Herbehereetako futbol selekzio nazionala
Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hasierako urte haietan, zilarrezko domina lortu zuten 1908, 1912 eta 1920ko Olinpiadetan.
Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea, 1974, 1978 eta 2010ean.
Halaber, behin Europako txapelduna gelditu da, 1988an.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900-1920
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan: 1908an Erresuma Batuan, 1912an Suedian eta 1920ean Belgikan.
1974-1978
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.
1988-1988
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar urte geroago, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin. Finalean SESBeko selekzioari irabazi zioten 2-0.
Eurokopan, hurrengo urteak ere arrakastatsuak izan ziren: 1992an final-erdietara heldu ziren, eta 1996an final-laurdenetara. 1994ko Mundialean, bestela, final-laurdenetara iritsi ziren, 7. postuan amaitzen.
1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar, Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.
2000-2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000ko eta 2004ko Europako Txapelketetan 3. postua eskuratu zuten. Patrick Kluivert golegile nagusia izan zen 2000an, eta Ruud van Nistelrooy bigarren golegilerik hoberena 2004an.
2010eko Munduko Futbol Txapelketaan hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben, Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.
2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.
2015-2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko Mundialean final-laurdenetara heldu ziren, eta berriro berreskuratu zuten aurreko hamarkadetako grina. Azkenik, UEFA Euro 2024an, finalerdietara iritsi zen taldea, Ingalaterraren aurka galduz (1-2). Cody Gakpo nabarmendu zen bi txapelketetan, golegile moduan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapeldun (0):
- Txapeldunorde (3): 1974an, 1978an eta 2010ean.
- 3. postua (1): 2014an.
- 4. postua (1): 1998an.
Hirugarrenak gelditu ziren 1908, 1912 eta 1920an.
- Txapeldun (1): 1988an.
- Hirugarren edo final erdietan (5): 1976an, 1992an, 2000an, 2004an eta 2024an.
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UEFAko Nazioen Liga (0): Finalista 2018-19an
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Irabazitako Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Azken Munduko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (
sailk) - Ez zen sailkatu
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
Jokalari aipagarrienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko uztailaren 15ean eguneratua.
Parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalaria | Parte hartzeak | Urteak | |
---|---|---|---|
1 | Wesley Sneijder | 134 | 2003-2018 |
2 | Edwin van der Sar | 130 | 1995–2008 |
3 | Frank de Boer | 112 | 1990–2004 |
4 | Rafael van der Vaart | 109 | 2001-2013 |
5 | Daley Blind | 108 | 2013- |
6 | Giovanni van Bronckhorst | 106 | 1996–2010 |
7 | Dirk Kuyt | 104 | 2004-2014 |
8 | Robin Van Persie | 102 | 2005–2017 |
9 | Phillip Cocu | 101 | 1996-2006 |
10 | Memphis Depay | 98 | 2013- |
Golegileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalaria | Golak | Urteak | |
---|---|---|---|
1 | Robin van Persie | 50 | 2005-2017 |
2 | Memphis Depay | 46 | 2013- |
3 | Klaas-Jan Huntelaar | 42 | 2006-2015 |
4 | Patrick Kluivert | 40 | 1994-2004 |
5 | Dennis Bergkamp | 37 | 1990-2000 |
Arjen Robben | 37 | 2003-2017 | |
7 | Faas Wilkes | 35 | 1946-1961 |
Ruud van Nistelrooy | 35 | 1998-2011 | |
9 | Abe Lenstra | 33 | 1940-1959 |
Johan Cruyff | 33 | 1966-1977 |
Entrenatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalari ospetsuak izandako batzuk gerora entrenatzaileak izan dira talde nazionalean, Rijkaard, Van Basten, De Boer edo Koeman bezala. Hala ere, deigarria da Johan Cruyff ospetsua eta FC Barcelonaren entrenatzaileak inoiz ez zuela selekzioa zuzendu.
Hurrengo entrenatzaileak nabarmendu dira, estatistikengatik edo selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik.
Kronologikoki:
- Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940, 87 partida eta 36 garaipen).
- Edgar Chadwick (1908-13, 24 p, 14 g).
- Frederick Warburton (1912 eta 1919-23, 21 p, 8 g).
- Elek Schwartz (1957–1964, 49 p, 19 g).
- Georg Keßler (1966-70, 28 p, 10 p).
- František Fadrhonc (1970-73, 20 p, 13 p).
- Rinus Michels (1974, 1984 eta 1986-88, 34 p, 19 g).
- George Knobel (1974-76, 15 p, 9 g).).
- Ernst Happel (1977-78, 12 p, 8 g).
- Jan Zwartkruis (1976-77 eta 1978-81, 28 p, 12 g).
- Kees Rijvers (1981-84, 21 p, 10 g).
- Leo Beenhakker (1985-86 eta 1990, 13 p, 6 g).
- Dick Advocaat (1992-94, 2002-04 eta 2017, 62 p, 37 g).
- Guus Hiddink (1995-98 eta 2014-15, 48 p, 26 g).
- Frank Rijkaard (1998-00, 22 p, 8 g).
- Bert van Marwijk (2008-12, 52 p, 34 g).
- Louis van Gaal (2000-01, 2012-14 eta 2021-22, 63 p, 40 g).
- Marco van Basten (2004-08, 52 p, 35 g).
- Bert van Marwijk (2008-12, 52 p, 34 g).
- Danny Blind (2015-17, 17 p, 7 g).
- Frank de Boer (2020-21, 15 p, 8 g).
- Ronald Koeman (2018-20 eta 2023-, 23 p, 12 g).
2024ko uztailaren 15ean eguneratuta.
Emakumezkoen selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera | 1971 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Entrenatzailea | Sarina Wiegman | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen nazioarteko partida |
Frantzia 4 - 0 Herbehereak Hazebrouck, Frantzia, 1971ko apirilaren 17a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik onena | Herbehereak 12 - 0 Israel Zaandam, Herbehereak, 1977ko abuztuaren 22a Herbehereak 13 - 1 Mazedonia Zwolle, Herbehereak, 2009ko urriaren 29a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik okerrena | Suedia 7 - 0 Herbehereak Borås, Suedia, 1981eko irailaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Golegile onena | Manon Melis (59) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da.
2017an Europako Txapelketa antolatu eta irabazi zuen. 2019an, bestela, Munduko txapeldunordea izan zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munduko Futbol Txapelketa:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2019.
- Europako Futbol Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2017.
- Hirugarrena (1): 2009.
- Algarbeko Futbol Kopa:
- Txapelduna (1): 2018.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gizonezkoen selekzioaren argazkia 1905ean, koloreztatuta.
-
1988ko garaikurra.
-
2006ko Mundialean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz) Ons Oranje
- (Ingelesez) Selekzioaren jokalarien markak historian zehar