Rumi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rumi
مولانا اثر حسین بهزاد (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Balkh1207ko irailaren 30a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Khwarezmiar Erresuma
Rûmeko Sultanerria
Bizilekua Balkh
Nixapur
Bagdad
Damasko
Karaman (en) Itzuli
Konya
Talde etnikoa persiar herria
Lehen hizkuntza persiera
Heriotza Konya1273ko abenduaren 17a (egutegi gregorianoa) (66 urte)
Hobiratze lekua Mevlana Museum (en) Itzuli
Familia
Aita Baha ud-Din Walad
Ezkontidea(k) Gawhar Khatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
arabiera
Old Anatolian Turkish (en) Itzuli
Cappadocian Greek (en) Itzuli
Irakaslea(k) Baha ud-Din Walad (en) Itzuli
Ikaslea(k) Pervâne (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta, aholkulari juridikoa, teologoa, idazlea, literatoa, filosofoa eta mistikoa
Lan nabarmenak Seven Sessions (en) Itzuli
Fihi Ma Fihi (en) Itzuli
Masnavi (en) Itzuli
Diwan-e Shams-e Tabrizi (en) Itzuli
Maktubat (en) Itzuli
Izengoitia(k) خاموش
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Jalāl ad-Dīn Muhammad Rūmī (persieraz: جلال‌الدین محمد رومی‎‎), ezaguna baita ere Jalāl ad-Dīn Muhammad Balkhī (جلال‌الدین محمد بلخى), Mevlânâ/Mawlānā (مولانا, "gure maisua") eta Mevlevî/Mawlawī (مولوی, "nire maisua") izenekin, baina bereziki Rumi (1207ko irailaren 30 - 1273ko abenduaren 17) izen laburtuarekin, XIII. mendeko persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistiko bat izan zen, Khorasan Handian jaioa. Rumiren jakintza eta eraginak nazio eta etnia mailako mugak igaro eta irandar, taijkar, turkiar, greko, paxtundar eta beste hainbat herritan errotu ziren. Asia Zentraleko musulmanek eta indiar azpikontinentekoek azken zazpi mendeetan asko estimatu dute haren ondare espirituala. Gainera, bere olerkiak xehe itzuli dira munduko hizkuntza askotara, formatu ugaritan argitaratuak izateaz gain. Estatu Batuetan Rumi "olerkigile ospetsuena" eta "olerkigile salduena" bezala izendatu da azken urteetan.

Rumiren lanak gehien batean persierazkoak dira, baina batzuetan turkieraz, arabieraz eta grezieraz ere idatzi zuen. Konyan idatzitako Masnavi (Mathnawi) lana persiar hizkuntzan inoiz idatzitako onenetakotzat hartzen da. Gaur egun ere haren lanak irakurle ugari ditu, zer esanik ez jatorrizko hizkuntzan, Iran Handian eta pertsieraz mintzatzen diren lurraldeetan, alegia. Baina arestian esan bezala, bere lanak hizkuntza askotan daude irakurgai, eta hortaz, Turkian, Azerbaijanen, Estatu Batuetan eta Hegoaldeko Asian irakurle asko dituzte bere lanek. Olerkigilearen ekarpenek ez zuten soilik persiar literatura baldintzatu, haren eragina nabari baitaiteke otomandar turkieran, Txagatai hizkuntzan, urdueran eta paxtuneran.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rumiren olerkiak sarritan hainbat multzotan sailkatzen dira: Divanaren lauko txikiak (rubayāt) eta odak (ghazal), Masnaviaren sei liburuak. Prosazko lanak aldiz, Berbaldiak, Gutunak eta Zazpi Sermoiak taldeetan banatzen dira.

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rumiren lanik ezagunena Maṭnawīye Ma'nawī (Kopla Espiritualak; مثنوی معنوی) da. Sei liburukik osatzen dute eta persiar Sufi literatura aberatsaren baitan bere txoko oso adierazgarria du, izan ere, sarritan "Pertsierazko Koran" izena eman zaio.[1][2] Zenbait adituren ustez, liburuki horietan daude literatura unibertsaleko olerki mistiko onenak.[3] Hogeita zapi mila lerro inguruk osatzen dute lana eta bakoitza barne errimadun binakatu bat da.
  • Rumiren beste lan entzutetsu eta nagusia Dīwān-e Kabīr (Lan Handia) da, Dīwān-e Shams-e Tabrīzī (Tabrizgo Shamsen Lanak; دیوان شمس تبریزی) izenaz ere ezaguna. Azken izen hori Rumiren maisu Shamsen omenez jarria dago. Gutxi gorabehera, 3500 persiar koplak eta 2000 persiar lauko txikik osatzen dute. Gainera, Divanak 90 Ghazal eta 19 lauko txiki ditu arabieraz, beste dozena batzuk binakatu turkieraz (persiar eta turkiar nahasketatik jaiotako makaronierazko olerkiak hein handi batean) eta hamalau binakatu grezieraz (makaronierazko hiru olerki Greko-persiarretan daude denak).

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fihi Ma Fihi (Bere Baitan Dagoen Hartan, persieraz: فیه ما فیه) lanean hirurogeita hamaika hitzaldi eta irakurgai topa daitezke, sarritan Rumik bere jarraitzaileei ematen zizkienak. Lana bilduma bat da, bertan Rumiren jarraitzaileen lanak ere badirelako eta hortaz, Rumik ez zuen lanaren gaineko zuzeneko jabetza aldarrikatu. Lan hau ere beste hizkuntzetara itzuli da, adibidez, ingelesera A.J. Arberryk itzuli zuen lehen aldiz 1972an. Lan honetan lagunarteko erregistroa baliatzen da eta horregatik, erdi-klaseko herriari zuzendua dago, erregistroa ez delako beste lanetan bezain jasoa.
  • Majāles-e Sab'a (Zazpi Saio, persieraz: مجالس سبعه) lanean, izenak dioen bezala, zazpi persiar sermoi topa daitezke, zazpi batzar desberdinetan emandakoak. Sermoi horiek Korana eta Hadith-aren esanahi sakonago bat erakusteko asmoarekin idatzi ziren, Gainera, sermoi horietan beste olerkigile batzuei erreferentzia egiten zaie, hala nola, Sana'i eta 'Attar olerkigileei. Bere buruari ere erreferentzia egiten dio. Aflakīk dioenaren arabera, Shms-e Tabrīzīren ondoren, Rumik boteretsuek hala eskatuta sermoiak eman zituen. Boteretsu horietan esanguratsuena Salāh al-Dīn Zarkūb izan zen. Lanean erabiltzen den hizkuntza arrunta (persiera) ez da lana nabarmen egiten duena, arabierazko zitazioak eta idazleak historiaren eta Haditharen inguruan erakusten duen jakinduria da lana berezi egiten duen ezaugarria. Bertan ikus daiteke, distira osoz, Rumik islamiar zientzietan zuen jakinduria sakona. Lanaren estiloa Sufiek eta maisu espiritualek haien irakurgaietan erabiltzen zuten ohiko estiloa da.
  • Makatib (Gutunak, persieraz: مکاتیب) Rumik haren jarraitzaileei, senitartekoei eta estatu-gizonei igorritako gutunak biltzen dituen lana da. Lan honetan argi ikus daiteke Rumi lanpetuta ibili zela haren senitartekoak laguntzen eta haren inguruan sortu zen jarraitzaileen talde gero eta handiagoa kudeatzen. Persieraz idatzitako aurreko bi lanetan ez bezala, lan honetan erregistro jaso eta oso aberatsa erabiltzen da, izan ere, halakoa izan behar zuten garaiko pertsona garrantzitsuei igorritako gutunak; pertsona horiek nobleak, estatu-gizonak eta erregeak zirelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jawid Mojaddedi (2004). "Introduction". Rumi, Jalal al-Din. The Masnavi, Book One. Oxford University Press (Kindle Edition). xix. orrialdea. Honakoa dio:
    « Rumiren Masnavik estatus grinatsua du pertsiar sufi literaturan, inoiz idatzitako olerki mistiko onena bezala hartzen baita. Are, "Pertsierazko Korana" bezala ere izendatzen da. »

    —Jawid Mojaddedi


    Jatorrizkoa:

    Rumi’s Masnavi holds an exalted status in the rich canon of Persian Sufi literature as the greatest mystical poem ever written. It is even referred to commonly as ‘the Koran in Persian.

  2. Abdul Rahman Jamik honakoa dio:
    « Zer esan dezaket erraldoi horren gorespentzat?

    Ez da profeta bat, baina liburu batekin etorri da;

    Mowlaviren Masnavi Espirituala

    Korana da Pahlavi hizkuntzan (persiera).

    »

    —Abdul Rahman Jami


    Jatorrizkoa:

    من چه گویم وصف آن عالی‌جناب — نیست پیغمبر ولی دارد کتاب مثنوی معنوی مولوی — هست قرآن در زبان پهلوی

    Iturria:Khawaja Abdul Hamid Irfani, "The Sayings of Rumi and Iqbal", Bazm-e-Rumi, 1976.
  3. Jawid Mojaddedi (2004). "Introduction". Rumi, Jalal al-Din. The Masnavi, Book One. Oxford University Press (Kindle Edition). xii–xiii. orrialdeak.
    « Bere bizitzaren amaiera aldera sufismoan zuen esperientziaren fruitua Masnavia bailitzan aurkeztu zuen, zeina iruzkintzaile askok epaitu duten, sufi tradizioaren barnean eta hartatik kanpo, eta esan inoiz idatzitako olerki mistikorik onena dela. »

    —Jawid Mojaddedi


    Jatorrizkoa:

    Towards the end of his life he presented the fruit of his experience of Sufism in the form of the Masnavi, which has been judged by many commentators, both within the Sufi tradition and outside it, to be the greatest mystical poem ever written.