Gartziriain

Koordenatuak: 42°53′44″N 1°41′40″W / 42.89556°N 1.69444°W / 42.89556; -1.69444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartziriain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaTxulapain
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Garcíriain / Gartziriain
Posta kodea31193
Herritarragartziriaindar, kasiriaindar
Geografia
Koordenatuak42°53′44″N 1°41′40″W / 42.89556°N 1.69444°W / 42.89556; -1.69444
Azalera1,78 km²
Garaiera508 metro
Distantzia12,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria25 (2023:  −2)

Gartziriain[1][a] (gulibarreraz: Gartziriein[b] edo Kasiriain[c]) Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 12,2 kilometrora. 2023 urtean 25 biztanle zituen.

Bertako biztanleak gartziriaindarra (gulibarreraz: kasiriaindarrak) dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartziriain edo Kasiriain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Garzarin (1095)
  • Garçariein (1174)
  • Garzariein (1197)
  • Gayçariayn (1201)
  • Gaiçariain (1236)
  • Gayçarin (1328)
  • Gayçariain (31366)
  • Gaizariain (1534)
  • Ariztarayn (1587)
  • Gaizariain (1802)
  • Gaziariain (1829)
  • Garziriain (1966)
  • Gartziriain (1990)
  • Gartziriain (2000)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartziriaingo armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gartziriain Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

    Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almorabid leinuaren etxaldeak bertan konfiskatu zituen koroak 1276ko gerran. Jerusalemgo San Joan ospitalekoek ere bazituzten jabetzak. Jaurerri izan zen XIX. mendearen lehen erdian erregimen hori desagertu zen arte. 1850ean bere haurrak Markalaingo eskolara joaten ziren; bideak ferrazkoak eta mendiko orgak ziren, egoera ertainean; posta Iruñetik Txulapain ibarreko balijeroa eramaten zuen, eta irin-errota bat zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023 urteko erroldaren arabera 25 biztanle zituen Gartziriainek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
33 33 31 30 33 40 37 39 39 38 37 33 32 30 35 33 33 34 33 32 28 28 27 25
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «gulibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]

Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.

1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.

Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /gaɾt͡s̻íɾiain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /gáɾt͡s̻iɾièin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa azken silaban
  3. /kasíɾiain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Gartziriain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Gartziriain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]