Ivana Andrés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivana Andrés

Bizitza
JaiotzaAielo de Malferit1994ko uztailaren 13a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Ana Moreno (en) Itzuli  (2022 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Valencia Féminas CF2009 / 2018
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2015 /
Levante Unión Deportiva2018 / 2020
Real Madrid Femeninoa2020 / 2024ko ekainaren 30a
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua60 kilogramo
Altuera1,63 metro

IMDB: nm7439748 Twitter: IvanaAndresSanz FIFA: 325623 UEFA: 250007387 Edit the value on Wikidata

Ivana Andrés Sanz (Aielo de Malferit, Valentzia, 1994ko uztailaren 13a) valentziar futbolaria da. 2020az geroztik defentsan jokatzen du Espainiako Lehen Mailako Real Madril Futbol Klubeko emakumezkoen taldean. Bere jaioterriko Valentzian hezia, Eskola Alemanean sartu zen, Valencia Féminas Club de Fútbol izan baino lehen. 2020an, Real Madril Club de Fútbol taldean fitxatu zuen, eta talde horretako kapitaina da.

2015etik, nazioartekoa da Espainiako selekzioarekin, eta haren beheko kategoriekin Europako txapelduna izan zen 2010ean eta 2011n, 17 urtez azpikoen kategorian.

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide eta kapitaina izan zen Australian eta Zelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[1] [2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Aielo CF taldean hasi zen futbolean. 2007-2008 kanpainan Deutschen Sportverein (DSV) eskolan sartu zen —Alemaniako Club Deportivo Alemán - Colegio Alemán gisa gaztelaniaz— (Valencia Féminas Club de Fútbol taldeko beheko kategoriez osatua), eta 2009-2010 denboraldian Valentziako lehen emakume-taldera iritsi zen.[oh 1]

Ivana Espainiako Selekzioarekin aritu da 16 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko mailetan , eta, adin txikikoa izan arren, palmares handia du: bi aldiz 17 urtez azpikoen Europako txapelduna Suitzan; 2010. urteko 17 urtez azpikoen munduko txapelketan brontzezko domina Trinidad eta Tobagon, eta 19 urtez azpikoentzako Europako txapelketa.

Ivana Andrés baloiaren ateraldiengatik eta defentsa seguruarengatik nabaritzen da.[3]

Selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko ekainean, Emakumezkoen Selekzio Absolutuan sartu zen, eta Kanadako Munduko[4] Txapelketarako, 2019ko Frantziarako eta 2023ko Australia eta Zeelanda Berrirako Munduko Txapelketarako deitutako 23 jokalarietako bat izan zen.[5][2]

Munduko Txapeldunak 2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[6][2][7]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiaztatu daitezkeen alderdiak adierazi dira.[oh 2] 2005etik 2009ra, Deutschen Sportverein (DSV) Eskola Alemaniarreko kide izan zen —Club Deportivo Alemán - Colegio Alemán de Valencia—, 2009an Valencia Club de Fútbol fundazioarekin hitzarmen bat sinatu baino lehen; horren ondorioz, bere talde femeninoa izan zen.[oh 3][8][9] Oharra: 2022ko abuztuaren 21ean jokatutako azken partidara eguneratua.

Selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denboraldia Maila Liga Kopak Nazioartekoak Guztira Batez besteko golak
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
D. S. V. Colegio Alemán Espainia Espainia 2007-08 1.a ? ? ? ? 0
2008-09 ? ? ? ? 0
Valencia Féminas C. F.Espainia Espainia 2009-10 1.a 16+ 16+ 0 0
2010-11 18+ 1 2 20+ 1 0.05
2011-12 29 1 29 1 0.03
2012-13 24 1 24 1 0.04
2013-14 25 1 25 1 0.04
2014-15 30 1 3 33 1 0.03
2015-16 30 1 2 32 1 0.03
Valencia C. F.Espainia Espainia 2016-17 1.a 30 1 1 31 1 0.03
2017-18 29 2 31 0 0
Guztira taldean 237 7 10 0 0 0 247 7 0.03
Levante U. D.Espainia Espainia 2018-19 1.a 28 2 1 29 2 0.07
2019-20 21 1 22 0 0
Guztira taldean 49 2 2 0 0 0 51 2 0.04
Real Madrid C. F.Espainia Espainia 2020-21 1.a 31 1 32 0 0
2021-22 27 2 8 37 0 0
2022-23 2 2 0 0
Guztira taldean 58 0 3 0 10 0 71 0 0
Guztira ibilbidean 344 9 15 0 10 0 369 9 0.02
  1. ↑ Erregina Kopako datuak barne (2010-...).
  2. ↑ Txapeldunen ligako datuak barne (2016-17).
  3. ↑ Ez daude lagunarteko partidetako datuak sartuta.

Iturriak: UEFA - BDFutbol - NostreSport Valencia - SoccerWay - World Football - SoccerDonna.

Azken faseetako partaidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivana Andrés, 2021
Saria Lekua Emaitza
2010eko sub-17ko Eurokopa Suitza  Suitzarrak Txapelduna
2011ko Eurocopa sub-17 Suitza  Suitzarrak Txapelduna
2010eko U-17 Emakumeen Munduko Kopa Trinidad y Tobago Hirugarren postua
2012ko Eurocopa sub-19 Turkia Txapeldunordea
2015eko Emakumeen Munduko Kopa  Kanada Lehen fasea
Algarve Kopa 2017 Portugal Portugal Txapelduna
2019ko Emakumeen Munduko Kopa Frantzia  Frantzia Final-zortzirenak
2023ko Emakumeen Munduko Kopa Australia  Australia Zeelanda Berria Txapelduna

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Herrialdea Emaitza
2015eko Erregina Futbol Kopa Espainia Espainia Txapeldunordea
2023ko emakumezkoen munduko txapelketa Australia  Australia Zeelanda Berria Txapelduna

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivana Andrés Anabel Morenorekin ezkonduta dago 2022ko ekainetik.[10][11][12]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Deutsche Schule Valencia.
  2. 2009-2010 eta 201020-11 denboaldietan ez dago jakiterik zenbat partida jokatu ziren, datu gutxi batu baitziren. Beraz, ziurtatutakoak baino ez daude batuta.
  3. Deutsche Schule Valencia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. «Valencia Club de Fútbol» www.valenciacf.com.
  4. EFE. (2015-05-11). «Ivana Andrés y Sandra Paños jugarán el Mundial de Canadá» Superdeporte.
  5. «Quién es quién: así son las jugadoras de la Selección en el Mundial femenino» El Confidencial 6 de junio de 2019.
  6. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  7. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  8. La emotiva carta de despedida de Ivana Andrés como jugadora del Valencia. .
  9. Valencia C.F. Femenino 2009-10. .[Betiko hautsitako esteka]
  10. L-Mag.de: Das sind die 59 lesbischen, bisexuellen und queeren Spielerinnen,July 2022
  11. (Gaztelaniaz) Botija, Julio. (2022-06-08). «Ivana Andrés, capitana del Real Madrid, se casa por todo lo alto» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  12. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2022-06-09). «Así ha sido la boda de Ivana Andrés, capitana del Real Madrid, con su novia Anabel Moreno» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]