Jorge Bolet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Bolet
Jorge Bolet 1975.JPG
Bizitza
Izen osoaJorge Leopoldo Bolet Tremoleda
JaiotzaHabana1914ko azaroaren 15a
Herrialdea Kuba
HeriotzaMountain View1990eko urriaren 16a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaCurtis Institute of Music (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Curtis Institute of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0092919 Musicbrainz: ac4e472f-d701-4f4b-a1b7-21f2c36fe8ea Discogs: 892835 Edit the value on Wikidata

Jorge Bolet (Habana, Kuba, 1914ko azaroaren 15a - Mountain View, Kalifornia, AEB, 1990eko urriaren 16a) Kuban jaiotako estatubatuar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926-1935 urteen bitartean Filadelfiako Curtis Institutuan egin zituen ikasketak eta XX. mendeko musikagile nagusiak izan zituen irakasle: Josef Hofmann, Leopold Godowsky, David Saperton, Moriz Rosenthal. Ondoren Parisen eta Vienan jarraitu zituen ikasketak. Estatu Batuetara itzuli zenean orkestra-zuzendaritzaren alorrean hasi zen lanean Fritz Reinerrekin. Ondoren irakasle eta diplomatiko karrera hasi zuen. Curtis Instituten Rudolf Serkinen laguntzaile izan zen (1939-1942), Indian School of Musicen irakasle aritu zen (1939-1942), ondoren Bloomingtoneko Unibertsitateko irakasle izan zen eta 1977an Curtis Instituteko zuzendari. Aldi berean, Kubako enbaxadako kultura agregatua izan zen Washingtonen (1942-1945), eta amerikar kuartel orokorreko musika zuzendari Tokion. Hiri horretan egon zen bitartean Mikado opereta zuzendu zuen. Boléten errepertorioa Liszten eta Chopinen[1] oinarritzen da. 1972. urtea arte etenaldi bat izan zen Boléten kronologian; urte horretan Carnegie Hallen arrakasta handiko errezital bat eskaini zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. « C comme Chopin », Improvisation so piano, Jean-Pierre Thiollet, Neva Editions, 2017, p.28. ISBN 978-2-35055-228-6