Emmy Noether
Emmy Noether (Erlangen, Alemania, 1882ko martxoaren 23a - Bryn Mawr, Pennsylvania, AEB, 1935ko apirilaren 14a) XX. mendeko aljebran aditu garrantzitsuenetakoa izan zen. Albert Einsteinek argitaratu zuenaren arabera, hark argitu zituen erlatibitatearen eraikuntzarako ezinbesteko kontzeptuak.
Familia judutar batean jaio zen. Matematikari esanguratsu baten alaba zen, Max Noether izenekoa. Fritz Noether, Gustav Robert Noether eta Alfred Noether, bere anaiak ziren. Denak zientzialariak izan ziren, baina batek ere ez zuen Emmy gainditu.
Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Noetherrek teorema bat garatu zuen, eta teorema hori izan zen gakoa XX. mendeko fisika ondo ulertzeko[1]. Simetriarekin zerikusia zuen kontuetan aritzen zen. Noetherren ekarpenak ezinbestekoa da fisikako oinarrizko partikulak (quarkak, leptoiak, elektroia) ulertzeko.
Esaten da teorema hau ulertzeko nahiko erraza dela baina fisikan aplikatzeko ez hain erraza.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Felix Klein XX. mendeko matematikari ohoretsuarekin eta David Hilbert haren ikaslearekin lan egin zuen. Hermann Weylekin ere lan egin zuen, matematikaren alde abstraktuenetarikoa landuz, hots, aljebra ez kommutatua. Horregatik, aljebrako egitura batek haren izena darama: “noethriar eraztuna”. Saiakera asko egin ondoren, 1919. urtean, Göttingengo Unibertsitatean irakasle-laguntzaile postu bat lortu zuen. Hala ere, 1933. urtean naziek boterea eskuratu zutenean, AEBetara emigratu behar izan zuen, judua baitzen.
Handik urte askotara, matematikarien komunitatea hartaz ahaztu izan bazen ere, Sant Feliu de Guíxolsen ospatu zen Nazioarteko Matematikaren Historiaren Lehen Kongresuan, haren ekarpenen aitorpen publikoa egin zen.
Hasiera batean ez zegoen matrikulatuta, zeren eta urte horietan ez zegoen onartuta emakumeak matrikulatzea eta normaltasunez ikastea. Baina 1904. urtean, azkenean, onartu zioten matrikulatzea. Zazpi urtez Erlangeneko unibertsitatean lan egin zuen, bere aitak lan egiten zuen lekuan. Urte horietan ez zuen soldatarik jaso. Handik gutxira Alemaniako nazien gobernua unibertsitateetan posizioak okupatu zituenean "garbiketa" egin zuten eta hainbat irakasle kanporatu zituen. Orduan, Hermann Weylek, bere lagun bat, beka bat eman zion Amerikako Estatu Batuetara joateko 1933. urtean. Han Bryn Mawr Collegera joan zen klaseak emateko. Bi urte geroago Emmy Noether hil zen, 53 urterekin, kiste baten ondorioz.
Albert Einsteinentzat[2], David Hilbertentzat eta beste pertsonaia askorentzat[3] emakumerik garrantzitsuena izan zen matematikaren historian.
Doktoretza zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data | Ikaslearen izena | Tesiaren izenburua | Univertsitatea | Agerkaria |
---|---|---|---|---|
1911.12.16 | Falckenberg, Hans | Verzweigungen von Lösungen nichtlinearer Differentialgleichungen | Erlangen | Leipzig 1912 |
1916.03.4 | Seidelmann, Fritz | Die Gesamtheit der kubischen und biquadratischen Gleichungen mit Affekt bei beliebigem Rationalitätsbereich | Erlangen | Erlangen 1916 |
1925.02.25 | Hermann, Grete | Die Frage der endlich vielen Schritte in der Theorie der Polynomideale unter Benutzung nachgelassener Sätze von Kurt Hentzelt | Gotinga | Berlín 1926 |
1926.07.14 | Grell, Heinrich | Beziehungen zwischen den Idealen verschiedener Ringe | Gotinga | Berlín 1927 |
1927 | Doräte, Wilhelm | Über einem verallgemeinerten Gruppenbegriff | Gotinga | Berlín 1927 |
defentsa egin baino lehen hil zen | Hölzer, Rudolf | Zur Theorie der primären Ringe | Gotinga | Berlín 1927 |
1929.06.12 | Weber, Werner | Idealtheoretische Deutung der Darstellbarkeit beliebiger natürlicher Zahlen durch quadratische Formen | Gotinga | Berlín 1930 |
1929.06.20 | Levitski, Jakob | Über vollständig reduzible Ringe und Unterringe | Gotinga | Berlín 1931 |
1930.06.18 | Deuring, Max | Zur arithmetischen Theorie der algebraischen Funktionen | Gotinga | Berlín 1932 |
1931.07.29 | Fitting, Hans | Zur Theorie der Automorphismenringe Abelscher Gruppen und ihr Analogon bei nichtkommutativen Gruppen | Gotinga | Berlín 1933 |
1933.07.27 | Witt, Ernst | Riemann-Rochscher Satz und Zeta-Funktion im Hyperkomplexen | Gotinga | Berlín 1934 |
1933.12.06 | Tsen, Chiungtze | Algebren über Funktionenkörper | Gotinga | Gotinga 1934 |
1934 | Schilling, Otto | Über gewisse Beziehungen zwischen der Arithmetik hyperkomplexer Zahlsysteme und algebraischer Zahlkörper | Marburgo | Braunschweig 1935 |
1935 | Stauffer, Ruth | The construction of a normal basis in a separable extension field | Bryn Mawr | Baltimore 1936 |
1935 | Vorbeck, Werner | Nichtgaloissche Zerfällungskörper einfacher Systeme | Gotinga | |
1936 | Wichmann, Wolfgang | Anwendungen der p-adischen Theorie im Nichtkommutativen Algebren | Gotinga | Monatshefte für Mathematik und Physik (1936) 44, 203-224. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Emmy Noether: la madre del álgebra abstracta» La Voz de Galicia 2015-03-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Margarita. (2017-03-13). La mujer cuyo teorema revolucionó la física y a quien Einstein calificó de un absoluto "genio matemático". (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martiles Sánchez Jiménez. (2012-02-13). Emmy Noether. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmy Noether ![]() |
- (Ingelesez): Mathematics Genealogy Projecteko fitxa