Edukira joan

Mahmud II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahmud II.a


Otomandar Inperioko sultana

1808ko azaroaren 15a - 1839ko uztailaren 1a
Mustafa IV.a - Abdulmezid I.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1785eko uztailaren 20a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1839ko uztailaren 1a (53 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of Mahmud II (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaAbdul Hamid I.a
AmaNakşidil Sultan
Ezkontidea(k)Bezmiâlem Sultan (en) Itzuli
Hacıye Hoşyar Kadın (en) Itzuli
Aşubcan Kadın (en) Itzuli
Pertevniyal Sultan (en) Itzuli
Hacıye Pertevpiyale Nevfidan Kadın (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: 53bda8e1-048a-4d13-a242-48a47abb569f Edit the value on Wikidata
Mahmud II.a

Mahmud II.a (arabieraz: محمودالثانى; Konstantinopla, 1785eko uztailaren 20a - 1839ko uztailaren 1a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1808-1839 bitartean.

Abdul Hamid I.a sultanaren hilondoko semea izan zen. Danubio ibaiaren ezkerraldearen parte handia galdua zuen, eta eskuinaldea kontrolatzeko ahaleginetan Errusiarekin borrokatu zen. Napoleondar Gerretan arerioaren ahultasuna aprobetxatu eta Bukaresteko Itunean, 1812an, mugei eustea lortu zuen, Besarabia izan ezik.

Madmud II.ak administrazio-erakundeak eta armada bera erreformatu zituen, mendebaldar bihurtzeko prozesu batek eraginda, eta jenizaroak hiltzeko agindua eman zuen 1826an. Erreforma horiek Tanzimat delako denboraldian (1839-1876) izan zuten azkena. Tanzimat horretan Abdulmezid I.a eta Abdulaziz I.a semeek hartu zuten parte.

Mahmud II.aren sinadura estilizatua. Hau dio: "Mahmud Khan, Abdulhamid-en semea, beti garaile"

Greziaren matxinadari aurre egin behar izan zion, eta, azkenean, Navarinoko Guduaren ondoren, independentzia lortu zuen 1830an.

Madmud II.aren agintaldian beste altxamendu batzuk ere gertatu ziren: Serbian, Montenegron eta Albanian. 1831n, Mehmet Alik, Egiptoko pashak, Otomandar Inperioaren aurka gerra deklaratu zuen, eta Siria, Kreta eta Al-Hijaz beretu zituen.

1839an hil zen, Egiptoren aurkako bigarren gerran.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmud II.a Aldatu lotura Wikidatan