«Erraldoiak (folklorea)»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
ez dago edizio laburpenik
t
=== Jatorria ===
[[Fitxategi:Gegantssolsona2005.JPG|thumb|280px|[[Solsona]]ko erraldoiak ([[Katalunia]]), [[1675]]ean eta [[1727]]an egindakoak]]
[[Fitxategi:Mi-Carême 1906 - Place de la Concorde, la délégation portugaise 2.jpg|thumb|280px|Portugalgo konpartsa Parisko inauterietako desfilean, [[1906]].]]
[[Fitxategi:Gigantes y Cabezudos por la calle Loiola (2 de 3) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|280px|Erraldoiak eta buruhandiak [[Donostia]]ko Loiola kalean, [[1927]].]]
Erraldoiei buruzko aipamenak oso-oso aspaldikoak dira, zeren eta [[greziar mitologia]]n deskribatzen baitzituzten jada antzina-antzina lurpean bizi zen herri edo tribu gisa; eta haien borrokek ''gigantomachia'' deitua inspiratu zuten. Euskal Herrian ere badira haien antzekotzat har daitezkeen figurak. Pertsonaia mitiko hauen hainbat irudikapen gaur egun arte iritsi dira.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Ignacio Baleztena]]k dioenaren arabera, [[Arturo Kanpion]]ek bere ''Don García Almoravid'' eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; Kanpionek [[1276]]ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, [[Nabarreria]]ko kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, ''“baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
[[Fitxategi:Gigantes y Cabezudos por la calle Loiola (2 de 3) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|280px|Erraldoiak eta buruhandiak [[Donostia]]ko Loiola kalean, [[1927]].]]
Jose Maria Coreraren iritziz, berriz, [[XVI. mende]]aren bigarren hamarkadan agertu ziren lehen aldiz erraldoiak Nafarroan, Iruñean San Ferminen prozesioaren aurretik dantzan, eta hainbat agirik erakusten du mende horretako bigarren erdialdean Migel Burladari eta honek lanean izandako lagunari 40 erreal ordaindu zizkietela, ''“San Roke dohatsuaren egunean erraldoiekin ibiltzeagatik”''. Baina ia hirurehun eta berrogeita hamar urte lehenago ageri zaizkigu jada, [[1380]]an hain zuzen, erraldoi eta buruhandi figurak [[Bartzelona]]n, [[Besta Berri]] edo Gorpuztiko ospakizun erlijiosoei loturik. [[Bilbo]]n ere badira XVI. mendearen hasierako ([[1509]]) erreferentziak, Gorpuzti Eguna buruhandi eta erraldoi eta guzti ospatu izanari buruzkoak. [[Azpeitia]]k [[San Inazio Loiolakoa]]ren kanonizazioa zela-eta antolatu zituen festetan ere izan zen, jasota baitago, ''“oso eite ederreko eta aberats jantziriko erraldoien dantza bat, eta lurralde honetan berria izanik asko gustatu zitzaion jendeari”''; [[1622]]. urtea zen.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
 
31.580

edits

Nabigazio menua