François Guizot
François Pierre Guillaume Guizot (Nîmes, 1787ko urriaren 4a - Saint-Ouen-le-Pin, 1874ko irailaren 12a) frantziar politikari eta historialaria izan zen. 1847-1848 bitartean Frantziako lehen ministroa izan zen, Luis Filipe errege zela.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1812an Frantziako Unibertsitatean Historia Modernoko katedra eskuratu ondoren, Luis XVIII.aren lehen gobernuan Barne Arazoetako idazkari nagusi izan zen, eta Estatuko Kontseiluko bazkide (1816). 1821ean, Duc Decazesen gobernua desegin zenean, kargu politiko guztiak galdu zituen. 1830ean, Diputatu Ganberan sartu eta Karlos X.a erori zenean, Luis Filiperen gobernuan Herri Hezkuntzako ministro izan zen; kargu hartan zela, Frantziako irakaskuntzaren oinarriak finkatu zituen. 1840an, Londresen enbaxadore izan zen. 1848ko Iraultzak baztertu zuen betiko politikatik. Belgikan eta Ingalaterran erbesteraturik egon ondoren, 1849an itzuli zen, baina politikan sartu gabe.
Harenak dira Histoire de la révolution d´Angleterre (1826-1827), Histoire de la civilisation en Europe (1828), Histoire de la civilisation en France (1829-1832) eta Mémoires pour servir à l´histoire de mon temps (1858-1867).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Guizot |