Haurrak sexu-esplotazio eta indarkeria sexualatik babesteko Europako Kontseiluaren Hitzarmena
Haurrak sexu-esplotazio eta indarkeria sexualatik babesteko Europako Kontseiluaren Hitzarmena | |
---|---|
Mota | Council of Europe treaty (en) ![]() |
Data | 2007ko urriaren 25a |
Indarrean sartze | 2010eko uztailaren 1a |
Kokaleku | Lanzarote |
Partehartzaile kopuru | 48 |
Depositary (en) ![]() | Secretary General of the Council of Europe (en) ![]() |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles eta frantses |
Haurrak sexu-esplotazioaren eta -abusuaren aurka babesteko Europako Kontseiluaren Hitzarmena edo Lanzaroteko Hitzarmena, Europako Kontseiluaren alde anitzeko ituna da, eta, horren bidez, estatuek haurren aurkako sexu-abusuko modu batzuk kriminalizatzea adosten dute. Europako Kontseiluaren 201. Hitzarmena da.
Hitzarmena 2007ko urriaren 25ean sinatu zen Lanzaroten (Espainia) eta 2010eko uztailaren 1ean sartu zen indarrean, Europako Kontseiluko hiru kidek sinatzean. Europako Kontseiluko kide diren estatu guztiek sinatu dute Hitzarmena.[1]
Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Testua bi hizkuntza ofizialetara baino ez da itzuli, hauek dira ingelera eta frantzesa.[2] Espainiako kasuan, Hitzarmena Espainiako Buletin Ofizialaren bitartez indarrean sartutako testua da onargarria.
Haurren kontrako sexu-abusuak kriminalizatzen ditu, besteak beste, etxean edo famila testuiguruan emandakoak, indarrez zen koertzio edo mehatxuz egindakoak.
Hitzarmenak haurren sexu-esplotazioa eta sexu-abusua aurreikusteko hainbat neurri zehazten ditu, besteak beste: haurrekin harremana duten helduak trebatzea, haurrei arriskuaren gaineko informazioa ematea eta burua defendatzeko erremintak ematea, eta erasotzaileak edo erasotzaile posibleak gainbegiratzeko tresnak.
Biktimei babesa emateko programak, jendartean jakinaren gainean egonez gero salaketa jartzearen erantzukizuna zabaltzea eta internet edo telefono bidezko salaketak jartzeko erremintak sustatzen ditu.
Hitzarmena berresten duten estatuek harreman sexualak izateko adostasuna erakutsi ezin duten haurrekin sexu-jarduerak izatea kriminalizatzen da, baita haur-pornografia, haurren prostituzioa, grooming delakoa eta turismo sexuala.
Sinadura eta indarrean sartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitzarmena sinatzeko aukera dute bai Europako Kontseiluko kideak direnak zein kide ez diren Estatu eta Nazioarteko Erakundeak, zeinek modu bereizian egiten dute sinadura. Egun, hitzarmenak 48 berrespen eta atxikipen (a) ditu, (eguneraketa 2022ko uztailean egin da). Espainiaren kasuan, 2009ko martxoaren 12an sinatu zuen, 2010eko abuztuaren 5ean berretsi eta 2010eko abenduaren 1ean sartu zen indarrean.[1]
Estatua edo Nazioarteko Erakundea | Sinadura | Berrespena | Indarrean sartzea |
Europako Kontseiluko Kideak diren Estatuak | |||
Albania | 2008/12/17 | 2009/04/14 | 2010/07/01 |
Andorra | 2012/06/29 | 2014/04/30 | 2014/08/01 |
Armenia | 2010/09/29 | 2020/09/07 | 2021/01/01 |
Austria | 2007/10/25 | 2011/02/25 | 2011/06/01 |
Azerbaijan | 2008/11/17 | 2019/12/19 | 2020/04/01 |
Belgika | 2007/10/25 | 2013/03/08 | 2013/07/01 |
Bosnia-Herzegovina | 2011/10/12 | 2012/11/14 | 2013/03/01 |
Bulgaria | 2007/10/25 | 2011/12/15 | 2012/04/01 |
Kroazia | 2007/10/25 | 2011/09/21 | 2012/01/01 |
Zipre | 2007/10/25 | 2015/02/12 | 2015/06/01 |
Txekia | 2014/07/17 | 2016/05/02 | 2016/09/01 |
Danimarka | 2007/12/20 | 2009/11/18 | 2010/07/01 |
Estonia | 2008/09/17 | 2016/11/22 | 2017/03/01 |
Finlandia | 2007/10/25 | 2011/06/09 | 2011/10/01 |
Frantzia | 2007/10/25 | 2010/09/27 | 2011/01/01 |
Georgia | 2009/03/12 | 2014/09/23 | 2015/01/01 |
Alemania | 2007/10/25 | 2015/11/18 | 2016/03/01 |
Grezia | 2007/10/25 | 2009/03/10 | 2010/07/01 |
Hungaria | 2010/11/29 | 2015/08/03 | 2015/12/01 |
Islandia | 2008/02/04 | 2012/09/20 | 2013/01/01 |
Irlanda | 2007/10/25 | 2020/12/21 | 2021/04/01 |
Italia | 2007/11/07 | 2013/01/03 | 2013/05/01 |
Letonia | 2013/03/07 | 2014/08/18 | 2014/12/01 |
Liechtenstein | 2008/11/17 | 2015/09/11 | 2016/01/01 |
Lituania | 2007/10/25 | 2013/04/09 | 2013/08/01 |
Luxemburgo | 2009/07/07 | 2011/09/09 | 2012/01/01 |
Malta | 2010/09/06 | 2010/09/06 | 2011/01/01 |
Monako | 2008/10/22 | 2014/10/07 | 2015/02/01 |
Montenegro | 2009/06/18 | 2010/11/25 | 2011/03/01 |
Herbehereak | 2007/10/25 | 2010/03/01 | 2010/07/01 |
Ipar Mazedonia | 2007/10/25 | 2012/06/11 | 2012/10/01 |
Norvegia | 2007/10/25 | 2018/06/13 | 2018/10/01 |
Polonia | 2007/10/25 | 2015/02/20 | 2015/06/01 |
Portugal | 2007/10/25 | 2012/08/23 | 2012/12/01 |
Moldavia | 2007/10/25 | 2012/03/12 | 2012/07/01 |
Errumania | 2007/10/25 | 2011/05/17 | 2011/09/01 |
San Marino | 2007/10/25 | 2010/03/22 | 2010/07/01 |
Serbia | 2007/10/25 | 2010/07/29 | 2010/11/01 |
Eslovakia | 2009/09/09 | 2016/03/01 | 2016/07/01 |
Eslovenia | 2007/10/25 | 2013/09/26 | 2014/01/01 |
Espainia | 2009/03/12 | 2010/08/05 | 2010/12/01 |
Suedia | 2007/10/25 | 2013/06/28 | 2013/10/01 |
Suitza | 2010/06/16 | 2014/03/18 | 2014/07/01 |
Turkia | 2007/10/25 | 2011/12/07 | 2012/04/01 |
Ukraina | 2007/11/14 | 2012/08/27 | 2012/12/01 |
Erresuma Batua | 2008/05/05 | 2018/05/05 | 2018/01/10 |
Europako Kontseiluko Kideak ez diren Estatu edo Nazioarteko Erakundeak | |||
Maroko | a | ||
Errusia | 2012/10/01 | 2013/08/09 | 2013/12/01 |
Tunisia | 2019/10/15 a | 2020/02/01 |
(a) = atxikipena
Lanzaroteko Komitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitzarmenaren jarraipena egiteko Lanzaroteko Komitea sortu zen, berezko arauak dituena, Espainiaren kasuan Isaac Merino Muñoz da aholkulari. Komiteak hainbat dokumentu argitaratu ditu Estatuek Hitzarmena ahalik eta modu eraginkorrean erabil dezaten, haien artean:[3]
- 2016ean, Europako Kontseiluak Hitzarmena indarrean sartu zenetik izan duen jarraipena aztertzeko txostena argitaratu zuen, bertan 26 herrialderi egiten zaie ebaluaketa.[4]
- 2018an, bigarren txosten bat argitaratu zen.
Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sexu-abusu
- Grooming
- Haurren eskubideak
- Haurren Eskubideen Aldarrikapena
- Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) «Full list» Treaty Office (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Council of Europe – Council of Europe Convention on the Protection of Children against Sexual Exploitation and Sexual Abuse (CETS No. 201) – Translations» Treaty Office (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lanzarote Committee» Children's Rights (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Convenio de Lanzarote: Primer Informe de Aplicación de la protección de los niños contra el abuso sexual en su círculo de confianza» www.observatoriodelainfancia.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ukrainako itunak
- Suitzako itunak
- Suediako itunak
- Espainiako itunak
- Esloveniako itunak
- Eslovakiako itunak
- San Marinoko itunak
- Errusiako itunak
- Errumaniako itunak
- Portugalgo itunak
- Poloniako itunak
- Herbehereetako itunak
- Montenegroko itunak
- Monakoko itunak
- Moldaviako itunak
- Maltako itunak
- Ipar Mazedoniako itunak
- Luxenburgoko itunak
- Lituaniako itunak
- Liechtensteingo itunak
- Letoniako itunak
- Italiako itunak
- Islandiako itunak
- Hungariako itunak
- Greziako itunak
- Georgiako itunak
- Alemaniako itunak
- Frantziako itunak
- Finlandiako itunak
- Estoniako itunak
- Danimarkako itunak
- Txekiar Errepublikako itunak
- Zipreko itunak
- Kroaziako itunak
- Bulgariako itunak
- Bosnia eta Herzegovinako itunak
- Belgikako itunak
- Austriako itunak
- Albaniako itunak
- Sexu delituak
- Haurren tratu txarra
- Europako Kontseiluko itunak
- Haurren eskubideen historia
- Serbiako itunak