Roberto III.a Estuardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto III.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Roberto III.a Estuardo
Robert III, King of Scotland.png
Eskoziako erregea

1390eko apirilak 19 - 1406ko apirilak 4
Roberto II.a Estuardo - Jakue I.a Estuardo
Bizitza
Jaiotza Scone jauregiac. 1337
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Rothesayko gaztelua1406ko apirilaren 4a
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Roberto II.a Estuardo
Ama Elizabeth Mure
Ezkontidea(k) Anabella Drummond
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Estuardo etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Roberto III.a Estuardo), jaiotzez Joanes Estuardo (John Stewart), (Eskozia, 1337ko apirilaren 14a - Rothesayko gaztelua, Eskozia, 1406ko apirilaren 4a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto II.aren seme nagusia zen Joanes Estuardo 1337an jaio zen eta Carrickeko Earl bihurtu zen. 1367an Anabella Drummondekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen Dabid eta Jakobo. Roberto II.aren semeen artean aberastasun handiena Joanesek hegoaldean eta Alexandrok iparraldean lortu zuten eta bien arteko borroka sortu zen 1384an. Joanesek 1200 soldadu frantziar ekarri zituen eta Alexandrok mertzenario gaeldarrak, baina 1388an bat egin behar izan zuten ingelesei Otterburneko borrokan irabazteko.

Roberto II.a 1390an hil zen eta Joanes bihurtu zen ondorengo. Honek izena aldatu zuen, Roberto III.a bihurtuz, Joanes izenak Joanes Balliol erregea gogorarazten baitzuen. Roberto III.ak bere seme nagusia Dabid Carrickeko Earl ezarri zuen eta Fife eskualdearen boterearen aurrean Carrickek ia independenteki funtzionatu zuen.

Erregeak iparraldeko gaeldarren lurrak baketzeko lana hartu zuen. Horretarako Donald, Uharteetako Lordaren aurka armada bidali zuen baina 1399an Falkland jauregian elkartu ziren eta erregeak amore eman behar izan zuen eta boterea Dabid semearengan utzi zuen, ordurako Rothesayko duke zenarengan. Urte horretan erregea gaixotu egin zen eta Dabid Erresumako agintari bihurtu zen baina 1402an hheriotza aurkitu zuen, argitu ez zen era ilun batean.

1406an Roberto II.a Rothesayko gazteluan hil zen eta bere bigarren seme Jakobo I.a bihurtu zen Eskoziako errege.


Aurrekoa
Roberto II.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
13901406
Ondorengoa
Jakue I.a Estuardo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto III.a Estuardo Aldatu lotura Wikidatan