Irabiako uharka

Koordenatuak: 42°59′25″N 1°08′42″W / 42.99021°N 1.14507°W / 42.99021; -1.14507
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irabia
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′25″N 1°08′42″W / 42.99021°N 1.14507°W / 42.99021; -1.14507
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
HustubideaIrati ibaia

Irabiako uharka Iratiko oihanaren erdialdean dagoen urtegia da, Orbaizeta eta Otsagabia udalerrien lurretan kokatuta (Aezkoa eta Zaraitzuko mugan, beraz). Irati ibaiaren emaria udan kontrolatzeko erabiltzen da, ibai horrek duen zentral hidroelektriko kopuru handia dela-eta (8 zentral, 40 kilometroko luzeran).

1922an eraiki eta 1940-1942 tartean berriztu zuten, 40 metroko horma eraikiz.

Urtegiak 14 hektometro kubikoko edukiera du eta erabilera hidroelektriko soilerako da, ez ureztatzeko.

Itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 kilometro baino pixka bat gehiagoko ibilbidea da urtegiari buelta osoa emanda joaten dena, gora-behera txikiak dituena (ia 50 metro eskaseko desnibelarekin). Bide gehiena pistatik doa, eta 2.5 ordu inguruko iraupena du. Abiapuntura iristeko, urtegiaren parkinera alegia, Orbaizetatik 3 kilometrotara ateratzen den pista batetik joan behar da, beste 8 km direla aparkalekuraino.

Beste bidezidor bat abiatzen da leku beretik, "Los Paraísos" izena dauka eta 4.6 kilometroko luzera dauka (110 metroko desnibela).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]