Gartzia II.a Santxitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartzea I.a Sanoitz» orritik birbideratua)
Gartzia II.a Santxitz

Naiarako erregea

931 - 970 (egutegi gregorianoa)
Semeno Gartzeitz - Antso II.a Gartzeitz
Bizitza
JaiotzaIruñeko Erresuma, 919 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaNafarroa Garaia970eko otsailaren 22a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaDeioko gaztelua
Familia
AitaAntso I.a Gartzeitz
AmaTota Iruñekoa
Ezkontidea(k)Andregoto Garindoitz  (933 -  942)
Teresa Leongoa  (942 -  957)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Gartzia II.a Santxitz edo Gartzia I.a Santxitz[1][2][oh 1]latinez: Garsea Sanzonis— (c. 919-970eko otsailaren 22a[3]) Iruñeko erregea (925970) eta Aragoiko kondea (943-970) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso I.a Gartzeitz Iruñeko erregearen eta Tota erreginaren semea, ama Orti Gartzeitz erregearen iloba zuen.[4]

Aita hil zenean, 925ko abenduaren 10ean, Gartzia Santxitzek sei urte baino ez zituen. Horrexegatik, Semero Gartzeitz osaba erregeorde bihurtu zen. Osaba hil zenean, tutoretza krisi larrian egon zen eta baita erresuma ere. Ama Totari esker (Abd ar-Rahman III.a bere lehengusuarekin batera) egoera bere onera itzuli zen.

Harrezkero, nahiz eta Gartzia Santxitz adin nagusikoa izan, amaren itzalari esker Iruñekoak nagusitasuna lortu zuen beste erresuma kristauen artean. 933an adin-nagusi bilakatu zenean, Gartziak Andregoto Garindoitz bere emaztegaiaren tutoretza lortu zuen eta, era berean, Aragoiko konderriaren agintaritza ere.[5] Egoera 943ra arte iraun zuen, lehenengo ezkontza indargabetu eta jada agirietan Teresa Ramirez bigarren emazteekin batera agertu zenean[3]

Gartzia Santxitzen hiru arrebak Leongo Erresumako erregeekin ezkondu ziren[3]: Urraka Ramiro II.arekin, Antsa Ordoño II.aarekin eta Oneka Alfontso IV.arekin. Hori zela eta, nafarrek Leongo Erresumako gerra zibiletan parte hartu zuten: Ramiro II.a hil zenean, nafarrek Tota erregina burua zena, Antso iloba Leongo erregea izateko lagundu zuten. Ordoño "Gaiztoa"k, hura ere Totaren iloba, Antso kaleratu zuenean, Totak Abderramanen laguntza eskatu zuen Antsok tronua berreskuratu dezan.

937an, Ramiro II.a Leongoarekin eta Zaragozako walia zen Muhammad ibn Hashimekin bat egin zuen. Honen aurka, Abderraman III.ak Gartziaren lurraldeetara eraman zuen urte hartako bere espedizioa Calatayud eta Zaragozatik pasa ondoren.[6]

939. urtean, Gartzia Santxitzek Ramiro II.a Leongoa, Gaztelako Fernan Gonzalez eta Asturiasko eta Galiziako osteekin batera Abderraman III.a mendean hartu zuen Simancasko guduan.[5]

942an, Muhammad ibn Hashime Zaragozako waliak zuzendutako armada musulmanak iruindar armada mendean hartu zuen, Sen eta Men haitzak berreskuratuz. Berriro, Fernan Gonzalezen gaztelar armadaren laguntza zutelarik ere, apirilaren 5ean Tuterako guduan menderatuak izan ziren.[7]

953an Tota bere amarekin batera San Martin Albeldakoaren monasterioari Bagibel hiribildua eman zion.

961ean Gaztelako konderria eta Leongo Erresumaren arteko liskarretan parte hartu zuen, Fernan Gonzalez, Gaztelako kondea, harrapatuz, baino ez zien musulmanei entregatu.

963an Kordobako Al-Hakam II.a kalifaren aurka beste kristauen arteko elkartasuna osatu zuen baina omeiatarrek garaipena lortu zuten.[8]

970eko otsailaren 22an hil zen. Doneztebeko eliza txikiaren portikoan hilobiratu zuten, Deioko gazteluan.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik Andregoto Garindoitzekin, Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondearen eta Antsa Gartzeitzen alabarekin, ezkondu zen. Ezkontza horren bitartez erresuma biak batu ziren. Gartziak Andregoto arbuiatu zuen 943 baino lehen, eta hau Oibarren zituen lurraldeetara joan zen. Han hil zen 971 eta gero.[9][10] Seme-alabak:

  • Antso, izengoitiz Abarka, Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea.
  • Tota[11][12]

943 baino lehen, Ramiro II.a Leongoaren alaba Teresarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba bederen izan zituzten:[13]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Gartzia Enekoitz (852-882) benetan errege izan bazen (eta horretan iturri guztiak ez datoz bat) Gartzia I.a izango zen, eta Gartzia Santxitz, orduan, Gartzia II.a. Eta Gartzia Enekoitz benetan errege izan ez bazen, Gartzia Santxitz erregea, orduan, Gartzia I.a izango zen.
  3. a b c d e Cañada Juste, Alberto. (1981). «Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera» Príncipe de Viana 42 (162): 21-37. ISSN 0032-8472..
  4. Salas Merino, Vicente. (2008). La Genealogía de Los Reyes de España. (4. argitaraldia) Madril: Visión Libros, 216–218 or. ISBN 978-84-9821-767-4..
  5. a b c d Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 29 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
  6. Encyclopedia Britannica. (2010). 'Abd ar-Rahman III. I: A-Ak - Bayes (15. argitaraldia) Chicago, IL, 17–18 or. ISBN 978-1-59339-837-8..
  7. Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El condado de Castilla (711-1038): la historia frente a la leyenda. Marcial Pons Historia, 372-373 or. ISBN 8495379945..
  8. Biografías y Vidas. García Sánchez I. .
  9. Siresako kartularioaren arabera, 971ko ekainaren 29an, Andregoto Garindoitzek, Antso Gartzeitzek eta Urraka erreginak Javierre de Martes hiribildua haren ondasun guztiekin batera eman zioten monasterioari.
  10. Ubieto Arteta, Antonio. (1986). Cartulario de Siresa. Textos Medievales ISBN 84-7013-217-2..
  11. 991ko otsailaren 15ean, Antso Abarka erregeak eta Tota arrebak Ibargoitin zegoen Baiakoako monasterioa eta Arzangiko mahasti bat eman zizkioten Leireko monasterioari
  12. Martín Duque, Ángel J.. (1983). Documentación medieval de Leire (siglos IX a XII). Vianako Printzearen Erakundea ISSN 235-0625-8..
  13. Etxegarai Garaikoetxea, Mikel. García Sánchez I. Enciclopedia Auñamendi [en línea], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
  14. Salazar y Acha, Jaime de. (2006). «Urraca. Un nombre egregio en la onomástica altomedieval» En la España medieval (1): 37. ISSN 0214-3038..
  15. Siresako kartularioaren arabera, 978ko abenduaren 15ean, Sancius rex et Urraka regina, una cum germanis nostris Ranimiro et Eximino memmores sumus quod genitor noster Garsea rex

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]