Iñaki Otxoa de Olza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Otxoa de Olza
Bizitza
Jaiotza Iruñea1967ko maiatzaren 29a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Annapurna2008ko maiatzaren 23a (40 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
istripua (Edema)
Lanbidea
Lanbidea mendigoizalea eta mendiko gidaria
Jasotako sariak

Iñaki Otxoa de Olza Segin (Iruñea, Nafarroa, 1967ko maiatzaren 29a - Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zen. Guztira 15 zortzimilako igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako 1. Bakarrik Annapurna eta Kanchenjunga falta zitzaizkion munduko 14 zortzimilakoak igotzeko, 16 pertsona soilik lortu duten balentria; haien artean, bi euskalherritar: Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategi.

El Pais, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Desnivel, Gure mendiak eta Revista Campo Base hedabideetan artikuluak idatzi ohi zuen, eta TVE 1ko Al filo de lo imposibleko 7 espediziotan parte hartu zuen.

Zortzimilakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Annapurnarako espedizioaren kideak. Iñaki, zutik, ezkerretik hasita laugarrena da.
  1. Cho Oyu (8.201): 1993.
  2. Gasherbrum I (8.068): 1996.
  3. Gasherbrum II (8.035): 1996.
  4. Lhotse (8.516): 1999.
  5. Everest (8.848): 2001.
  6. Nanga Parbat (8.125): 2003.
  7. Broad Peak (8.046): 2003.
  8. Makalu (8.463): 2004.
  9. K2 (8.611): 2004.
  10. Manaslu (8.163): 2006.
  11. Shishapangma (8.027): 2006.
  12. Dhaulagiri (8.167): 2007.

Azken gailurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko maiatzaren 19an, Annapurnaren tontorrera iristeko 100 metro besterik falta ez zitzaionean bat-bateko ondoeza izan zuen. Eskuetan izozte zantzuak zituen eta konortea galtzeko zorian egon zen. Bere laguna, Horia Colibasanu mendizale errumaniarra, medikuekin kontaktuan jarri zen eta neurologoak Iñaki ahalik eta lasterren jaistea gomendatu zion, garun-edema bat izan zezakeelako. Iñaki Horiaren zaintzapean egon zen IV. kanpamentuan (7.400 metrora) erreskate taldea bere bila noiz iritsiko zain.

Maiatzaren 22an mendizale suitzarrez osatutako erreskate-taldea Iñaki zegoen lekura heldu zen. Ueli Steck mendizaleak Iñakiri sendagaiak eman zizkion eta Simon Anthamattenn, berriz, III. kanpamentuan geratu zen aginduen zain. Iñakik ezingo balu bere kabuz jaitsi, Denis Urubko mendizale kazakhstandarrak eta Don Bowie kanadarrak osatzen duten beste erreskate-talde bat antolatuta zegoen. Halaber, beste hirugarren erreskate-talde bat ingurura gerturatzen ari zen. Azken erreskate-talde honek 6.200 metrotara igo zitekeen helikopteroa eduki zezakeen.

Azkenik, bost egun konorterik gabe egon ondoren, maiatzaren 23an goizeko 8:45ean (12:30ak Nepalen) zendu zen[1]. Bere gorpua Annapurnan bertan uztea izan zen bere azkeneko nahia.[2]

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko irailean Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean eta irailaren 27an Iruñean Otxoa Olzaren erreskatea azaltzen duen Pura vida izeneko filma estreinatu zen.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albisteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]