Duncan I.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Duncan I.a Eskoziakoa
Donnchad I.jpg
Eskoziako erregea

1034 - 1040
Malcolm III.a Eskoziakoa - Macbeth Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza Eskozia1001
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Elgin1040ko abuztuaren 14a (38/39 urte)
Hobiratze lekua Iona
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Aita Crínán of Dunkeld
Ama Bethóc
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Duncan I.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Donnchad mac Crínáin), ezizenez An t-Ilgarach, hots "Ezindua" edo "Gaixoa" (c.1001, Eskozia - Pitgaveny, Elgin udalerritik hurbil, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunkeldeko abadiako apaiz laikoa zen Crínán Malcolm II.a Eskoziakoaren Bethóc alabarekin ezkondu zen eta Duncan I.a jaio zen. Aitona hil zenean erregetza hartu zuen Duncanek, dirudienez aurkaririk ez zuen izan honetarako. Horrela beraz Dunkeld etxeari hasiera eman zion.

Erregealdiaren hasierako urteetan ez da gertakaririk jasotzen. 1039an Duncanek eskoziarren armada handia osatu zuen eta Ingalaterrako Durham hiria setiatu zuen, baina porrot handia jasan zuen.

Macbeth Duncanen dux-a zen, printze eta markesaren tarteko kargua, eta Morayn agintzen zuen. 1040an Duncanek zigor espedizio bat antolatu zuen Morayra eta bertan Macbethek gidaturiko gizonek hil egin zuten, Macbeth bera errege ezarriz.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Shakespeareren Macbeth antzezlan ospetsuan agertzen den Duncan erregea beragan oinarriturik dago. Bertan esaten da Macbeth kapitainak traizioz hil zuela.


Aurrekoa
Malcolm II.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10341040
Ondorengoa
Macbeth Eskoziakoa