Bilboko demografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demografia Bilbon» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bilboko biztanleriaren bilakaera XIX. mende erditik

Bilbo Euskal Herriko hiririk jendetsuena da.

Oraingo demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtean, Bilbok 354.918 biztanle zeuzkan, euretarik 168.033 gizonezkoak dira eta guztira 186.885 emakumezkoak. Bilbon 8.594 biztanle bizi dira kilometro karratuko. Udalak egindako banaketaren arabera, hiriak guztira dauzkan 41,3 kilometro karratuetatik, 17,35 dira hiria kontsideratzen direnak. Gainerantzekoetan "banandutako biztanleria" deritzona bizi da. Banandutako biztanleri hau, inguruko mendietan batzen da eta hiriak dauzkan 354.918 biztanleetatik 1.322 dira bertan bizi direnak.

Hiriak orokorrean aspaldi agortua dauka etxebizitza berriak eraikitzeko lur berriak agorturik. 1983an Erandio eta Txorierri haranak Bilbotik banandu ziren. Honen ondorioz besteak beste, biztanleria 1980tik aurrera beherakada nabarmena izan du. Hogei urtetan hiriak biztanleriaren %11 inguru galdu du, 45.000 biztanle inguru.

Txurdinaga bezalako auzo berrienek, etxebizitzak eraikitzeko zeuden orube gehienak erabili dituzte honezkero.

Leku falta dagoen arren, beste erabilera batzuk zeuzkaten guneak beregituratzen ari dira azken urteetan, eta horrela, auzo berriak eraiki dira. Bilbo Zaharra eta San Adrian auzoen arteko mehategi zaharretan, 3.100 etxebizitza berri eraiki dira, Miribillako auzo berria alegia. Santutxun, antzeko beste mehategintza gune batean "Mina del Morro" izeneko auzoa eraiki da, guztira 1.100 etxebizitzaz osatua. Horrez gain, Boluetan, Santa Ana delako gunean, 1.100 etxebizitza inguru eraikitzen hasi dira.[1]

Bilboko barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren banaketa distrituka.

Hiriak, 41 kilometro karratuko azalera dauka eta zortzi barrutiez osatuta dago, banaketa hori 1983an ezarri zelarik. Barrutirik jendetsuena Ibaiondo da, biztanleriaren %16,2a bilduz, jende gutxien bizi den barrutia ostera Otxarkoaga-Txurdinagakoa da, %8,2arekin. Barrutirik handiena Ibaiondokoa da, 964,93 hektareako azalerarekin, eta txikiena Begoñakoa, 177,07 hektareako azalerarekin.

Bilbok dauzkan 34 auzoen artean handiena, Deustuko San Pedro da, guztira 188,94 hektareako azalerarekin. Ondoren, Zorrotzakoa, 128,54 hektareako azalerarekin, eta hirugarrena, Abandoko auzoa, 116,87 hektareako azalerarekin.

Dentsitate handieneko auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dentsitate txikieneko auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immigrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Estatutik abiatutakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbok Espainiar Estatutik abiaturiko migrazio-fluxu esanguratsuak jaso zituen, gorabeherekin, XIX. mende bukaeratik 1980ko hamarkada arte. Etorkin kopuru handienak, horrela, 1960ko eta 1970ko hamarkadetan iritsi ziren. Immigrazio hori Hego Euskal Herrira hedatu zen, eta intentsitate berezia izan zuen Bilbon eta bere eskualdean, etorkinen %70 inguru Bilboaldean kokatzen baitziren[2]. Euren jatorri nagusiak Gaztela eta Leon eta, neurri txikiagoan, Extremadura, Andaluzia zein Galizia ziren[2].

Espainiar Estatutik kanpoko immigrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatutik kanpoko etorkinak distrituka %-tan

2000. urtetik aurrera berriro ere migrazio-fluxuak jaso zituen Euskal Autonomia Erkidegoak eta, beraz, Bilbok, kasu honetan Espainiar Estatutik kanpoko immigrazioa.

Bilboko biztanleriaren %6,7 Espainiar Estatutik kanpoko etorkina zen 2006an, azken hamar urteetan kopuru hori igoz. 1996an Espainiar estatutik kanpo jaiotako Bilboko biztanleak 1.000ra ez ziren ailegatzen; 2006an, ordea, kopuru hori 23.762 pertsonakoa zen (udalaren 2006ko datuen arabera).

Orokorrean hiri guztitik zehar hedatu dira etorkinak, dena den, erdiguneko auzo batzuetan nabarmentzen dira gehien. Esaterako, Ibaiondo, Abando eta Uribarrin. Ibaiondoko barrutiaren kasua aipagarriena da, bertako San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan, etorkinen kopurua biztanleriaren %18 eta %26ra ailegatzen da hurrenez hurren[erreferentzia behar].

Etorkin gehien dauzkaten auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkin gutxien dauzkaten auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak eta etxebizitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbok guztira 11.474 eraikin eta 153.034 etxebizitza zituen 2006. urtean. Etxebizitza bakoitzean batez beste 2,58 pertsona bizi dira. Kopuru hau, etengabe joan da beherantz azken hamarkadetan, Euskal Herrian gertaturiko familia ereduaren aldaketa dela eta. Lokalei dagokionez, 34.534 lokal daude hirian.

Etxebizitza hutsen arazoa nahiko nabarmena da, guztira 15.245 etxebizitza huts dago hirian, eta 11.474 lokal huts. 2004. urtetik Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hutsen alokairua errazteko programak, eragin txikia izan du Bilbon, nahiz eta ehundaka etxebizitza merkaturatu diren 2004tik.

Eraikinen adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, inguruko hiriek baino eraikin zaharragoak ditu Bilbok. Eraikinen erdia baino gehiago 1960ko hamarkadaren aurretik izan ziren eraikiak. 1990eko hamarkadatik aurrera eraikuntza susperraldia izan badu ere, aurreko hamarkadetako iharduera mailatik oso urruti dago oraindik ere. Hamarkadaz hamarkadako datuak honakoak dira:

Eraikinen altuera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko eraikinen batez besteko altuera sei solairukoa da. Altueraz altuerako datuak honakoak dira:

  • Solairu 1: %9,2
  • Solairu 2: %8,7
  • 3 solairu: %6,1
  • 4 solairu: %8,5
  • 5 solairu: %16,1
  • 6 solairu: %20,5
  • 7 solairu: %13,8
  • 8 solairu: %8,9
  • 9 solairu: %2,6
  • 10 baino gehiago: %5,6

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.deia.com/2014/11/09/bizkaia/bilbao/la-operacion-bolueta-arranca-por-fin
  2. a b Aierdi, Xabier (2000) «Euskal Herriko inmigrazio espainiarraz» Euskonews & Media (101. zkia.) . Noiz kontsultatua: 2010-08-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]