Eltziego

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eltziego
 Araba, Euskal Herria
Eltziego.jpg
Herrigunearen ikuspegia.

Eltziegoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Arabako Errioxako kuadrilla
Izen ofiziala Escudo de Elciego.svg Elciego
Alkatea Luis Aldazabal Ruiz De Viñaspre (ZB)
Posta kodea 01340
INE kodea 01022
Herritarra eltziegar
Kokapena
Koordenatuak 42° 30′ 53″ N, 2° 37′ 06″ W / 42.5147699°N,2.6183241°W / 42.5147699; -2.6183241Koordenatuak: 42° 30′ 53″ N, 2° 37′ 06″ W / 42.5147699°N,2.6183241°W / 42.5147699; -2.6183241
Eltziego hemen kokatua: Araba
Eltziego
Eltziego
Eltziego (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 16,32 km2
Garaiera 477-521 metro
Distantzia 46 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 1.100 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 18)
% 49,57 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,43
Dentsitatea 67,4 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 10,82
Zahartze tasa[1] % 25,77
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 57,78
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,69 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,16 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,94 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 18,07 (2010)
Euskararen erabilera %  1,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1583. urtea
Webgunea http://www.elciego.es

Eltziego[2] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrillakoa. Gasteiztik 46 bat kilometro hegoaldera dago. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago. Udalak Zieko[3] erabiltzen du webgunean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebe gutxiko eremuan dago Eltziego, Mayor izeneko ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen duela.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltziegoko eliza eta herria
Eltziegoko ikuspegia

Herriaren berri zaharrak ditugu, 1067. urtekoak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako agiri batzuetan haren izena jada agertzen baitzen, El Cieko gisa. 1368ko beste batean, aldiz, Ilciego bezala agertzen zen.

Nafarroako Erresumakoa izan zen 1461 arte, ondoren Gaztelakoa. 1583an, Felipe II.ak hiribildu izendatu zuen, eta Guardiatik emantzipatzea lortu zuen, ordura arte haren menpe egon zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltziego Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Guardia eta Lantziegorekin batera. Azken boladan, ardoaren ekoizpenaz gain, gora doa horren inguruan sortutako turismoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltziegoko biztanleria
Datu-iturria: INE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eltziegoko alkatea Zieko Baiko Luis Aldazábal Ruiz de Viñaspre da.

Eltziegoko udalbatza

Alderdia

Eltziegoko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Zieko Bai (ZB)
5 / 9
336 (% 49,12)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 9
185 (% 27,05)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 9
133 (% 19,44)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
0 / 9
27 (% 3,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia. Hala ere, Eltziegoko euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otsailaren 5ean San Blas eguna ospatzen da.
  • Uztailaren 2an Santa Isabel ospatzen da, herriak, itxuraz, santa horrekin zerikusirik ez badu ere. Egun horietan Eltziegoko banderari omenaldia egiten zaio.
  • Azaroaren 30ean San Andres ospatzen da, Eltziegoko elizaren patroiaren eguna.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Andres eliza, Eusko Jaurlaritzak 1984an monumentu historiko-artistiko izendatua, baita 2002an Kultura Ondasun ere izendatua. Eraikinak aurrekari gotikoak dituen arren, homogeneotasun- eta trinkotasun-itxura handia du[4].
  • Herederos del Marques de Riscal izeneko upategi, spa eta hotela, Frank Gehry arkitekto kanadarrak diseinatua. 5.000 m2 inguru eraikiak ditu. Hotelak 43 luxuzko gela dauzka. Upategia bisita daiteke.

Eltziegar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eltziego
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba