Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen II.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
King William III of England, (1650-1702) (lighter).jpg
Eskoziako erregea

1689ko apirilak 11 - 1702ko martxoak 8
Ingalaterrako monarka

1689ko otsailak 13 - 1702ko martxoak 8
Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa - Ana Britainia Handikoa
Orangeko printzea

1650eko azaroak 4 - 1702ko martxoak 8
William II - John William Friso, Prince of Orange
Bizitza
Jaiotza Haga eta Binnenhof1650eko azaroaren 14a
Herrialdea  Herbehereak
 Ingalaterrako Erresuma
Bizilekua Hego Holanda
Talde etnikoa Herbeheretarra
Heriotza Kensington eta Kensington jauregia1702ko martxoaren 8a (51 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Heriotza modua istripua: zaldi gainetiko erortzea
pneumonia
Familia
Aita William II
Ama Mary, Princess Royal and Princess of Orange
Ezkontidea(k) Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Leinua House of Orange-Nassau
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Haga eta Britainia Handia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa
Kalbinismoa
anglikanismoa
WilliamIII Sig.svg

Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa (Haga, 1650eko azaroaren 4aLondres, 1702ko martxoaren 8a) 1674-1702 urteetan Holanda, Zeelanda, Utrecht, Gelderland eta Overijsselgo gobernaria eta 1689-1702 bitartean Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen.

Gilen II.a Orangekoaren semea izan zen. Johan de Wittek hezi zuen. Luis XIV.a Frantziakoak 1672an Holanda inbaditu zuenean, herri matxinada batek bertako gobernari edo stadtholder izatera eraman zuen. Horrek, eta hitzarmen egokiak (Nimegako Ituna, 1678) egin izanak salbatu zuen aberria, eta handik aurrera protestantismoaren buruzagitza hartu zuen, Frantziako katolizismoaren aurka.

Amaren aldetik Karlos I.aren biloba eta Jakue II.aren suhia izaki, errege honen aurkako Iraultza Loriatsua gertatu zenean, Maria II.arekin batera Ingalaterra eta Eskoziako koroa hartzera deitu zioten. Erregimen konstituzionala onartu zuen (Eskubideen Aitorpena, 1689), eta atzerriko politikaz arduratu zen. Aliantza Handiaren Gerran sartu zen Frantziaren kontra. Steinkerque (1692) eta Neerwindenen (1693) garaitua, La Houguen (1692) garaile, Ryswickeko Itunean (1697) Luis XIV.ak erregetzat onartu zuen. Espainiako Ondorengotza Gerra prestatzen ari zela hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII. Eskoziakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1689ko otsailaren 13a1702ko martxoaren 8a
Ondorengoa
Ana Britainia Handikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan