Bruce etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto the Bruce erregea.

Bruce etxea (ingelesez: House of Bruce, Eskoziako gaeleraz: Brus), Eskoziako erregetzan XIV mendean egon zen dinastia edo familia izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruce izena frantseseko Brus edo de Bruis izenetik dator, 1106an Flandriatik Ingalaterrara etorri zen Robert de Brus, Annandaleko 1. Lordak sorturiko dinastia da, hala Eskoziako lerroa nola Ingalaterrakoa. Robert de Brusek Dabid I.ari lagundu zion Eskoziako erregetza eskuratzen 1124an.

1286an Alexandro III.a hil zenean Joanes Balliol eta Robert Bruce, Annadaleko 5. Lordaren arteko lehia piztu zen. Joanesek irabazi zuen baina lau urtetara abdikatu egin zuen eta hamar urtez erregerik gabe egon zen Eskozia. 1303an Eduardo I.a Ingalaterrakoak Eskozia inbaditu zuen eta Roberto the Bruce, Annadaleko 7. Lordak, eta William Wallacek independentziaren alde borrokatu zuten. 1305ean Wallace urkatu egin zuten eta 1306an Roberto errege bihurtu zen.

XIV mendeko Eskozia Ingalaterrarekin etengabeko borrokan aritu zen, eta Auld Alliance itunaren bidez Frantziari ere lagundu zion ingelesen aurkako borrokan. 1371ean Robertoren seme Dabid II.a hil egin sorpresaz hil zen ondorengorik utzi gabe. Bruce etxeko azken gizona izanik urruneko ahaidea zen Estuardo etxeko Roberto II.a bihurtu zen errege berri.


Moray etxeko Eskoziako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]