Edukira joan

Cardiff

Koordenatuak: 51°28′54″N 3°10′45″W / 51.4817°N 3.1792°W / 51.4817; -3.1792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Caerdydd» orritik birbideratua)
Cardiff
Caerdydd
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaCardiff Hiria eta Konderria
PostakodeaCF
Geografia
Koordenatuak51°28′54″N 3°10′45″W / 51.4817°N 3.1792°W / 51.4817; -3.1792
Map
Demografia
Biztanleria346.100 (2011)
Metropolia: 1.097.000 (Cardiff-Newport)
Bestelako informazioa

Cardiff (galeseraz Caerdydd) Galesko hiriburua eta hiri nagusia da, bai eta izen bereko lurralde nagusi edo konderria. Herrialdeko hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, eta historikoki Glamorgan/Morgannwgeko konderriaren barruan egon da.

2011an hiriak 346.100 biztanle zituen, aldiz hiriguneak denera 861.400 biztanle ditu, Erresuma Batuko 16. hiririk handiena delarik.

Hiriaren Caerdydd galeserazko izena antzinagoko galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, -dyf atzizkia -dydd atzizkira aldatu zelarik, alde batetik herri hizkeran galeserak -dd hizkia -f hizkiarengatik aldatzeko joera baitu eta bestetik beharbada hitzaren esanahiaj hala bultzatuta, dydd hitzak galeseraz egun esan nahi baitu, baina dydd hitzak ez du esanahi jakinik.

Aldiz, ingelesezko Cardiff izena antzinako galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, ingelesak mailegua jaostzean bigarren -f hizki bat gehitu ziolarik, Galesko beste udalerri eta toki izenetan gertatu izan ohi den antzera: ingelesez Taff (galeseraz Taf) eta ingelesez Llandaff (galeseraz Llandaf).

William Camden (1551-1623) historialariaren arabera Cardiff izena galeserazko Caer-Didi(Didioren gotorlekua) izenetik eratorria litzateke, ustez Aulo Didio Galoren omenezko izena, leku honetan erromatar gotorlekua ezarri zenean aldamenko erromatar probintziako agintaria zena. Nahiz eta webgune ugarik azken azalpen hau maiz errepikatu izan, berez ez du oinarri jakinik eta Cardiffko Unibertsitateko Gwynedd Pierce profesoreak zaborra bezala deskribatu izan du.[1]

Mugakideak hauexek ditu: ipar-ekialdean Newport/Casnewydd, iparraldean Caerphilly/Caerffifili, ipar-mendebaldean Rhondda Cynon Taf, hego-mendebaldean Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg eta hego-ekialdean Bristolgo Kanala.

Adamstown, Birchgrove, Butetown, Canton, Cardiff Bay, City centre, Cathays, Cyncoed, Gabalfa, Heath, Llandaff, Llanedeyrn, Llanishen, Llanrumney, Maindy, Mynachdy, Pentrebane, Pentwyn, Penylan, Pontcanna, Radyr, Riverside, Roath, Splott, St Mellons, Tremorfa eta Trowbridge.

Eraikin nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1905ean Edward VII Erregeak hiri estatusa eman zion.
  • 1955etik Galesko hiriburua da.

Hiriburuan galeserazko hiztunen kopurua urria da, beste udalerri handietan gertatzen den bezala. Gaur egun, izan ere, biztanleen %11 baino ez da galeseraduna. Haatik, BBC Radio Cymru irrati kateak haren hiru egoitzetako bat hiri honetan dauka.

Cardiff City FC hiriko futbol talde nagusia da.

Cardifftar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]