Juan Gorriti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Gorriti
Juan Gorriti 1996 Egunkaria Edurne Koch.png
San Telmo Museoan (Edurne Koch, 1996)
Bizitza
JaiotzaOderitz, 1942 (78/79 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria eta zurgina

Juan Gorriti Goldazarena (Oderitz, Larraun, 1942) artzain, eskultore, zurgin eta margolari nafarra da, Jorge Oteiza eta Remigio Mendibururen dizipulua besteak beste. Zurgin bezala hasi zen lanean eta zurgintzat du bere burua. Arribeko Batzarre etxean ditu lantegia, bizilekua eta erakusketa areto txiki bat, Mallope galeria. 1996an Araitz zatiak erakusketa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan; 1999an, besteak beste, Oroimenak bilduma aurkeztu zuen Hondarribian eta urte berean Donostiako Ekain galerian eskulturak ez ezik, baserriko bizimodua islatzen zuten marrazkiak ere erakutsi zituen. 2000. urtean, bere Baserriaren Argia eskultura hautatu zuten emakume baserritarren omenezko irudi.

Baserritarra jaiotzez, egurra lantzen du bereziki "laugarren dimentsioa" hartuta. "Gorriti urdina" kontzeptua ere berak eman du.

Gaur egun Arriben bizi da, eta bertan dauka etxe-museoa.

Aipatutako Remigio Mendiburuk, 1980. urtean, lehendabiziko KORRIKAren lekukoa diseinatu zuen. Lekukoak 6 mezu ezberdin eraman zituen. 1990ean eskultorea hil zenean, lekukoa Donostiako San Telmo museora eraman zuten. Mendiburu hil zenean, orduko bere diszipuloari, Juan Gorritiri eman zioten enkargua lekuko berria egiteko. Honela maisuak ikasleari pasa zion lekukoa. AEK-k dohaintzan eman zion jatorrizko lekukoa San Telmo Museoari eta egun, bertan ikusgai dagoena baino ez da kontserbatzen; museoaren erakusketa iraunkorrean dago. Errepidean, aldiz, Juan Gorritiren lekukoa dabil eskuz esku.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]