Lankide:Andoni0303/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

2015eko migrazio krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko migrazio-krisia, baita ere Mediterraneoko migrazio-krisia edo Europako errefuxiatuen krisia, egoera humanitario kritikoa izan zen, 2015ean areagotu zena. Izan ere,  Bigarren Mundu Gerraren ostetik, Europako migrazio- eta humanitate-krisi handiena izan da.

Biztanleria-mugimendu horietako gehienen ezaugarriak honako hauek izaten dira: gatazka armatuen, jazarpenen, pobreziaren, klima-aldaketaren edo giza eskubideen urraketa masiboen biktimen migrazio behartua.

Milioi bat pertsona baino gehiago iritsi ziren Europara. Horietako askok, arrisku handiak hartu zituzten eta bidaia arriskutsuetan murgildu ziren gatazkatik ihes egiteko eta bizitza hobea aurkitzeko.

Europa, egoerari aurre egiten ari zen. Baina, bat-bateko jendetza horrek, krisi humanitario eta politikoa eragin zuen.

Milaka hil ziren kostaldera iritsi nahian; gainera, herrialde batzuek besoak irekitzen zizkieten: baina, beste batzuek hesiak altxatu eta mugak itxi zituzten.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtearen amaierarako, hauek ziren mundu mailako errefuxiatuen jatorrizko herrialde nagusiak: Siria, Afganistan eta Somalia (guztizkoaren % 53); ondoren, Sudan, Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Birmania, Afrika Erdiko Errepublika, Irak eta Eritrea (% 24); eta, errefuxiatuak hartu zituzten herrialde nagusiak, berriz, Turkia, Pakistan, Libano, Iran, Etiopia, Txina eta Kenia izan ziren (% 57).

2015eko lehen hiru hilabeteetan, 184.815 pertsonak asiloa eskatu zuten Europar Batasunean (2014ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 86 gehiago). Eurostaten zifra ofizialen arabera, Kosovo, Siria eta Afganistan-eko pertsonak izan ziren asilo-eskatzaile nagusienak.

2015eko irailaren 7ra arte, Mediterraneoa zeharkatu zuten errefuxiatuen eta migratzaileen kopurua, ACNURen arabera, 951.412koa izan zen. Eta IMOren zifren arabera, 999.343 pertsonakoa; gehienak  Siriatik, Afganistandik, Eritreatik, Nigeriatik, Albaniatik, Pakistandik, Somaliatik, Iraketik, Sudandik, Gambiatik, Egiptotik, Indiatik, Nepaldik, Bhutandik eta Europatik etorriak.

2015eko abenduaren 22an, jada 1.006.000 pertsona baino gehiago sartu ziren Europan, eta horietatik 942.400 pertsona baino gehiagok asilo politikoa eskatu zuten. Bestalde, 4.000 pertsona hil ziren saiakeran.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 2760 pertsona hil ziren Mediterraneo itsasoan 2015eko lehen zortzi hilabeteetan, hau da, mundu osoan helmugara bidean zihoazen migratzaileen heriotzen % 73a.

Bestalde, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (ACNUR) bulegoak uste du 2015ean 2.850 pertsona hil eta desagertu zirela Mediterraneoko uretan.

Beraz, guztira 65,3 milioi pertsona dezplazatu ziren 2015.urtean, hau da, 113 pertsonatik bat beren etxeetatik alde egin zuten gatazka eta jazarpenaren ondorioz. Horietatik, 21,3 pertsona inguru errefuxiatuak ziren. Beste 40,8 milioi pertsona barne dezplazatuak izan ziren.  Eta, 3,2 milioi pertsonak asiloa eskatu zuten.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001az geroztik, milioika pertsonak ihes egin dute barneko eta nazioarteko gerra-gatazketatik, batez ere, honako hauetatik:

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan ziren Europako errefuxiatuen krisiaren une erabakigarriak 2015ean:

  • Apirila: ehunka pertsona hil ziren, beste behin, Mediterraneoan.
  • Abuztua: hildakoak kamioi hozkailu batean, Austrian.
  • Iraila: Aylanen heriotzak milioika hunkitu zituen.
  • Iraila: Austria eta Alemaniaren erantzuna. ACNURek Austria eta Alemania zoriondu zituen mugak irekita mantentzeagatik, eta gizarte zibileko taldeen lana goraipatu zuen.
  • Iraila: Hungariak Serbiarekin zuen muga itxi zuen.

Ondorioak (Nazioarteko erantzuna)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alemania — 2015eko irailaren 5eko arratsaldean, Hungariatik 10.000 errefuxiatu iritsi ziren Alemaniara; baina, Hungariako Gobernuak bere mugak zeharkatzea delitutzat jotzen zuen. Guztira, 800.000 errefuxiatu inguru iritsi ziren.
  • Austria — 2015eko irailaren 5ean, Austriara milaka errefuxiatu iritsi ziren.
  • Espainia — Espainoako Presidenteak (Mariano Rajoyk),  behar zuenari asilo politikoa ez zitzaiola ukatuko esan zuen. Gainera, "eztabaidatu gabe" onartu zuen EBren zifra: 14.931 errefuxiatu.
  • Hungaria — 2015eko irailaren 10eko arratsaldean, Armadarekiko mugen kontrola indartzeko prestatu zen. Irailaren 12ko arratsaldeko lehen orduan, Hungariako poliziak errefuxiatuei janaria modu umiliagarrian jaurtitzen ziela erakusten zuten irudiak zabaldu ziren. 2015eko irailaren 16ko iluntzean, Hungariako poliziak piper-gasa erabili zuen errefuxiatuen aurka. Eta, 2015eko irailaren amaieran, Hungariako Gobernuak iragarri zuen Serbiako mugan hesi bat eraikitzen amaituko zutela etorkinen fluxua geldiarazteko. Hau da, ez zituen ongi hartu errefuxiatuak.
  • Erresuma Batua — 2015eko irailaren 8ko goizaldean, Presidenteak (David Cameronek) 20.000 errefuxiatu siriar hartzea espero zuela bosturtekoan adierazi zuen.
  • VatikanoaFrantzisko aita santuak errefuxiatuak «datozen bezala» hartzeko deia egin zuen, eta migrazioak «sistema sozioekonomiko txar eta bidegabe baten ondorio» direla adierazi zuen. Izan ere, Lesbosera bidaia egin ondoren, 12 errefuxiatu siriar eraman zituen Erromara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/12/151222_migrantes_numeros_europa_2015_ch

2. https://www.eltiempo.com/mundo/europa/consecuencias-de-crisis-migratoria-en-europa-264036

3. https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-53991743

4. «The Global Refugee Crisis, Region by Region» (en inglés). The New York Times. 26 de agosto de 2015. Consultado el 16 de septiembre de 2015.

5. https://www.acnur.org/noticias/historia/2015/12/5af94adf1a/2353-2015-12-30-16-24-16.html#_ga=2.241862146.1647842159.1652174041-315093124.1651507836

6. https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-53991743