Kategoria:Txikipedia:Etxekotutako animaliak

Wikipedia, Entziklopedia askea


KATUA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katua edo etxe katua (Felis catus edo, batzuetan, Felis silvestris catus) animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felino batzuek ere katu izena izaten dutenez, askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatua eta hura desberdinak izan. Beharrik ez dagoenean, katu hitza soilik nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke mundu zabalean.

Anatomiari dagokionez, katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, atzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Egunsentitarrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.

Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioak bokalizazio ezberdinak zein feromonak barne-biltzen ditu. Katuek, gainera, gorputz hizkuntza berezia dute.

Katuak azkar ugaltzen dira. Ugaltzea kontrolatua bada, pedigria izan dezakete, eta erakusketak antolatzen dira, hainbat arraza erakutsiz. Etxeetatik alde egindako katuek nahiz alde batera utzitakoek basakatu asko sortu dituzte mundu osoan zehar. Kontuan hartu behar da horiek ez direla basakatuaren espezie bera. Ameriketako Estatu Batuetan 60 milioi katu basati daudela jotzen da.

Katuak kultu animaliak izan ziren Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela etxekotuak lehen aldiz. 2004an gizakien eta katuen arteko harremana orain dela 9.500 urtera eraman zen, Zipreko ume baten hilobian katakume bat aurkitu zutenean. Gaur egun Zipren ez dago Felis silvestrisik. 2007an egindako ikerketa genetiko batek adierazi zuen Felis silvestris lybicaren bost emerengandik sortu direla egungo katu guztiak, K. a. 8. milurtekoan, Ekialde Hurbilean.

Eduki-taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziabilitatea, portaera eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe katua Etologikoki, katuek gizakia amaren ordezkoa bezala ikusten dute. Pentsatzen denaren kontra, egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera du.

Bere zahartzaroa ez da gizakiena bezalakoa, bat-batean agertzen da. Gutxi gorabehera urte bat irauten du eta heriotzarekin amaitzen da. Katu zahar batek kataratak izaten ditu eta motelagoa bihurtzen da. Usaimena galtzen du baita ere. Orokorrean egun osoan egiten du lo, beste aktibitaterik egin gabe, beti oso nekatuta egongo balitz bezala.

Etxeko giroan hezitako katu batek kaleak gurutzatzen ditu begiratu gabe. Pentsatzen du ez dela ezer gertatuko eta zoritxarrez beti ez da horrela, horregatik harrapatze asko dago, batzuetan elbarri geratzen dira eta beste askotan hil egiten dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu emeek urtean zehar araldi batzuk ditu, 4 edo 7 egun artean irauten dituenak. Araldian zehar, katu emeek sarritan miau egiten dute eta ar batzuek borrokatu ahal dute emea bereganatzeko, non irabazten duenak kopulatu dezakeen emearekin. Nahiz eta hasieran emeak ez duen nahi izaten, azkenean arra onartzen du. Arra trebea bada, lepo atzeko partetik koska egiten eginez katua immobilizatzea lortu dezake. Koitoa mingarria da; katuek, lehoiek bezala, punta batzuk dauzkate bagina igurzten dutena, horrela obulazioa askatzen da; baina hau ez da gertatzen beti, izan ere, oso arraroa da ernalketa lortzea lehenengo aldian. Katu bat lo eguzkitan, 50ºCko egun batean.

Katu emeak, gainera, hainbat arrekin kopulatzen du, horregatik umealdi batek aita desberdinak eduki dezake ditzake. Kopula amaitu eta gero, emeak bere burua garbitzen du eta oso gogor desatsegina jartzen da garbiketa amaitu arte, gero berriro dago prest beste bat hasteko.

Emeek heldutasun sexuala 4-5 hilabete artean lortzen dute; arrek, berriz, 1-7 hilabete artean. Ernaldiak 65-67 egun irauten du eta 1-10 kume artean izan ahal ditu. Fédération Internationale Féline-k esaten duen bezala, katakumeek gutxienez 30 egun eman behar dituzte amarekin. Gomendagarria da katakumea bere amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak. Lehenago banatzea akats bat izango litzateke, hiltzeko edo ahulagoak izateko aukera baitago.

TXAKURRA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurra, zakurra edo ora (Canis lupus familiaris otsoen azpiespezietzat hartzen denean eta Canis familiaris espezie ezberdin gisa hartzen denean) ugaztun haragijale bat da. Caninae taldeko kidea da eta lur-lehorreko haragijalerik ugariena da. Txakurrak eta otsoak (Canis lupus) taxoi-ahizpak dira; izan ere, txakurrak etxekotu zirenean existitzen ziren otsoak ez dira gaur egungo otsoak bezalakoak. Hertsiki, gaur egungo otso zein txakurren arbasoa desagertua dago. Txakurra izan zen etxekotutako lehen animalia eta milurtekoetan zehar hautespen artifizial bidez hainbat ezaugarri izateko aukeratu ditu gizakiak.

Gizakien eta txakurren arteko lotura luzeak txakurren portaera sakonki aldatu du, gizakien behar ezberdinetara egokitzeko. Txakurrak ere almidoi handia duen dieta batera egokitu dira, beste kanidoak ez bezala. Ikerketen arabera, gizakiengan soziabilitatea handitu eta inteligentzia erlatiboki jaisten duten eremu genetikoetan mutazioak dituzte txakurrek. Txakurrek bariazio handia izan dute tamainan, kolorean eta forman. Txakurrek paper oso ezberdinak dituzte gizakien ondoan; ehiza, abeltzaintza, leretatik tiratzea, zaintza, poliziak laguntzea, adiskidetasuna edo ezgaituak laguntzea dira lan horietako batzuk. Duen papera dela eta, askotan "gizakiaren lagunik onena" etiketa eman zaio.

Eduki-taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoaren dibergentzia denbora
otso/txakur arbasoa
Mundu berriko kladoa
5.400 [13.000] urte Mexiko
Ipar Amerika/Hokkaido
(12.500 [31.000] urte)
Mundu zaharreko kladoa
Mundu zaharreko otsoak
11.000 [27.500] urte
Asiako goi-ordokiak
Asiako behe-ordokiak
Ekialde Hurbila
Europa
Txakur anzestrala
10.300 [25.700] urte Txakurrak
Dingoak
Basenjiak
(11.700 [29.000] urte)
Genoma osoaren analisi filogenetikoarekin osatutako zuhaitz honetan gaur egungo otso eta txakur populazio ezberdinak agertzen dira, bi mutazio denbora ezberdin kontuan hartuz, Lindblad-Toh (1x10−8) edo [Skoglund] (0.4x10−8). Txakurra azpiespezie genetikoki dibergentea da otsoarekiko, baina txakurren arteko dibergentziak txakurrek eta otsoek dutenaren ia parekoak dira; ziurrenik, antzinako nahasketa genetiko eta otso-geneen prebalentzia handiagoaren ondorio izango da.

Etologia[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.

Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi. Epagneul bretoi arraza. Prozesu hau oso zaila eta luzea izan daiteke, baina ezinbestekoa dela baiezta daiteke. Ikasketa hau garatzeko, badaude hainbat ariketa, eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, janaria eta jolasa erabiltzen dira eskola bukaeran, sari bezala. Honekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.

Animaliaren bezaketa (etxekotzea), txakur orekatu bat izatea du helburu.

Aipatzekoa da Euskal Herrian, orain arte ez dela etologia batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai honen inguruan eta txakurra familiaren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.

Txakurra eta gizakia[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artzaintza lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere erabiltzen dira; horrela, ohikoa da etxe aurrealdeetan txakurra lotuta edukitzea pertsona arrotzen etorreraz ohartaraztekoeta polizia-lanetan. Itsuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itsuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotzari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txákurrak buztana ógiagatik erabiltan du
  • Gaur txakurren eguna egiten du

Euskal Herriko bertako txakur arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Txikipedia:Etxekotutako animaliak" kategoriako artikuluak

Jarraian ageri diren 2 orriak kategoria honetan daude. Kategoria honetan, guztira, 2 orri daude.