Dubh Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dubh Eskoziakoa
Dub, King of Scotland d. 967, r. 962-967.jpg
monarka

Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Eskozia
Heriotza Forres967 ( urte)
Hobiratze lekua Iona
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Malcolm I.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Alpin etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Dubh Eskoziakoa, ezizenez Dén ("suharra") edo Niger ("beltza") (Eskoziako gaeleraz: Dubh mac Mhaoil Chaluim), (?, Eskozia - 967, Forres, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hamargarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcolm I.aren semea izan zen. Dubhen eta aurreko Indulf erregearen semea zen Cuilénen arteko borroka izan zen boterea eskuratu nahian eta Dubhek lortu zuen erregetza. Erregealdi zaila izan zuen bikingoen erasoen erruz eta highlandetako leinuen arteko istiluengatik.

967an Forresen eskoziarrek eraila izan zela diote kronikek, baliteke Cuilénen aldekoek erail izana. Kondairak dioenez bere gorpua Kinlosseko zubiaren azpian ezkutatua izan zen, baina eguzkiak ez zuen argitu gorpua bilatu eta ohorez lurperatu zuten arte. 967ko uztailaren 10eko eklipseari erreferentzia egiten diola pentsatzen da.


Aurrekoa
Indulf
Eskoziako Erresumako erregea
962967
Ondorengoa
Cuilén