Alberto Berasategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alberto Berasategi
Bizitza
Jaiotza Bilbo1973ko ekainaren 28a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Bellaterra
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea tenislaria
Tenis
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 278–199
Binaka i/g 47–59
 
Pisua 66±0 kilogramo
Altuera 173 zentimetro

Alberto Berasategi Salazar (Bilbo, Bizkaia, 1973ko ekainaren 28 -) tenislari profesional ohia da, 1994an Roland Garros txapelketako finalista izana.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berasategi 7 urte zituela hasi zen tenisean jokatzen, eta 1991an Europako junior txapelduna izan zen. Hurrengo urtean profesional bihurtuta, 1993an lehendabiziko garaipena lortu zuen, São Paulon. 1990eko hamarkadan lurrezko zelaian espezialista bihurtu zen.

1994 izan zen Berasategiren urterik arrakastatsuena, orduantxe jokatu baitzuen bere Grand Slamgo final bakarra. Roland Garrosen Sergi Bruguera kataluniarrak irabazi zuen 6–3, 7–5, 2–6 eta 6–1. Urte hartako azaroan Berasategi ATP-Sailkapeneko munduko 7. tenislaririk onena izatera heldu zen.

Bere karreran banakako 14 sari eta taldeko beste bat lortu zituen, azkena Estorilen, 1998an. Famatua zen bere esku bakarreko errebesa. 2001ean, tenislari profesionala izateari utzi zion.

Grand Slam banakako finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Aurkaria Emaitza
1994 Roland Garros Sergi Bruguera  Espainia 6–3, 7–5, 2–6, 6–1

Banaka Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Data Txapelketa Azala Aurkaria Emaitza
1. 1993ko azaroaren 8  São Paulo (Brasil) Lurrezko zelaia Sláva Dosedel  Txekia 6–4, 6–3
2. 1994ko apirilaren 18  Nice (Frantzia) Lurrezko zelaia Jim Courier  AEB 6–4, 6–2
3. 1994ko uztailaren 25  Stuttgart (DEU) Lurrezko zelaia Andrea Gaudenzi  Italia 7–5, 6–3, 7–6(5)
4. 1994ko abuztuaren 29  Umag (Kroazia) Lurrezko zelaia Karol Kucera  Eslovakia 6–2, 6–4
5. 1994ko urriaren 3  Palermo (Italia) Lurrezko zelaia Àlex Corretja  Espainia 2–6, 7–6(6), 6–4
6. 1994ko urriaren 10  Atenas (Grezia) Lurrezko zelaia Óscar Martínez  Espainia 4–6, 7–6(4), 6–3
7. 1994ko urriaren 31  Santiago de Chile (CHL) Lurrezko zelaia Francisco Clavet  Espainia 6–3, 6–4
8. 1994ko azaroaren 7  Montevideo (URY) Lurrezko zelaia Francisco Clavet  Espainia 6–4, 6–0
9. 1995eko ekainaren 19  Oporto (Portugal) Lurrezko zelaia Carlos Costa  Espainia 3–6, 6–3, 6–4
10. 1996ko ekainaren 24  Bolonia (Italia) Lurrezko zelaia Carlos Costa  Espainia 6–3, 6–4
11. 1996ko uztailaren 29  Kitzbuhel (Austria) Lurrezko zelaia Àlex Corretja  Espainia 6–2, 6–4, 6–4
12. 1996ko irailaren 16  Bucarest (ROU) Lurrezko zelaia Carlos Moyà  Espainia 6–1, 7–6(5)
13. 1997ko urriaren 6  Palermo (Italia) Lurrezko zelaia Dominik Hrbatý  Eslovakia 6–4, 6–2
14. 1998ko apirilaren 13  Estoril (Portugal) Lurrezko zelaia Thomas Muster  Armenia 3–6, 6–1, 6–3

Taldeka Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Data Txapelketa Azala Kidea Aurkaria Emaitza
1. 1997ko apirilaren 20  Bartzelona (Espainia) Lurrezko zelaia Jordi Burillo  Espainia Álex Corretja  Espainia / Pablo Albano  Argentina 6-3 7-5

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]