Edukira joan

Club de Remo Muros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Muros
Sorrera 1984
Herria Galizia Muros, A Coruña
Lehendakaria Galizia Lucía Siaba
Entrenatzailea Galizia Daniel Canosa
Patroia(k) Galizia Gabriel Fernández
Galizia Daniel Canosa
Kolorea(k)      urdina
Trainerua      Muradana
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
Webgunea www.facebook.com
Club de Remo URME
Sorrera 2023
Herria Galizia Muros, A Coruña
Entrenatzailea Galizia Beni Fábregas
Patroia(k) Galizia Iago Leis
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      Esteirana
Palmaresa 0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2025 6.a (Galiziako A Liga)

Club de Remo Muros Galiziako Coruñako probintzian dagoen Muros herriko arraun taldea da.

2023an Esteiranarekin elkartu eta Club de Remo URME izenarekin Galizako A Ligan aritu zen 2025 artean.[1]

1984an sortu zen taldea[2]. Hasiera batean Cabo da Cruzi traineru bat erosi zioten eta bigarren eskuko ontzi honekin jokatu zituzten estropadak[3]. 1986an jokatu zituen lehenengio estropadak eta 1988an Galizia iparraldeko txapelketan laugarrena izan zen. Mailarik onena 1990 hamarkadaren bukaeran lortu zuen, Galiziako txapelketan bosgarren 1998an[4] eta laugarren 1999an[5]. Urte honetan Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan aritu zen 23 traineruen artean 19. postua eskuratuz. Txalupa txikietan ere emaitza onak izan zituen, denen artean aipagarriena Espainiako Batel Txapelketako brontzezko domina, 1998an lorturikoa.

2004an Galiziako Traineruen Ligaren sortzaileetako bat izan zen baina aurreneko bi denboraldietan aritu ondoren diru arazoek eragindako arraunlari gabeziak trainerua lehorrean uztera behartu zuten. Hamarkada bat lehorrean egon ondoren 2017 urterako trainerua berriz osatu eta 2019an Galizako A Ligan aritu zen. Jeistea tokatzen bazitzaion ere, Ares TKE Ligara sailkatu izanak A Ligan mantendu zuen 2020rako. Hurrengo urtean ere ozta-ozta mantendu zen, eta hori Ligako azkenengo estropadei uko egin behar izan ziela eskualdean gertaturiko COVID-19 agerraldia zela eta.[6]

2023an Esteiranarekin batera osatu zuen trainerua[7] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen. 2023ko denboraldia amaituta proiektua egonkortzeko urriaren 18an Club de Remo URME elkartea sortu zuten[1]. 2025eko denboraldiaren amaieran desadostasunak sortu ziren eta URME desegin zen.[8]

Murosen instalazioak.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE 0
LGT 1 7
LGT 2 4
2025 barne.
Urtea Liga
2004 Galiziako Liga, 7.a
2005 Galiziako Liga, 8.a
2006-
2016
-
2017 Galiziako B maila, 3.a
2018 Galiziako B maila, 2.a
2019 Galiziako A Liga, 10.a
2020 Galiziako A maila, 9.a
2021 Galiziako A maila, 11.a
2022 Galiziako B maila, 7.a
2023 Galiziako B maila, 1.a (Esteiranarekin)
2024 Galiziako A maila, 9.a (URME)
2025 Galiziako A maila, 6.a (URME)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Muros y Esteirana, vecinos y rivales que ahora se unen en el Club Remo URME» La Voz de Galicia 2024-01-12 (kontsulta data: 2024-07-08).
  2. «C.R. MUROS» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
  3. «Liga LGT | C.R. Muros - Liga LGT» web.archive.org 2017-08-28 (kontsulta data: 2024-12-10).
  4. «Bandera Xunta de Galicia» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
  5. «Bandera Xunta de Galicia» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
  6. (Gaztelaniaz) «El Club Remo Muros y la tripulación femenina rianxeira se retiran de la liga» La Voz de Galicia 2020-08-22 (kontsulta data: 2024-12-10).
  7. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (kontsulta data: 2023-08-11).
  8. (Gaztelaniaz) «La unión de Muros y Esteirana llega a su fin: «Urme queda en terra»» La Voz de Galicia 2025-11-05 (kontsulta data: 2025-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]