Asociación Deportiva Esteirana
| Asociación Deportiva Esteirana | |
|---|---|
| Sorrera | 1988 |
| Herria | A Coruña |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
| Trainerua | Esteirana |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
| Webgunea | www.esteiranaremo.org |
| Club de Remo URME | |
|---|---|
| Sorrera | 2023 |
| Herria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | zuria |
| Trainerua | Esteirana |
| Palmaresa | 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
| 2025 | 6.a (Galiziako A Liga) |
Asociación Deportiva Esteirana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Murosko Esteiro parrokian kokaturiko arraun taldea da.
2023an Murosekin elkartu eta Club de Remo URME izenarekin Galizako A Ligan ari da.[1] Beterano mailan Esteirana gisa jarraitzen du eta 2025ean Espainiako txapelduna izan zen beterano mixto kategorian.[2] 2025ean URME desegin zen.[3]
Esteiranak 2026an emakumezkoen trainerua aterako du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988an eratu zen Sociedade Cultural Recreativa e Deportiva Esteirana izenarekin[4]. 1993an uretaratu zuen lehenengo aldiz trainerua eta ordutik urtero aritu izan da Galiziako estropadetan. 1997an arraunaren atalak bere kudeaketa propioa izan behar zuela erabaki zen. Galiziako Liga sortu zenetik bertan dabil eta emaitzarik onena 2007 eta 2008ko zortzigarren postuak ditu. 2008an orainarteko bandera bakarra irabazi zuen gainera, Naviako Bandera[5], Asturiasen, eta Teresa Herrera Bandera ospetsuan hirugarrena izan zen. 2012an A eta B ligak banatu zirenetik beheko mailan ari da Esteirana. Esteirana trainerua Illunbe Kirol Elkarteari erosi zion 2003an. Trintxerpekoek Kontxako Banderan erabilitakoa da.
2015eko denboraldian arraunlari nahikoa ez izanagatik ezin izan zuen trainerurik atera. 20 urtetan bigarren aldia izan zen lehorrean geratu zena. 2017an berriz atera du trainerua baina B Ligako azken postuan gelditu da. 2019an ordea bigarren egin zuen, Ligako bi estropada ere irabazi zituelarik. 2020an A mailan debut txukuna egin zuen 7. postua eskuratu baitzuen.
Bateletan ordea ondo aritu da eta Espainiako txapelketa batzuk lortu ditu gazte eta haur mailatan.
2022an trainerua atera gabe egon ondoren 2023an Murosekin elkarlanean osatu zuen trainerua[6] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen. 2023ko denboraldia amaituta proiektua egonkortzeko urriaren 18an Club de Remo URME elkartea sortu zuten[1]. 2025eko denboraldiaren amaieran desadostasunak sortu ziren eta URME desegin zen.[3]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako A maila (0): zazpigarrena 2020an.
- Galiziako B maila (1): 2023.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naviako Bandera (1): 2008
Espainiako Batel txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neskak, haur-kadete (2): 1996, 2000
- Mutil kadeteak (1): 2001
- Mutil gazteak (1): 2007
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 0 | |
| LGT 1 | 12 | |
| LGT 2 | 7 | |
| 2025 barne. | ||
| Urtea | Liga |
|---|---|
| 2003 | Galiziako Liga, 7.a |
| 2004 | Galiziako Liga, 11.a |
| 2005 | ez |
| 2006 | Galiziako Liga, 10.a |
| 2007 | Galiziako Liga, 8.a |
| 2008 | Galiziako Liga, 8.a |
| 2009 | Galiziako Liga, 11.a |
| 2010 | Galiziako Liga, 13.a |
| 2011 | Galiziako Liga, 14.a |
| 2012 | Galiziako B maila, 6.a |
| 2013 | Galiziako B maila, 6.a |
| 2014 | Galiziako B maila, 8.a |
| 2015- 2016 |
ez |
| 2017 | Galiziako B maila, 7.a |
| 2018 | Galiziako B maila, 8.a |
| 2019 | Galiziako B maila, 2.a |
| 2020 | Galiziako A maila, 7.a |
| 2021 | Galiziako A maila, 10.a |
| 2022 | ez |
| 2023 | Galiziako B maila, 1.a (Murosekin) |
| 2024 | Galiziako A maila, 9.a (URME) |
| 2025 | Galiziako A maila, 6.a (URME) |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| A.D. Esteirana (emakumezkoak) | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
| Trainerua | Esteirana |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga 0 Galiziako Txapelketa |
2026an nahikoa arraunlari bilduta lehenengoz trainerua aterako duela iragarri du.[7]
Beteranoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| A.D. Esteirana (beteranoak) | |
|---|---|
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
| Trainerua | Esteirana |
| Palmaresa | 0 Galiziako Liga 1 Espainiako Txapelketa |
2025ean Beterano mixto kategorian Espainiako Txapelduna izan zen Castron jokaturiko estropadan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Muros y Esteirana, vecinos y rivales que ahora se unen en el Club Remo URME» La Voz de Galicia 2024-01-12 (kontsulta data: 2024-07-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La trainera veterana mixta de la Esteirana se proclamó campeona de España» La Voz de Galicia 2025-06-16 (kontsulta data: 2026-01-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La unión de Muros y Esteirana llega a su fin: «Urme queda en terra»» La Voz de Galicia 2025-11-05 (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ «A.D. ESTEIRANA REMO» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Triunfo de la trainera de Esteiro en aguas de Navia» La Voz de Galicia 2008-03-11 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (kontsulta data: 2023-08-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La trainera femenina de la Esteirana ya es una realidad y surca el mar» La Voz de Galicia 2026-01-05 (kontsulta data: 2026-01-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) Webgune ofiziala