Edukira joan

Covalanasko leizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
Luzapen urtea 2008
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Covalanasko leizea (gaztelaniaz: Cueva de Covalanas) Ramales de la Victoriako leizea da. Sarbidea N-629tik 700 metrotara dago, Calera ibaiatik gertu. 2008ko uztailean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea multzoan.

Eskualdeko beste leize askok bezala, 1903an Hermilio Alcalde del Río eta Lorenzo Sierrak aurkitu zuten. 1906ko berari buruzko lehendabiziko ikerketak Alcalde del Ríok sinatu zituen, baina 1911n esploratzaile biek eta Henri Breuilek egindako txosten batean agertzen da.

Margolan nagusiak oreinenak dira, gehienak tanpoien bidez eginak. Hogei bat orein, zaldi bat, elur-orein bat eta identifikatu gabeko animalien zatiak baditu. Leizea bisitagarria baden ere, zazpi laguneko taldeak egin behar dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]