Jokalari gisa Atlético de Madriden lortu zituen arrakasta handienak, hiru Liga (1966, 1970 eta 1973) eta bi Kopa (1965 eta 1972) irabaziz. Entrenatzaile ibilbidean Liga bat (Atlético de Madrid, 1977), 4 Kopa (3 Atléticorekin, 1976, 1985 y 1992; 1 Barcelonarekin, 1988), Espainiako Superkopa bat (Atlético, 1985) eta Kontinentearteko Kopa bat (Atlético, 1974) irabazi zituen. 2004-2008 bitartean Espainiako taldearen entrenatzailea izan zen eta 2008ko Eurokopan garaipena lortu zuen[2].