Macbeth Eskoziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Macbeth Eskoziakoa
Macbeth Eskoziakoa

1032 – 1057
Aurrekoa Duncan I.a Eskoziakoa
Ondorengoa Lulach Eskoziakoa

Jaiotza  ????
 Eskozia
Heriotza 1057ko abuztuaren 15a
Lumphanan edo Scone
Ionako abadetxean ehortzia
 Eskozia
Ezkontidea(k) Gruoch

Macbeth Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Mac Bethad mac Findlaích), ezizenez Rí Deircc, hots, "Errege Gorria" (????, Eskozia - 1057, Lumphanan edo Scone, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mac Bethad izenak "biziaren semea" esan nahi du, baina sarritan "gizon zuzena" edo "gizon erlijiotsua" bezala ere itzuli izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moray etxeko lehen erregea izan zen. Dunkeld etxeko Duncan I.aren lehengusua zen eta hura bezala Malcolm II.aren biloba. Moray mormaerrian agintzen zuen eta Kanuto II.a Handia 1031ean iparraldeko uhartetara etorri zenean Malcolm II.arekin batera berak ere menpekotasuna agertu zion, honek erakusten du jadanik botere handiko gizona zela.

1034an Malcolm II.a hil zenean Duncan I.a lehengusuak hartu zuen erregetza eta Macbeth dux izendatua izan zen, printze eta markes tarteko kargu bat, baina 1040an Duncanek zigor espedizio bat antolatu zuen Morayra eta Macbethen gizonek berau hil eta Macbeth bihurtu zen eskoziarren errege. Ez zuen aurkaririk izan, Duncanen aita zen Crínán ezik, baina 1045ean Crínán hil zenean arazorik gabe mantendu zuen kargua.

1052an Ingalaterran istilua sortu zen Eduardo Aitorlea erregea eta Godwin Wessexeko Earlaren artean eta Macbethek errefuxiatu normandiar ugari jaso zituen, Eskozian feudelismoa sartu zen horrela. Eduardok ez zuen ontzat hartu Macbethek Godwinen jarraitzaileei emandako laguntza eta 1054an Siward Northumbriako Earla buru zuen armada handi batek Eskozia inbaditzea erabaki zuen. Kanpaina luzea eta odoltsua izan zen. 1057an atzera egiten ari zela Duncan I.aren seme Malcolmek (gerora Malcolm III.a Eskoziakoa izango zenak) hil zuen Cairnamounth pasabidean. Amaierako borrokan 3000 eskoziar eta 1500 ingeles hil ziren

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Shakespeare ingeles idazle ospetsua errege honetan oinarritu zen bere Macbeth idazlana idazteko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macbeth Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Duncan I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10321057
Ondorengoa
Lulach Eskoziakoa