Xenpelar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.163.31 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Sotiale wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
'''Juan Frantzisko Petriarena Rekondo, ''Xenpelar''''' ([[Errenteria]], [[Gipuzkoa]], [[1835]]eko [[urtarrilaren 13]]a - [[1869]]ko [[abenduaren 8]]a) [[bertsolari]]a eta [[Idazle|idazlea]] izan zen. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.
'''Juan Frantzisko Petriarena Rekondo, ''Xenpelar''''' ([[Errenteria]], [[Gipuzkoa]], [[1835]]eko [[urtarrilaren 13]]a - [[1869]]ko [[abenduaren 8]]a) [[bertsolari]]a eta [[Idazle|idazlea]] izan zen. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.


== Bizitza ==
== Bizitza ==
<nowiki>https://youtu.be/R0lqowYD_Tg</nowiki>
Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, [[Oiartzun]]go mugan. Handik jarri zioten bere goitizena (''Senperelarre''> ''Xenpelarre''> ''Xenpelar''). Aitona Juan Kruz, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Sunbilla]]n jaioa zen, aita Jose Benardo Petriarena Bergara berriz, herrialde bereko [[Arantza]]n, laster ordea Oiartzuna joan ziren bizi izatera. Dirudienez biak ala biak [[ijito]] kastakoak ziren.<ref name=perurena>[[Patziku Perurena|PERURENA, Patziku]]: "Senperelarrekoaz" (33-34 orriak). In: ''Etorrerakoak''. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33. orria.</ref>eta idazlea

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, [[Oiartzun]]go mugan. Handik jarri zioten bere goitizena (''Senperelarre''> ''Xenpelarre''> ''Xenpelar''). Aitona Juan Kruz, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Sunbilla]]n jaioa zen, aita Jose Benardo Petriarena Bergara berriz, herrialde bereko [[Arantza]]n, laster ordea Oiartzuna joan ziren bizi izatera. Dirudienez biak ala biak [[ijito]] kastakoak ziren.<ref name="perurena">[[Patziku Perurena|PERURENA, Patziku]]: "Senperelarrekoaz" (33-34 orriak). In: ''Etorrerakoak''. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33. orria.</ref>eta idazlea


[[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerra]] (1808-1814) eta gero, udalek zorrei aurre egiteko lursail asko saldu behar izan zituzten, Errenteriaren kasuan Senperelarre izenekoa. ''Xenpelar''ren aitona Juan Kruzek lur sail hori erosi zuen 1814ko abenduan eta sei urte beranduago, haren seme Jose Bernardok Udalari baimena eskatu eta bertan etxea eraiki zuen. Gero hara joan zen bizitzera Oiartzungo Errotazar baserritik bere andrearekin. Aita Jose Bernardok bederatzi seme alaba izan zituen guztira: Lehenengo emazte Josefa Inazia Iragorrirekin hiru eta bigarrengo andre Maria Rita Berrondorekin berriz beste sei eta azkeneko hauetan laugarrena izan zen ''Xenpelar'', [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistaren]] hirugarren urtean jaioa. Senperelarre edo Xenpelarre baserria karlisten eremuan zegoen une horretan, Oiartzun guztia bezalaxe, Errenteria berriz liberalen esku zegoen. Horren ondorioz eta batez ere haien etxea hango elizatik gertuago zegoelako Errenteriakotik baino, beste senide guztiak bezalaxe Oiartzunen bataiatu zuten.<ref name=perurena/>
[[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerra]] (1808-1814) eta gero, udalek zorrei aurre egiteko lursail asko saldu behar izan zituzten, Errenteriaren kasuan Senperelarre izenekoa. ''Xenpelar''ren aitona Juan Kruzek lur sail hori erosi zuen 1814ko abenduan eta sei urte beranduago, haren seme Jose Bernardok Udalari baimena eskatu eta bertan etxea eraiki zuen. Gero hara joan zen bizitzera Oiartzungo Errotazar baserritik bere andrearekin. Aita Jose Bernardok bederatzi seme alaba izan zituen guztira: Lehenengo emazte Josefa Inazia Iragorrirekin hiru eta bigarrengo andre Maria Rita Berrondorekin berriz beste sei eta azkeneko hauetan laugarrena izan zen ''Xenpelar'', [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistaren]] hirugarren urtean jaioa. Senperelarre edo Xenpelarre baserria karlisten eremuan zegoen une horretan, Oiartzun guztia bezalaxe, Errenteria berriz liberalen esku zegoen. Horren ondorioz eta batez ere haien etxea hango elizatik gertuago zegoelako Errenteriakotik baino, beste senide guztiak bezalaxe Oiartzunen bataiatu zuten.<ref name=perurena/>

14:37, 24 azaroa 2020ko berrikusketa

Xenpelar
Juan Frantzisko Petriarena Rekondo Xenpelar, Antonio Valverde Ayalde (1915-1970) margolariaren lana
Bizitza
JaiotzaErrenteria1835eko urtarrilaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1869ko abenduaren 8a (34 urte)
Heriotza modua: Baztanga
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, ehulea eta idazlea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Xenpelar

Literaturaren Zubitegia: 431

Juan Frantzisko Petriarena Rekondo, Xenpelar (Errenteria, Gipuzkoa, 1835eko urtarrilaren 13a - 1869ko abenduaren 8a) bertsolaria eta idazlea izan zen. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.

Bizitza

https://youtu.be/R0lqowYD_Tg

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, Oiartzungo mugan. Handik jarri zioten bere goitizena (Senperelarre> Xenpelarre> Xenpelar). Aitona Juan Kruz, Nafarroa Garaiko Sunbillan jaioa zen, aita Jose Benardo Petriarena Bergara berriz, herrialde bereko Arantzan, laster ordea Oiartzuna joan ziren bizi izatera. Dirudienez biak ala biak ijito kastakoak ziren.[1]eta idazlea

Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) eta gero, udalek zorrei aurre egiteko lursail asko saldu behar izan zituzten, Errenteriaren kasuan Senperelarre izenekoa. Xenpelarren aitona Juan Kruzek lur sail hori erosi zuen 1814ko abenduan eta sei urte beranduago, haren seme Jose Bernardok Udalari baimena eskatu eta bertan etxea eraiki zuen. Gero hara joan zen bizitzera Oiartzungo Errotazar baserritik bere andrearekin. Aita Jose Bernardok bederatzi seme alaba izan zituen guztira: Lehenengo emazte Josefa Inazia Iragorrirekin hiru eta bigarrengo andre Maria Rita Berrondorekin berriz beste sei eta azkeneko hauetan laugarrena izan zen Xenpelar, Lehen Gerra Karlistaren hirugarren urtean jaioa. Senperelarre edo Xenpelarre baserria karlisten eremuan zegoen une horretan, Oiartzun guztia bezalaxe, Errenteria berriz liberalen esku zegoen. Horren ondorioz eta batez ere haien etxea hango elizatik gertuago zegoelako Errenteriakotik baino, beste senide guztiak bezalaxe Oiartzunen bataiatu zuten.[1]

Horren familia zabala ongi hazteko Senperelarre baserria eskas samarra zenez, zazpi urte baino ez zituela morroi joan zen izeba Maria Batista Petriarena eta osaba Manuel Frantzisko Isastiren Oiartzungo Egurrola baserrira, hangoa baitzuen aitabitxia ere: Frantzisko Inazio Isasti.[1] 1857an bere jatorrizko baserrira, Senpelarrera, itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika handi batean lan egitera.

1859an Maria Joxepa Retegirekin ezkondu zen. Bere anaia Juan Jose lehendik ere Maria Joxeparen ahizpa batekin ezkondua zegoenez, horrek bi anaia bi ahizparekin elkartu zirela esan nahi du.[1] Errenteriako kalean bizi izan ziren, eta hiru alaba eduki zituzten. Azkeneko alaba izan eta hiru urte beranduago, Emazteak baztanga harrapatu eta 1869ko urriaren 25ean hil zen. Xenpelar bera ere kutsatu eta hilabete eta erdi geroago hil zen, abenduak 8an,[1] 34 urte zituela. Arreba Maria Luisa haurdun zegoela, lau urteko alabatxo Joxepa Antoni senarrarekin utzi eta anaia eta ilobatxoak zaintzera joan zen azken hilebetean. Xenpelar hil zen egun berean jaio zen Daniela, Maria Luisaren alabatxoa. Egun gutxi egin zituzten bizirik ama-alabek: Daniela abenduaren 17an hil zen, eta Maria Luisa 18an; biak baztangaz. Zorionez, Xenpelarren hiru alabatxoak ez ziren hil. Hiru hilabeteko epean baztangak 29 lagun eraman zituen Errenterian. Arreba Maria Luisa (Maria Luisa Petriarena Rekondo Xenpelar) eta horren alaba Joxepa Antoni ere (Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar), biak ziren bertsolariak.[2]

Bertsolaritza

Bat-bateko bertsolaritzan 12 urterekin hasi zen. Olloki, Larraburu, Ardotx, Patxi Bakallo, Panderitarrak izan zituen bertso lagun. Bat-bateko bertso apur batzuk gordetzen badira ere, Iparragirrerekin eta Musarrorekin izandako bertso eztabaidak, esaterako, bertso jarriak dira Xenpelarren bertso sail ezagunenak.

Gainera, hainbat bertso-paper ere idatzi zuen. Haietako asko, tamalez, 1936ko Gerran galdu ziren. Hogeita hamar bat bertso paper gorde dira gaur egun arte. Sail horietarik gogoangarrienak: Pasaiako plazatik dator notiziya, Frantsesaren ideak, Andre txarren bentajak, Betroiarenak, Ezkondu eta ezkongai, Azken juiziokoak, Iya guriak egin du.

1931n Macazaga inprimeriak Xenpelarren bertsuak izeneko liburuxka argitaratu zuen. Jautarkolek, 1958an, Xenpelar bertsolaria bizitza ta bertsoak izenekoa plazaratu zuen; eta, azkenik, Antonio Zavalak 1969an Xenpelar bertsolaria liburua (Auspoa) kaleratu zuen haren bertso guztiekin,[3] eta 1993an Xenpelar eta bere ingurua (Sendoa) liburua bertsio osatuago bat.[4]

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Villabonan duen Dokumentazio Zentroari Xenpelar izena jarri zion, bertsolariaren omenez. Zentroaren bitartez, webgune zabala eskaintzen du bertsolaritzako hainbat daturekin eta bere arloan zenbait liburu argitaratu ditu. Besteak beste bertso-bildumak, bertso-eskoletarako metodologia, bertso-doinuen katalogoa, bertsoak osatzeko laguntza informatikoa,[5] etabar.

Bertso ezagunenak

Xenpelarren omenezko eskultura Errenterian

Errenteriako Foruen Plazan burdinazko zuhaitz bat jarri zuten Xenpelarren omenez. Bere bertso aukeratu batzuk agertzen dira fruitu moduan, besteak beste hauek:

Lanak

Biografia

  • Xenpelar eta bere ingurua (1993, Sendoa)

Bilduma

  • Xenpelar bertsolaria. Bizitza ta bertsoak (1958, Itxaropena)

Erreferentziak

  1. a b c d e PERURENA, Patziku: "Senperelarrekoaz" (33-34 orriak). In: Etorrerakoak. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33. orria.
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  3. Antonio Zavala: Xenpelar bertsolaria, Auspoa Liburutegia, Tolosa, 1969.
  4. Xenpelar eta bere ingurua. Sendoa D.L. 1993 ISBN 8485846834. PMC 434094216. (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).
  5. Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Bertso-eskola digitala - Arbela» www.bertso-eskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-24).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Xenpelar