Substratu baskonikoaren proposamena
Substratu baskonikoaren proposamena mendebaldeko Europako hainbat hizkuntzek hizkuntza baskonikoak izeneko antzinako hizkuntza familiaren hondarrak dituztela eusten duen proposamena da, familia horietatik euskara bizirik irauten duen bakarra izanik[1]. Proposamena Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak egin eta beste hizkuntzalariek baztertu dute.
Vennemannen esanetan, hizkuntza baskonikoak Europa osotik zabaldu ziren indoeuropar hizkuntzek ordezkatuak izan arte. Hala ere, Vennemann Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako toponimoetan eta germaniar eta baltiko-eslaviar hizkuntzetako hiztegietan topaturiko zenbait hondarretan indoeuropar hizkuntzen arbaso hau topatzeko gai izan zela zioen[2][3].
Proposamena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vennemannen esanetan, azken glaziazioan, hegoaldeko Frantzian eta Iberiar Penintsulan bizi ziren herri baskonikoek Europa birpopulatu zuten[4]. Beren bizileku berrietako ibaiei eta haranei izenak eman zizkieten, gero Indoeuropar hizkuntzak zabaldu zirenean mantendu zirenak. Proposamen honek Hans Krahek aurkituriko europar hidronimoen paralelotasunetan eta Marija Gimbutasek europar kulturan aurkituriko antzekotasunetan oinarriak ditu, guztiak, Vennemannen ustetan, aurreindoeuropar substratuak direnak. Theo Vennemannek uste du hori substratu baskonikoa dela, aurreindoeuropar toponimoen berezko ezaugarriak euskararen bidez azaldu omen daitezkeelako. Adibidez, aran, euskara batuan haran idatzia, Katalunia eta Okzitaniako Val d'Aran, Ingalaterrako Arundel, Norvegiako Arendal edo Tirolgo Ahrntal toponimoetan agertzen da. Hala ere, hizkuntzalari gehienek uste dute litekeena dela hidronimo eta toponimo hauek euskararenak ez, bestelako aurreindoeuropar sustraiak izatea[5].
Substratu baskonikoaren beste froga bat zeltiar hizkuntzetan, frantsesean, georgieran, eslovenierazko resiar dialektoan eta danieran erabiltzen den sistema hogeitarraren iraunkortasuna litzateke. Vennemannek hizkuntza baskonikoek sistema hori erabiltzen zutela uste du[6].
Vennemannek bere proposamena sustatzeko dio Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako leku askotan, batez ere, eskualde menditsu bakartuetan, topaturiko aztarna genetikoak eta odol taldeen ezaugarriak euskaldunekin partekatzen dituztela[7].
Vennemannek txosten batzuetan garatu zituen bere ideiak, Europa Vasconica - Europa Semitica izeneko liburuan bildu zituenak. Geroago, Lingua 116 aldizkariak liburu horri buruzko ikerlan kritiko luzea egin zuen[5].
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzalaritza historikoan diren adituek substratu baskonikoaren ideia baztertu egin dute. 1996an P. R. Kitson britainiar hizkuntzalaria toponimiako eta hidronimiko "euskal" substratuaren ideiaren kontra agertu zen[8]. Dieter Steinbauer germaniar hizkuntzalariak argudiatu zuen euskara, hizkuntza isolatua izanik, ez dela egokia substratua den hizkuntza-familia osoa berreraikitzeko, euskararen historia ezezaguna delako eta euskarak indoeuropar hizkuntzen mailegu asko dituelako. Steinbauerrek, berriz,Venneman kritikatu zuen hasieran kontsonante taldeak dituzten euskal arroak onartzegatik (gehienak beste hizkuntzen mailegutzat hartzen dituztenak), antzinako etruriera mendebaldeko anatoliar hizkuntzekin lotura omen duen proposamena kontuan ez hartzeagatik, eta akats metodologiko larriak egiteagatik. Haren "hitzaldi zientifikoak oztopo gaindiezinei aurre egin behar die" esan zuen.[9].
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bammesberger, Alfred; Vennemann, Theo. (2003). Languages in prehistoric Europe. Heidelberg: Winter, 319-332 or. ISBN 3-8253-1449-9..
- ↑ (Ingelesez) Noel, Patrizia; Hanna, Aziz. (2003). «Europa Vasconica» Trends in Linguistics. Studies and Monographs (Berlin: de Gruyter): 517-590. ISBN 3-11-017054-X..
- ↑ Paia, Fredi. (2009-12-04). «Theo Vennemann» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Alemanez) Hamel, Elisabeth; Vennemann, Theo. (2002). «Vaskonisch war die Ursprache des Kontinents» Spektrum der Wissenschaft (Heidelberg: Spektrumverlag): 32. ISSN 0170-2971..
- ↑ a b (Ingelesez) Baldi, Philip; Page, Richard. (2006). «Review of Europa Vasconica - Europa Semitica» Lingua 116: 2183-2220..
- ↑ (Alemanez) Vennemann, Theo. (2003). Europa Vasconica - Europa Semitica. Berlin.
- ↑ (Alemanez) Vennemann, Theo. (1998). «Basken, Semiten, Indogermanen. Urheimatfragen in linguistischer und anthropologischer Sicht» Sprache und Kultur der Indogermanen. Akten der X. Fachtagung der Indogermanischen Gesellschaft (Innsbruck: Innsbrucker Beiträge zur Sprachwissenschaft. Bd 93) (22.-28): 119-138. ISBN 3-85124-668-3..
- ↑ (Ingelesez) Kitson, P.R.. (1996). «British and European River-Names» Transactions of the Philological Society (94): 73-118..
- ↑ (Alemanez) Steinbauer, Dieter H.. (2005). «Vaskonisch - Ursprache Europas?» Gene, Sprachen und ihre Evolution (Regensburg: Universitätsverlag) ISBN 3-930480-46-8..