Igara
Igara | |
---|---|
Euskal Herria | |
Igara industrialdeko Volkswagen saltokia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′05″N 2°01′16″W / 43.30139°N 2.02111°W |
Garaiera | 16 metro |
Igara Donostiako industrialde bat da Ibaeta auzoko hego-mendebaldean. Hiriaren mendebaldean dago. Industrialdearen izenak sarritan auzoarena ezkutatu egin du eta ohikoa bilakatu da Ibaetaren zati handi bati Igara deitzea.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz Igara gaur egungo industrialdean zegoen egun desagertuta dagoen baserri baten izena zen.
Etimologikoki, euskarazko eihara edo errota hitzetik omen dator. Industrialdea egin zenean baserriaren izena hori izendatzeko erabili zen.
Industrialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendean inguruan itsas-portu izateko proiektu bat garatu zen, azkenean bertan behera utzi zena, itsasoko urak haraino iristen baitziren. Horren froga gisa, bertako Portu Etxe baserriaren izena dago eta joan den mendearen argazkiak. Orain gutxi arte hezeguneak, landak eta errekak zirela eta, zonaldea ekologikoki aberatsa zen; oraindik orain Euskal Herrian desagertzear dagoen Hegoaldeko zuhaitz-igelaren presentzia baieztatuta dago. Egun, batez ere zerbitzu eta industria-auzoa da.
Industrialde horretan banketxe zenbaiten bulegoak (Kutxabank, Banco Sabadell), automobil-kontzesionarioak eta Gara egunkariaren eta Elkar argitaletxearen egoitzak daude. Zenbait etxebizitza ere aurki daiteke.
Azken hamarkadetan ohiko bilakatu da Igara izena erabiltzea Ibaetako auzoari deitzeko, gaur egun Diario Vasco egunkaria eta frontoia dauden auzuneari. Bertako kale bati Igara bidea izena ematea nahasketa handitu du; kale hori Ibaetan sortu eta garai batean Igara baserria zegoen tokiraino doa. Hori dela eta, auzokideek haien haserrea sarritan erakutsi dute, batzuetan Udalak berak nahasketa indartu duelako.[1]
Erreferentzia zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibaeta versus Igara, www.diariovasco.com
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako auzoak | ||
---|---|---|
Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) |