CAF-Elhuyar sariak
CAF-Elhuyar sariak | |
---|---|
CAF Elhuyar sariko garaikurra | |
Saritutakoa | Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lanak |
Babeslea | CAF, Elhuyar Fundazioa |
Kokalekua | Usurbil |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 1990 (?) |
Webgune ofiziala | elhuyar.eus/eu/caf-elhuyar-sariak |
CAF-Elhuyar sariak CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak 1994tik antolatu dituzten sariak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatu, saritu eta aitortzeko, NEIKER-Tecnaliaren babesarekin.[1][2][3]
Kategoriak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost kategoria hauek osatzen dute sariketa: Merezimenduzkoa, dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak, sorkuntza-beka eta lehen sektoreko lanena.
- Merezimenduzko saria. Zientzialari edo erakunde bati ematen zaio bere alorrean euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako ahaleginagatik. Saridunen artean zientzialari ospetsu hauek daude: Jabier Agirre, Iñaki Azkune, Kepa Altonaga Sustatxa, Felix Azpiroz, Luis Mari Bandres, Julian Bereziartua Barrenetxea, Joxe Mari Elortza Gabilondo, Maria Jesus Esteban Galarza, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna, Jesus Mari Txurruka, Mikel Zalbide, Ana Zubiaga.
- Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
- Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, 2020an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak.Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
- Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Arlo zientifiko-teknologikoa eta gizartea harremanetan jartzea izango da haien muina. Saria: 5.000 euro eta eskultura.
- Lehen sektoreko lan onenarentzako NEIKER sari berezia. Lehen bi kategoriatako lanen artetik (dibulgazio artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari ematen zaio sari hori., beste sariekin bateragarria izan daitekeela. Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
Sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Merezimendua | Dibulgazio-artikuluak | Zientzia-kazetaritza | Tesi-artikuluak | NEIKER | Sorkuntza-beka |
---|---|---|---|---|---|---|
2024[5][6] | Miren Basaras Ibarzabal | Ander Tobalina Novo
'Arau berriak, jostailu berriak' |
Enekoitz Telleria Sarriegi
'Silfioaren enigma' |
Antton Babaze Aizpurua
'Argi ibili kuantikarekin' Aipamena: Uzuri Albizu Mallea 'Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia' |
Mikel Ojinaga Juarez
'Birusen aurkako gudari irrabarratsua' |
Femias Kolektibaren
FemPRONT proiektua |
2023[7] | Jacinto Iturbe Barrenetxea | Judith Zubia Aranburu | Iñaki Sanz Azkue | Mattin Urbieta Galarraga | Aitor Garmendia Etxeberria | Jon Sanchez Carrascoren 'Semiosi-genesi' eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren 'Ia dena' |
2022[8][9] | Iñaki Azkune, Felix Azpiroz, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna, Mikel Zalbide, Luis Mari Bandres | Ane Portillo[10] | Jon Villapun, Jon Goikouria eta Maider Ibañez[11] | Amaiur Esnaola[12] | Fatima Villa[13] | Arantzazu Luzarraga |
2021[14] | Jabier Agirre | Nahia Seijas | Iñaki Sanz Azkue | Leire Sangroniz. Aipamena: Jon Urzelai | Asier Alvite, Aipamena: Helene Sanchez | Itxaso Navarro // Ander Gortazar eta Jacek Markusiewicz |
2020 | Ana Zubiaga | Galder Gonzalez Larrañaga | Josu Lopez-Gazpio | Leire Sangroniz | - | - |
2019[15] | Jesus Mari Txurruka | Iñigo González de Arrieta eta Iker González Cubiella
Aipamena: Maider Beitia eta Itziar Urizar |
Iñaki Sanz-Azkue | - | Izaro Zubiria | Martin Etxauri |
2018 | EKAIA. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria | Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria | Josu Lopez Gazpio | Miguel Querejeta | Iñaki Odriozola Larrañaga | Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewic |
2017 | Maria Jesus Esteban Galarza | Gorka Azkune Galparsoro | Xabier Monasterio Torre | Josu Doncel | Mikel Etxeberria Okariz | Armintxe Animazio Taldea |
2016[16] | Kepa Altonaga Sustatxa | Artaetxebarria Artieda, Xabier | Lartzanguren Urdangarin, Edu | Alberdi Estibaritz, Antton | - | Hurtado Mendieta, Enrique |
2015[17] | Julian Bereziartua Barrenetxea | Gorka Azkune Galparsoro | Amaia Portugal | Ostaizka Aizpurua
Aipamena: Estitxu Villamor |
- | - |
2014[18] | Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) | Gorka Azkune Galparsoro | Portugal Gonzalez, Amaia | Ostaizka Aizpurua Arrieta
Aipamena: Estitxu Villamor Lomas |
- | - |
2013[19] | Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) | Gorka Azkune Galparsoro | Zabaleta Lopetegi, Gorka
Aipamena: Portugal Gonzalez, Amaia |
Bachiller Otamendi, Eneko |
- | Erkizia Martikorena, Xabier |
2012 | Joxe Mari Elortza Gabilondo | Querejeta Perez, Miguel | Zabaleta Lopetegi, Gorka | Mendizabal Ezeizabarrena, Isabel | - | Apraiz Eizagirre, Arlette / Oararte Torrealdai, Doltza / Ortiz de Zarate, Jaione / Amutio Izagirre, Maider / Andres Arribalzaga, Nerea / Enbeita Gardoki, Oihane |
2011 | Jose Ramon Etxebarria Bilbao | Omar, Jone / Sarmiento, Patricia / Navarro, Patricia | Zabaleta, Gorka | Makibar, Jon | - | - |
2010 | Luis Mari Bandres Unanue | Jose Maria Rivadeneyra | Xabier Martin | Naroa Aldanondo | - | - |
2009 | - | Leyre Echeazarra Aipamena: Xabier Artaetxebarria | Unai Brea | Itziar Tueros | - | - |
2004 | - | Oihana Izagirre eta Oihane Lakar[20]
Aipamena: Aitzol Ezeiza, Karmele López de Ipiña eta Montxo López de Ipiñak |
Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado eta Joseba Pineda | - | - | Kepa Altonaga Sustatxa[20] |
2001 | Iñaki Alegria, Xabier Arregi eta Bertol Arrieta, "Bertsolaritza errima aurkitzaile automatikoa" [21][22][23] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CAF-Elhuyar sariak 2018, uhin hedakorrez zientzia hedatzen - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
- ↑ «Caf-Elhuyar sariak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- ↑ Arratibel Gascon, Ainara. «CAF-Elhuyar kazetaritza saria, hirugarrenez, Gorka Zabaletarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
- ↑ «CAF-Elhuyar sariak :: Saridunak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
- ↑ Altuna, Itziar. (2024-10-23). «CAF-Elhuyar sariek badituzte irabazleak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ Intxausti Castiñeira, Nerea. (2024-10-23). «Enekoitz Telleriari eman diote CAF-Elhuyar kazetaritza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ Europa Press. (2023-04-26). «CAF-Elhuyar sariak banatu dira Usurbilen» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ «CAF-Elhuyar sariak :: Azken edizioa | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. «Dibulgazio artikulu orokorraren CAF-Elhuyar saria Ane Portillok jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
- ↑ Blanco, Ane Portillo. (2022-04-27). «Emakumeen libidoaren heriotza: epaiketa-garaia» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Erredakzioa. (2021-06-24). «Geuria 076 – 2021 ale berezia – Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Amaiur, Esnaola Illarreta. (2022-04-27). «Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ González, Fátima Villa. (2022-04-27). «Zer diotso sagarrak jogurtari?» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
- ↑ Bastida Alzuru, Jone. «Jabier Agirreri eman diote Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- ↑ Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2019-05-16). «2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. «Zientzia-kazetaritzako CAF-Elhuyar saria Edu Lartzangurenek irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- ↑ Vitoria, Oihan. «Zientzia euskaraz gizarteratzen ibili direnen jardunak goraipatu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- ↑ «CAF-Elhuyar sariak :: 2014ko Saridunak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
- ↑ «CAF-Elhuyar sariak :: Saridunak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
- ↑ a b Carton Virto, Eider. Dossierra: CAF-Elhuyar X. sariak. Elhuyar.
- ↑ Iñaki, Alegria Loinaz; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrieta Kortajarena, Bertol. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ Iñaki, Alegria Loinaz. (2001-02-01). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ Mundiñano, Amaia; Corbella, Karlos. (2001-01-23). Bertsolaritzaren mundua aurrerapen teknologikoekin lotzea lortu dugu. Euskaldun Egunkaria. (Aitzina gehigarria. Norantza atala).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala
- Webgune ofizial zaharra
- Sarien azken edizioaren sari-banaketa
- CAF-Elhuyar sariaren irabazleak 2009tik + saritutako lanak irakurtzeko estekak
- «Apositoak eta sariak. Teknopolis: 2021-05-01» teknopolis.elhuyar.org Noiz kontsultatua: 2021-05-11.