Cardiff
Cardiff Caerdydd | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Cardiff Hiria eta Konderria |
Postakodea | CF |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°28′54″N 3°10′45″W / 51.4817°N 3.1792°W |
Demografia | |
Biztanleria | 346.100 (2011) Metropolia: 1.097.000 (Cardiff-Newport) |
Bestelako informazioa |
Cardiff (galeseraz Caerdydd) Galesko hiriburua eta hiri nagusia da, bai eta izen bereko lurralde nagusi edo konderria. Herrialdeko hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, eta historikoki Glamorgan/Morgannwgeko konderriaren barruan egon da.
2011an hiriak 346.100 biztanle zituen, aldiz hiriguneak denera 861.400 biztanle ditu, Erresuma Batuko 16. hiririk handiena delarik.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren Caerdydd galeserazko izena antzinagoko galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, -dyf atzizkia -dydd atzizkira aldatu zelarik, alde batetik herri hizkeran galeserak -dd hizkia -f hizkiarengatik aldatzeko joera baitu eta bestetik beharbada hitzaren esanahiaj hala bultzatuta, dydd hitzak galeseraz egun esan nahi baitu, baina dydd hitzak ez du esanahi jakinik.
Aldiz, ingelesezko Cardiff izena antzinako galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, ingelesak mailegua jaostzean bigarren -f hizki bat gehitu ziolarik, Galesko beste udalerri eta toki izenetan gertatu izan ohi den antzera: ingelesez Taff (galeseraz Taf) eta ingelesez Llandaff (galeseraz Llandaf).
William Camden (1551-1623) historialariaren arabera Cardiff izena galeserazko Caer-Didi(Didioren gotorlekua) izenetik eratorria litzateke, ustez Aulo Didio Galoren omenezko izena, leku honetan erromatar gotorlekua ezarri zenean aldamenko erromatar probintziako agintaria zena. Nahiz eta webgune ugarik azken azalpen hau maiz errepikatu izan, berez ez du oinarri jakinik eta Cardiffko Unibertsitateko Gwynedd Pierce profesoreak zaborra bezala deskribatu izan du.[1]
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauexek ditu: ipar-ekialdean Newport/Casnewydd, iparraldean Caerphilly/Caerffifili, ipar-mendebaldean Rhondda Cynon Taf, hego-mendebaldean Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg eta hego-ekialdean Bristolgo Kanala.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adamstown, Birchgrove, Butetown, Canton, Cardiff Bay, City centre, Cathays, Cyncoed, Gabalfa, Heath, Llandaff, Llanedeyrn, Llanishen, Llanrumney, Maindy, Mynachdy, Pentrebane, Pentwyn, Penylan, Pontcanna, Radyr, Riverside, Roath, Splott, St Mellons, Tremorfa eta Trowbridge.
Eraikin nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cardiffko gaztelua: Castell Caerdydd/Cardiff Castle.
- Galesko Biltzar Nazionala: Cynulliad Cenedlaethol Cymru/National Assembly for Wales.
- Cardiffko udaletxea: Cardiffko udalaren egoitza.
- Cardiffko katedrala: Cardiff Metropolitan Cathedral.
- Norvegiar eliza: Cardiff hirian bizi zen norvegiar komunitateak eraikitako eliza da.
- Wales Millennium Centre edo Canolfan Mileniwm Cymru: Musika jauregia.
- Millennium Stadium: Galesko errugbi selekzioak zelai honetan jokatzen ditu bere etxeko errugbi partidak.
- Cardiffko unibertsitatea: Galesko unibertsitate garrantzitsuenetako bat da.
- Cardiffko tren geltokia
- Museoa eta arte-aretoa: Amgueddfa Genedlaethol Caerdydd/National Museum and Gallery.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriburuan galeserazko hiztunen kopurua urria da, beste udalerri handietan gertatzen den bezala. Gaur egun, izan ere, biztanleen %11 baino ez da galeseraduna. Haatik, BBC Radio Cymru irrati kateak haren hiru egoitzetako bat hiri honetan dauka.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cardiff City FC hiriko futbol talde nagusia da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Central Market merkatua.
-
Cardiffko gazteluaren harresiak.
Cardifftar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ivor Novello (1893-1951), konposatzailea, abeslaria, aktorea eta plazagizona.
- Roald Dahl (1916-1990), idazlea.
- John Benjamin Toshack (1949-), futbolaria eta entrenatzailea.
- Ken Follett (1949-), idazlea.
- Cerys Matthews (1969-), abeslaria eta musikaria.
- Ryan Giggs (1973-), futbolaria.
- Matthew Rhys (1974-), aktorea.
- Geraint Thomas (1984-), txirrindularia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalaren webgunea
- Museoaren webgunea
- Canolfan Mileniwm / Millennium Centre-ren webgunea
- Cardiff/Caerdydd-eko Gaztelua
- Cardiff/Caerdydd-eko katedrala