Euroeszeptizismo
Itxura
(«Euroeszeptizismoa» orritik birbideratua)
Euroeszeptizismoa mugimendu politiko eta soziala bat da eta bere oinarria, europar hiritarrek, neurri handiago edo txikiagoan, Europar Batasuna errefusatzean datza. Europar integrazio prozesuaren aurkako jarrera ere bada, haren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jarriz. Pro-europarrak ez bezala, euroeszeptikoek ez dute talde homogeneoa osatzen eta definitzen dituen ezaugarri bakarra europar eraikuntzaren aurkako mugimenduak dira.
Euroeszeptizismo motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi euroeszeptizismo mota bereizi ohi dira:
- Euroeszeptizismo gogorra: norbere herrialdea Europar Batasunetik ateratzea eskatzen du, edo Europar Batasuna beraren desagerpena, erakunde hori ez demokratikoa, burokratikoa eta estatu kideen zapaltzailea delako[1][2]. Euroeszeptizismoa aipatzean normalean mota honetaz aritzen dira. Alderdi euroeszeptikoak Europako Parlamentuan Askatasunaren eta Demokraziaren Europa taldean biltzen dira eta beren bozeramailea Nigel Farage da, UKIPekoa.
- Euroeszeptizismo biguna edo moderatua: Europar Batasunaren existentzia eta beren herrialdea kide izatea defendatzen dute, baina hainbat politika komunitario (ekonomikoak, migrazioa...) eta Europa federalaren eraikuntza errefusatzen dute. Ezaguna da ere antieuropeismo hitzarekin. Europako Parlamentuan, ezkerreko alderdi euroeszeptiko moderatuak GUE/NGL (Europako Ezker Unitarioa/Ipar Ezker Berdea) taldean daude. Eskuineko alderdi euroeszeptiko moderatuak, Britainia Handiko Alderdi Kontserbadorea buru, Europako Kontserbadore eta Erreformistak (EKE) taldean daude, Europako Alderdi Popularraren zatiketa bat.
Euroeszeptizismoaren arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estatuaren subiranotasuna defendatzea eta lehenestea batasunaren gainetik. Ondorioz, Europar Batasunaren aldeko eskumenen transferentzia zaildu egiten da, eta horrek, integrazio prozesua moteltzen du. Adibide gisa, 2005ean Frantzia edo Herbehereak bezalako zenbait estatuek Europako Konstituzioari edo 2008an Irlandak Lisboako Itunari emandako ezezkoa aurkitzen dira.
- Estatuen interes ekonomikoen defentsa batasunaren interesen gainetik. Hori dela eta, beren ezaugarriengatik Europar Batasunetik jasotzen dutena baina ekarpen gehiago egiten duten zenbati estatuk trabak jarri izan dituzte EBko aurrekontua handitzeko. Kasurik adierazgarriena Erresuma Batua eta britainiar txekea da.
- Europar Batasunaren eta NATOren jarrera inperialisten gaitzespena.
- Zenbaitzuk neoliberaltzat hartzen dituzten Europar Batasunaren politika ekonomikoen errefusa eta sozialagoa izango den politika ekonomiko baten sustapena. Mota honetako euroeszeptizismoa ez da, beraz, sistema eta erakunde europarren erabateko gaitzespena, baizik boterean dauden alderdi politikoek sistema eta erakunde horietaz egiten duten erabilpenaren arbuioa. Normalean, jarrera hau dutenak ezkerreko edo ezker muturreko alderdiak, edo altermundialismotik gertu dauden talde sozialak izan ohi dira.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alderkiak bozen % 26,9 lortu zuen 1999an.
- ↑ Alderdiak bozen % 15,9 lortu zuen 1999an (alderdia Flandrian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Flandriako populazioari dagokio soilik).
- ↑ Alderdiak bozen % 2,4 lortu zuen 1999an (alderdia Valonian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Valoniako populazioari dagokio soilik).
- ↑ Alderdi ez zen Bulgaria Europar Batasunean sartzearen kontra ezarri, baina hala ere, bere jarrera politikoa oso euroeszeptikoa da.
- ↑ Alderdia, jatorrian, Estonia Europar Batasunean sartzearen kontra zegoen, Independentziaren alderdiaren antzera. Halere, egun azken alderdi horrek baino ez du nahi Estonia Batasunetik atera.
- ↑ Alderdiak bozen % 9,8 lortu zuen 2009an; aldiz, 2004an % 0,5 baino ez
- ↑ « Beste politika bat posible da » batzuetan euroeszeptiko biguna bezala kontsideratu izan da.
- ↑ Nahiz eta bere kide europarrak baino euroezeptikoagoa izan, alderdia Lisboako tratatuaren aldekoa da.
- ↑ Alderdiak bozen % 1,48 lortu zuen 2001eko hauteskundeetan.
- ↑ Alderdiak bozen % 31,71 lortu zuen 2001eko hauteskundeetan.
- ↑ Alderdi Laboristaren oinarriak elitea bera baina euroeszeptikoagoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) David Kopel, Silencing opposition in the EU.
- ↑ (Ingelesez) The Daily Telegraph, London, Why aren't we shocked by a corrupt EU? Daniel Hannan 2007-11-04
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac Aleks Szczerbiak eta Paul A. Taggart, The party politics of euroscepticism in EU member and candidate states, Sussex European Institute Working Paper, 2002. Online irakurri
- ↑ (Frantsesez) http://blogs.lexpress.fr/electorallemand/2013/09/22/elections-allemandes-l-afd-creera-t-elle-la-surprise/
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]