Konstantino I.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konstantino I.a Eskoziakoa
Causantín mac Cináeda.jpg
King of the Picts

862 - 877
Donald I.a Eskoziakoa - Aedh Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza 836
Heriotza Atholl877 (40/41 urte)
Hobiratze lekua Iona
Heriotza modua : killed in actiona
Familia
Aita Kenneth I.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Alpin etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Konstantino I.a Eskoziakoa edo Konstantino MacKenneth (Eskoziako gaeleraz: Còiseam mac Choinnich), (836, Eskozia - 877, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hirugarren erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako lehen erregea izan zen Kenneth I.aren seme zaharrena zen, 862an bere osaba Donald I.a hiltzean hartu zuen kargua.

Konstantinoren erregealdian bikingoen jarduera asko handitu zen. 865 urtean norvegiar, suediar eta daniarrez osaturiko armada handi batek (Gudaroste Pagano Handiak) Ingalaterrako erresumak konkistatu nahi izan zituen eta aldi berean gizon gutxiko armada txikiek Britainia Handiaren iparraldea eraso zuten. Iparraldeko talde hauen buruzagi ezagunak Amlaíb eta Ívarr (edo Ímar) izan ziren. Hauek 870. urtean Dumbartongo gaztelua setiatu zuten lau hilabetez eta ur hornidura moztu. Gaztelua errenditu egin zen eta altxorrez eta esklaboz beteriko 200 itsasontzirekin itzuli ziren Dublin hiri bikingora.

875ean bikingoek eraso berri bat egin zuten Piktoen lurraldean. Borroka Dollar herriaren inguruan izan zen eta piktoentzat porrot handia izan zen. 877an beste eraso batean Konstantino I.a harrapatu eta exekutatu egin zuten bikingoek. Honen anaia zen Aedh bihurtu zen errege baina urtebete iraun zuen karguan.


Aurrekoa
Donald I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
862877
Ondorengoa
Aedh Eskoziakoa