Lankide eztabaida:Marklar2007/Artxibo1

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Marklar2007/Artxibo1, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Zure lankide orrialde mugitzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007, eta ongietorria Wikipediara!

Oraintxe bertan zure lankide orrialdea artiikiulu bat bilakatu duzu mugituri ematerakoan. Berez ez zenuke hori egin behar Lankide orrialdeak bereziak direlako eta mugimenduarekin zure burua artikulu bilakatu duzulako. Ez dakit politika berezirik dagoen horren inguruan, baina hobe da zegoen bezal auztea. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     17:45, 19 Urria 2007 (UTC)

Upps, ez naiz konturatu, hasiberriaren arazoak... eskerrik asko laguntzagatik. Oraindik asko dut hemen ikasteko. Badakizu nola desegin aldaketa? Marklar2007 19:10, 19 Urria 2007 (UTC)

Kaixo! Konturatu naiz Ingalaterrako Konterrien artikuluak idazten zaudela. Hau oso ondo dago, egia esan behar-beharrezkoa da nire ustez lehen mailako banaketa administratiboak Wikipedian egotea. Bi kontu proposatu nahi nizkizun:

  1. Baliteke ez jakitea baina Asteko herrialdea wikiproiektua dugu hemen Wikipedian. Oso erabilgarria da, astero herrialde bat aukeratu eta horren inguruko informazio ahalik eta osoena jartzen saiatzen gara. Modu horretan herrialdeen informazioa betetzen dugu.
  2. Artikulu hauek sortzerakoan nire ustez oso erabigarria da {{Probintzia orokor infotaula}} txantiloia erabiltzea. Oso erraza da eta informazioa txukun-txukun geratzen da, bai estetikoki, baita irakurri eta aurkitzeko garaian ere.

Bestalde, segi lanean eta animo! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:12, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Letra larriak eta beste[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007! Lehenik eta behin, zorionak egiten dituzun artikuluengatik, asko eta eduki luzekoak. Hala ere, kontu bat: ikusi dudanez, geografia artikuluetan bigarren adiera (adiera arrunta) beti letra larriz idazten duzu (ad: Baikal Lakua, Egeo Itsasoa). Nik uste, euskaraz idaztean, ingelesez ez bezala, izen arrunt horiek letra xehez idatzi behar dira (ad: Baikal lakua, Egeo itsasoa). Aposizioan idaztean, adiera arrunteko bigarren zati hori letra xehez idazten dela uste dut. Aposizioa ez bada, eta bi hitzak izenaren zatia badira, orduan biak idazten dira letra larriz (ad: Kaspiar Itsasoa, Itsaso Gorria). Horrela dela uste dut. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 20:20, 10 Abendua 2007 (UTC)

Orinokoko lauak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007. Egin berri duzun Orinokoko lauak artikulua dela-eta, izen hori egokiena dela uste duzu? Zuk zeuk ordokiak direla ipini duzu. Gainera, beste hizkuntzetan-edo Llanos edo Los Llanos agertzen da, jatorrizko gaztelaniaz. Nik, egia esan, nahiago nuke Orinokoko ordokiak (edo Orinokoko zabaldiak) ipini euskaraz edo, bestela, Los Llanos bera. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 20:28, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Zure arrazoiak arrazoizkoak iruditzen zaizkit. Gauza pare bat bakarrik: berez euskarazko Lautada Arabakoa bakarrik omen da. Baliozkoak ordoki eta zabaldi dira. Horregatik aldatu ditut ipini dituzun lautadak eta goi-lautadak. Eta gaztelaniazko Altiplano, hizkuntza gehienetan-edo, Andeetakoa bakarrik da, ia izen berezi gisa. Bestela, Orinokoko lauak gorabehera, egokia baino egokiagoak iruditzen zaizkit zure artikuluak. Kontuz izan, agian, area hitzarekin. Azalera edo euskalpetoagoa den eremua erabili. Zure artikuluak hurbiletik begiratuko ditut (kar kar) eta aldaketa handi bat egin baino lehen, mezutxo bat bidaliko zure iritzia izateko. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 20:42, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Ameriketako herrialdeak eta koordenatuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar. Infotaula betetzen duzunean zuzenean jar dezakezu koordenatuak goian agertzeko moduan eta dena loturarekin. Horretarako erabili behar duzun txantiloia {{koord}} da. Adibidez: {{koord|17|45|N|23|23|E|display=inline,title}} jarrita (beno, koordenatuak zuk zeuk. Segunduak ere jar daitezke, beste zenbaki bat jarrita (ez da gehiagorik behar). -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:28, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo Marklar2007. Ikusi dut Errusiako geografiaz ari zarela oraingo honetan. Kontuz ibili geografia izen horiek errusieratik euskarara igarotzean egiten den transkripzioarekin. Hizkuntza bakoitzak alfabeto zirilikotik bere erara egiten du transkripzio hori, hizkuntza bakoitzaren fonetika eta ortografiaren arabera. Eta euskarak sistema propioa ere badu, adibidez Berriakoek erabiltzen dutena. Horrela, euskaraz idaztean Petxora idazten da (gaztelaniaz eta ingelesez Pechora, frantsesez Pétchora, alemanez Petschora etab.) Eta Belaya berez Belaia da. Agian alfabeto zirilikoa artikuluan sistema argitu beharko genuke... --josugoni (erantzun hemen) 19:50, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Geografia izarra[aldatu iturburu kodea]

Egiten ari zaren lan geografiko guztia dela eta, tonk, nire izarra:

Munduko geografia gai garrantzitsuenen artikuluak sortzen egin duzun lana dela eta, hementxe ematen dizut geografoaren izar hau, nahi duzun lekuan jar ezazun.

  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     19:46, 29 Otsaila 2008 (UTC)

Ene! Zorionak! Egia da, lan asko egin duzu, merezi duzu!--Enzaiklopedia Nire eztabaida 20:00, 29 Otsaila 2008 (UTC)

Historia wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar, ikusi dut historiaren inguruan hainbat artikulu polit egin dituzula. Animatu nahi zaitut wikiproiektu:historian parte hartzera, eta nahi duzuna aldatzera edo garatzera. Oraindik ere badago lana! Kontua da, besterik gabe, historian elkarlana bultzatzea. Animo eta segi horrela! -Lankide:Utergar - Lankide eztabaida:Utergar

Espainierazko interwikia faltan[aldatu iturburu kodea]

Aupa Marklar2007, geografiako artikuluak idaztean espainierazko interwikia jartzea ahazten zaizula konturatu naiz, esaterako Iparraldeko Asia artikuluan. Interwikiak espainierazko Wikipediatik hartzen dituzulako dela uste dut. Hurrengorako kontuan eduki dezazun esaten dizut. Agur, bazkaltzera noa.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Ah bale, ez naiz konturatu artikulu horrek ez zeukala espainierazko parekorik. Niri ere gertatzen zaidalako esan dizut.--Assar; (erantzun hemen) 19:26, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Tori beste izar bat[aldatu iturburu kodea]

Ikaragarria. Txapela kentzeko modukoa: atzo mendiak, gaur basamortuak, bihar itsasoak. Zure lana ikusita, gehiago egiteko gogoa sortzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 21:54, 29 Martxoa 2008 (UTC)

Kaixo Marklar2007. Ziur zaude euskaraz fuerista horrela dela? Nik foruzale entzuna daukat, baina ez dakit gauza bera ote den. Ze, foruak hain kontu "euskalduna" izanda, harritzekoa da fuerista gaztelerakoa erabiltzea, nahiz eta Nafarroan izan... Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 18:41, 1 Apirila 2008 (UTC)

Argumentua txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Marklar2007. Filmen gainean sortu dituzun hainbat orrialdetan Argumentua txantiloiak zuriune handia sortzen du, ondoko infotaulak behartuta. Argumentua txikia delakoa sortu dut, jauzi hori gerta ez dadin. Ben Hur filmaren orrialdean probatu dut eta nire ustez hobeto geratzen da. Konforme ez bazaude, aldaketa desegin eta kitto. Gainontzekoetan zuk ikusi egokitzea merezi duen ala ez. Ah... Ederra zinemaren inguruan egiten ari zaren lana. Edozertarako hemen naukazu. Anderrena 21:53, 9 Uztaila 2008 (UTC)

Olinpiar Jokoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ikusi dut lan antzekoa egin dugula Olinpiar Jokoen artikuluan euskaldunen inguruan, baina zurea hobea dela aitortu beharra dago. Dagoeneko konpondu ditut zenbait gauza. Kirolarien artikuluak zeuk egin ditzazkezu nik ez baititut egingo. Olinpiar Jokoen artikulu asko geratzen dira egiteko eta horiek bukatzen saiatuko naiz, bestela ez dut denborarik izango. Ondo segi! Andersalinas 20:26, 10 Abuztua 2008 (UTC)

Hegaldi Spanairko 5022[aldatu iturburu kodea]

Aupa Marklar2007!! Oye, te escribo para pedirte un pequeño favor. He creado el artículo Hegaldi Spanairko 5022 (espero que signifique "Vuelo 5022 de Spanair"...) pero mi nivel de euskera es irrisorio. Por favor, te ruego que si tienes algo de tiempo, traduzcas el pequeño texto que he añadido; no creo que se tarde más de 2 minutos en hacer eso. Estaría muy agradecido. Gracias, de antemano, por la molestia. Saludos. Granadar 17:22, 20 Abuztua 2008 (UTC)

Kaixo! Arrazoi osoa duzu... azkar egin nuen txantiloia eta beste guztia eta ez nuen horretan perntsatu! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:50, 13 Iraila 2008 (UTC)

Tori izartxo bat[aldatu iturburu kodea]

Izarra
Izarra
Egunero gai berri batekin kalitatezko artikulu pila sortzen dituzulako, tori izartxo hau nahi duzun lekuan jar ezazun. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:27, 28 Iraila 2008 (UTC)

Kalifatu ala Kaliferri?[aldatu iturburu kodea]

Begiratu mesedez Eztabaida:Kordobako_kalifatua, ea zer iruditzen zaizun. --josugoni (erantzun hemen) 12:08, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Burdin Olatze[aldatu iturburu kodea]

Egunon Marklar. Ez duzu uste "Burdin Olatze (frantsesez: Col de Burdin Olatzé)" errepikakor xamarra dela? Gainera, berez ez dago frantsesezko izenik, euskarazkoa baino ez baitute erabiltzen... --josugoni (erantzun hemen) 15:07, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

Ziur aski, Aphanizeko lepoa izango da, beste mendate asko bezala. Baina nonbaiten erreferentzia aurkitu beharko da. --josugoni (erantzun hemen) 17:54, 11 Urtarrila 2009 (UTC)
Ederto. --josugoni (erantzun hemen) 18:19, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

aktore eta film infotaulak[aldatu iturburu kodea]

ba, egia esan, oraindik ez nituen infotaula horiek ezagutzen. Eskerrik asko. Hemendik aurrera infotaula horiek erabiliko ditut.

aktore eta film infotaulak[aldatu iturburu kodea]

ba, egia esan, oraindik ez nituen infotaula horiek ezagutzen. Eskerrik asko. Hemendik aurrera infotaula horiek erabiliko ditut. Xabitxu 10:56, 1 Martxoa 2009 (UTC)

Irlandako Ataria eta abestiak[aldatu iturburu kodea]

Gabon Marklar2007!

Lehendabizi eskerrik asko Irlandako Atariari buruz esan duzunaz. Bigarren, nik hautatzen ditudan irlandar abestiak erabateko abesti herrikoiak dira, hau da, irlandako talde eta abeslari ugarik jotzen dituzte (kale eskaleek ere jotzen ikusiak ditut) eta nik uste ez direla inoren jabetza eta lehen aipatutako hauek ez diotela inorri diru-saririk ordaintzen beren erabilerarengatik (beste gauza litzateke talde jakin baten sorkuntzak balira). Adibide gisa: Euskal Abesti Herrikoiak. Nor da Olentzeroren Abestia, Axuri Beltza, Muñagorriren Bertsoak edo Iturengo Arotza abestien jabe? Nik uste inor ez dela. Herriarenak direla.

Adibide gisa "Spanish Lady" abestia jarri duzu, bere ingelera eta gaztelerako artikuluen bertsioan ere abestiaren hitzak agertzen dira nire euskarazko artikuluan bezalaxe. Bai eta nik sortutako beste hainbat irlandar abesti herrikoietan ere. Berez abesti hauek Irlandan edonork abesten baiditu, bai kalean, bai lanean, bai tabernetan bai eta musika emanalditan.

Nere ustez ezberdina litzateke ba U2, The Cramberries edo gisa hortako taldeen abestien hitzak jarriko banitu...

Harrituko nintzateke adibidez, nire abesti herrikoiek "copyright" hori izatea, eta aldiz, lehendik norbaitek sortua duen Amhrán na bhFiann (Irlandaren Ereserkia Nazionala) abestiaren artikulua (hitzak eta guzti dituena) "copyright" horren eraginpetik hat egotea, batez ere irlandako ereserkia horren nagusi "teorikoa" herrilade honetako gobernua baita, bere sorkuntza urtea eta sortzaile ere ezagunak dituelarik, eta halere beste hizkuntzetako bere bertsio ia guztietan (guztietan ez esategatik) bere hitzak azaltzen dira.

Halere benetan asko eskertzen dizut egin didazun oharra nahiko ez jakina bainaiz copyrightaren gaietan eta ongi baitago jakitea zer jarri eta zer jarri ez daitekeen. Gabon pasa!

-- Euskalduna 19:48, 19 Maiatza 2009 (UTC)

Ibaien infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007! Zer moduz? Ikusi dut ibaiekin hasi zarela zuk bakarrik dakizun lan titaniko horietako bat egiten eta komentatu nahi nizun {{EHko ibai infotaula}} existitzen dela. Bertan iturriaren eta ahoaren koordenatuak jar daitezke eta mapatxoak egiten dizu marrazkia. Nahi izanez gero erabil ezazun! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:54, 22 Uztaila 2009 (UTC)

Eskoziako ataria[aldatu iturburu kodea]

Ongi etorri Euskal Herria berriz ere Marklar! Zer moduz Eskozian? Zein lekutatik ibili zinen?
Aizu, ba orduan berdin gaude. Ni ere Eskozian 2007ko udako oporraldian izan bainitzen (normalean egon izan naizen leku eta udalerrien artikuluak sortu ohi ditut wikipedian:Eskozia, Irlanda, Gales, Kornualles, Bretainia, Norvegia...). Neroni Edinburgh, Inverness, Ness lakua, Skye uhartea, Eilean Donan, Fort William eta Ben Nevis mendiko gailurrean izan nintzen.
Eskoziako ataria gauza askoren faltan dago beste hizkuntzetako atariekin parekatuz gero (eskerrak pentsatua nuen Galesekoa oraindik ireki ez dudan). Zoritxarrez, Eskoziaren artikulua sakondu eta luzatzea bestetako denborarik ez dut izan, oraingoz nik Irlandako Atariarekin nahiko lana badut. Asko pozten nau zuk egindako proposamena irakurtzeaz eta Eskoziari buruz gauzak idazteko gogoa duen norbait ezagutzeaz. Zalantzarik gabe, zure laguntza eta ekarpenak oso ongi etorriak lirateke. Nahi duzunean eta nahi duzun eskoziar gaiari buruzko edozein ekarpen lasai-lasai egin dezakezu Eskoziako Atarian, baita atal gehiago gehitu ere. Zalantzarik izan ezkero galdetu. Gero arte.--Euskalduna (esaidak hemen) 18:56, 2009ko abuztuaren 19a (UTC)

Azalean nabarmendutako artikulua[aldatu iturburu kodea]

Gabon Marklar. Berdinketa dago Azaleko nabarmendutako artikulua aukeratzeko bozketan. Bozkatuko nahiko zenuke berdinketa hausteko? Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 19:55, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Euskal Herriko gazteluak[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko zure aipamenarengatik, Marklar. Halere, nahiz eta zuk diozun bezala testuak hitzez-hitz kopiatzean copyrightik urratu ez, testu horiek irakurri eta nere hitzekin berregokitzea nahiago dut, horrela edozein arazo erabat ekiditeko. Bide batez, zure erabiltzaile orrialdean Eilean Donan gazteluaren argazki ederra jarri duzu. Izan ongi.
--Euskalduna (esaidak hemen) 13:20, 2009ko urriaren 3a (UTC)o

Asturiasko errege-erreginak[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Lasterrera Asturiasera noala eta, bertako historiari buruzko interesaz eta Covadongako artikulua sortzean pena handiz asturiar errege-erreginei buruz euskaraz batere ez zegoela ikusirik lehengoan Asturiar errege-erreginen kategoria Pelaiorekin sortu nuen eta aste honetarako errege-erregin ugariz bete duzula pozez ikusi berri dut. Zorionak zure lanarengatik Marklar. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:38, 2009ko urriaren 27a (UTC)

Itzulpen txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007! Beti erabiltzen duzu itzulpenetarako sortu nuen itzuli txantiloia. Gauza da orain copyrighta aldatu dela wikipedian eta jada ez dela GFDL lizentzia baizik eta cc-by-sa-3.0 lizentzia erabiltzne dena. Honekin ez dakit beharrezkoa den txantiloia jartzea edo ez, baina agian ez da guztiz beharrezkoa. Horregatik nahi izanez gero... ba ez jarri, total! Zaindu -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:09, 15 Azaroa 2009 (UTC)

Aupa Marklar2007! Alberto Berasategiren artikulua sortu zenuela ikusi dut; esperientzia bako honek Nathalie Tauziat egin zuen baina tenisaz piperrik ere ez dakit. Begirada bat eman ahal diozu? Ez dakit zuzeneko terminologia erabili dudan, batez ere "Azalak" izendatzeko eta azken tauletako batean "Career" etab. ez dakit zelan itzuli. Zeuk jakin ezean, agian ezagutzen duzu beste wikilari teniszaleren bat...Mila esker. --Lankide:Adrar (esan)

Eskerrik asko Marklar; denetarik ezin duzu jakin kar-kar, Rintxori mezua bidali diot. Bien bitartean aurrera "periferiekin"; galdera bat: commonsera igotzen diren argazkiak katalogatzeaz, "Category"-etako izenek oro har toponimo ofizialak erabiltzen bultzatzen zaituzte; "pasablea" (?) da Hego EHn (Category:Laudio-Llodio" eta honelakoak) baina Ipar EHn euskara desagertzen da: "Category:Anglet" etab. Zein aholku eman ahal didazu? Agian noizbait eztabaidatu da wikipedian, ez dut bat ere gustuko euskara kontuan hartzen ez duen dinamika hau...Ondo izan.--Lankide:Adrar (esan)
Imaginatzekoa zen txoropotea; parte hartzen aldekoa ez zarela ikusten badut ere, zer aholku emango zenuke adibidez Angeluko argazki bat (hainbeste artikuluri erretratua ipini ahal zaio eta commons-etik pasatu behar...) kategorizatzeko? Kategorizatu barik uztea? "Category:Angelu" sortu eta denboraz sikieran izen elebidun bat duen kategorian biltzeko indarra egin?--Lankide:Adrar (esan)
Lasaiago geratzen naiz; bai, kontu zaila da baina ikusiko dugu, "Anglet-Angelu" bezalakoekin ere edozein japoniarrek topatzen zaitu, bestela desagertzen zara (Category:Pamplona). Printzipioz ematen du ofizialtasuna baino, ingelesezko (balizko) bertsioan oinarritzen dela, Unaik diostan moduan eta honekin badago jokorik baina tira, xuabe-xuabe. Eta ikusi duzu: Rintxok esana, "lur harrotua". Ondo izan!--Lankide:Adrar