Anjeles Iztueta Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
aitzindaria euskarazko matematikan
22. lerroa: 22. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{lur | data=2011/12/27}}{{erreferentzia zerrenda}}
{{lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia zerrenda|30em}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

16:26, 26 urria 2020ko berrikusketa

Anjeles Iztueta Azkue


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua

2001 - 2005
Bizitza
JaiotzaTolosa1954ko urriaren 16a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakestatistikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)UNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
EUSTAT  (1982 -  2018)
Emakunde  (1989 -  1993)
Lan nabarmenak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Emakunde
Udako Euskal Unibertsitatea
Innobasque
International Statistical Institute
Asmoz Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Inguma: anjeles-iztueta-azkue

Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko urriaren 16a) politikaria eta matematikaria da. Eusko Alkartasuneko kidea da. Matematika Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean. 1977tik 1982ra Estatistika gaietarako irakaslea izan zen Sarrikon eta Deustun. 1982tik 1988ra, berriz, Metodologia Arduraduna EUSTATen, eta 1989 eta 1991 bitartean, Ikerketa Plangintza eta Dokumentazio arduraduna Emakunden.

1997an Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi izendatu zuten, 1999an Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Arazoetarako sailburuordea, eta 2001ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Egun Metodologia, Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen arloko arduraduna da EUSTATen, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ordea Arabatik eta In[1]nobasque-ko Zuzendaritza Batzordekoa.[2]

Aitzindaria matematika euskaraz lantzen

Udako Euskal Unibertsitatearen hastapenetan Matematika Sailean aritu zen oso aktibo. 1977an aitzindarietako bat izan zen matematika lantzen euskaraz Ustaritzen, lau hitzaldi eman zituen (Deribatuak, Dinamika, Ekuazioak generalean, eta Integrazioa). Urte bat geroago, Iruñean antolatu zen lehen udako ikastaroan. Estatistikari buruzko liburu bat plazaratu zuen eta bi hitzaldi eman zituen Astronomia eta Geometriari buruz.[1]

Liburuak

Matematika orokorrean eta estatistika bewreziki euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen Iztueta. Bi liburu hauek argitaratu zituen UEUko lehenengo urteetan:

  • Bariantz-analisia (1979)[3]
  • Estatistika: errealitatearen ikerketa osagai nagusien analisiaren bidez (1978)[4]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[1]

Errekonozimenduak

  • 2000: UEUko sarrera-hitzaldia Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak

Erreferentziak

Kanpo estekak