Jakue III.a Estuardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakobo III.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Jakue III.a Estuardo
James III, King of Scotland.png
Eskoziako erregea

1460-08-03 - 1488-06-11
Jakue II.a Estuardo - Jakue IV.a Estuardo
Bizitza
Jaiotza Stirlingeko gaztelua1451ko uztailaren  10a
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Stirling1488ko ekainaren  11 (36 urte)
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Aita Jakue II.a Estuardo
Ama Maria Gelderlandekoa
Ezkontidea(k) Margarita Danimarkakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Estuardo etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jakue III.a Estuardo, (eskozieraz: James III of Scotland, Eskoziako gaeleraz: Seumas III, Rìgh Alba), (Stirling edo St Andrews, Eskozia, 1451/1452 - Cambuskenneth abadia, Stirling, Eskozia, 1488ko ekainaren 11) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue II.a Estuardoren seme nagusia zen. Ingalaterraren politika jarraitu nahian ez zen gustuko erregea izan, ez eta efektiboa ere eskoziarren interesetarako. Dena den Margarita Danimarkakoarekin ezkondu izanak Orkadak eta Shetlandak eskoziar bihurtu zituen.

Eskoziako nobleziak aurre egin zion eta anaia Alexandro babestu zuen baina Jakuek atxilotu eta mugimendua bertan behera gelditu zen. Anaia aske utzi zuenean Eduardo IV.a Ingalaterrakoarekin itun sekretua sinatua zuela jakin zuen eta 1479an Ingalaterrari gerra deklaratu zion. 1482an Eduardo IV.ak Eskozia inbaditzeari ekin zion Richard III.a Albanyko dukea alboan zuela. Jakue Edinburgheko gazteluan babestu zen. Ingelesek gaztelua setiatu zuten baina ez zuten eskuratzen eta diru gabe gelditu zirenez atzera egin zuten Ingalaterrara, Albanyko dukea Eskoziako gobernuaren buru utzita.

Jakuek gobernuko kideak erosi zituen eta gobernu taldea galbidera eraman zuen, berak berriz ere boterea eskuratuz. 1488ko ekainaren 11n erregeak aurre egin zion nobleek osaturiko armada bati, bertako buru bere seme nagusia Jakue zegoen eta Sauchieburngo borrokan erregea bera erahila izan zen. Horrela Jakue IV.a bihurtu zen errege berri.


Aurrekoa
Jakue II.a Estuardo
Eskoziako Erresumako erregea
14601488
Ondorengoa
Jakue IV.a Estuardo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue III.a Estuardo Aldatu lotura Wikidatan