1940ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 5 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1940ko irailaren 1a |
Amaiera | 1940ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Amaikak Bat |
← 1939
|
1941 →
|
1940ko Kontxako Bandera (Banderaren 45. ekitaldia) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Oriok bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Lehenengo jardunaldia erraz irabazi zuen Oriok Hondarribiaren aurretik, ohorezko txandan ordea Amaikak Bat talde donostiarra nagusitu zen. Santurtzik lehenengo egunean bakarrik egin zuen arraun ez baitzen ohorezko txandarako sailkatu.
Garai hartako araudiaren arabera lehenengo jardunaldian bakoitza bere traineruarekin aritzen zen eta bigarren igandean traineruak trukatu egiten zituzten. Horrela, ekitaldi honetako bigarren jardunaldian Oriok Loiolatarrarekin trukatu zuen trainerua eta Amaikak Batek Hondarribiarekin.
Bitxikeria bat ere badago estropada honen inguruan. Gerraostean kartzelan zegoela, Koldo Mitxelena hizkuntzalari errenteriar ezagunak bertsoak jarri zituen estropada hau zela-eta. Bigarren igandean garaile atera zen Donostiako trainerua, eta kartzelan hain pozik zeudenez donostiarrak, haiei burla egiteko bertso batzuk idatzi zituen.[1][2]
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Amaikak Bat (Donostia) Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia Loiolatarra (Donostia) Santurtzi |
Koruko Ama Birjina San Nikolas Ama Guadalupekoa Loyolatarra Virgen del Mar |
Eustakio Iraola "Famao" Jose Mari Urdangarin Roman Agirre Sebastian Bakeriza Jose Iriarte |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 19:21:1/5 | 19:35:3/5 | 38:56:4/5 | |
2 | Amaikak Bat | 20:05:0/5 | 19:27:2/5 | 39:32:2/5 | + 0:35:3/5 |
3 | Hondarribia | 19:36:1/5 | 20:03:0/5 | 39:39:1/5 | + 0:42:2/5 |
4 | Loiolatarra | 20:11:0/5 | 19:51:1/5 | 40:02:1/5 | + 1:05:2/5 |
5 | Santurtzi | 20:25:0/5 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emen Gatoxti
- Patroia: Jose Mari Urdangarin
- Arraunlariak: Inazio Sarasua, Luis Gaztañazpi, Santiago Arrillaga, Jose Loidi, Ramon Indo, Jose Mari Zumeta "Salmasti", Jose Zumeta "Txantxa", Tiburtzio Etxeberria, Jose Mari Azkue, Joakin Azkue, Francisco Abaurrea, Ramon Uranga eta Batista Oliden.
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7: 307 or.
- ↑ [1] Koldo Mitxelenak kartzelan jarritako bertsoei buruzko artikulua, Donostiako arraunketaren inguruko blog batean.