Dubh Eskoziakoa
Dubh Eskoziakoa | |||
---|---|---|---|
962 - 967 ← Indulf Eskoziakoa - Cuilén Eskoziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
Heriotza | Forres, 967 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Iona | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Malcolm I.a Eskoziakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Alpin etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Dubh Eskoziakoa, ezizenez Dén ("suharra") edo Niger ("beltza") (Eskoziako gaeleraz: Dubh mac Mhaoil Chaluim), (?, Eskozia – 967, Forres, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hamargarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malcolm I.aren semea izan zen. Dubhen eta aurreko Indulf erregearen semea zen Cuilénen arteko borroka izan zen boterea eskuratu nahian eta Dubhek lortu zuen erregetza. Erregealdi zaila izan zuen bikingoen erasoen erruz eta highlandetako leinuen arteko istiluengatik.
967an Forresen eskoziarrek eraila izan zela diote kronikek, baliteke Cuilénen aldekoek erail izana. Kondairak dioenez bere gorpua Kinlosseko zubiaren azpian ezkutatua izan zen, baina eguzkiak ez zuen argitu gorpua bilatu eta ohorez lurperatu zuten arte. 967ko uztailaren 10eko eklipseari erreferentzia egiten diola pentsatzen da.
Aurrekoa Indulf |
Eskoziako Erresumako erregea 962–967 |
Ondorengoa Cuilén |