Edukira joan

Marianne Weber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marianne Weber

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarianne Schnitger
JaiotzaOerlinghausen1870eko abuztuaren 2a
HerrialdeaLippeko Printzerria
 Alemaniar Inperioa
 Mendebaldeko Alemania
HeriotzaHeidelberg1954ko ekainaren 14a (83 urte)
Hobiratze lekuaBergfriedhof (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Max Weber  (1893 -  1920)
Hezkuntza
HeziketaMarianne-Weber-Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, legal historian (en) Itzuli eta soziologoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Demokratikoa

Marianne Schnitger-Weber, ezkongabea zenean Marianne Schnitger, (Oerlinghausen, 1870eko abuztuaren 2a - Heidelberg, 1954ko martxoaren 12a) alemaniar soziologoa, zuzenbidearen historialaria, politikaria eta feminista izan zen.[1] Bere ikerkuntza lana emakumeen babes juridikoan, independentzia ekonomikoan eta hezkuntzan zentratu zuen, berdintasuna lortzeko bitarteko gisa. [2] [3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduard Schnitger doktorearen eta Anna Weberren alaba zen. Azken hau Oerlinghausen-eko negozi-gizon (Karl Weber) ezagun baten alaba zen. 1873an, Mariannen ama hil zen, seme berri bat izan zuenean, horrela, familia Lemgora joan zen bizitzera. Han, Marianne amonak eta izebak hezi zuten. 1877 eta 1886 bitartean, “Töchterschule”-ra joan zen; gaur egun, “Marianne-Weber-Gymnasium” izena duena. Amona hil zenean, Marianne Oerlingshausenera itzuli zen izeba Alwinerekin bizitzera. [4]

1893ko irailaren 20an Max Weberrekin ezkondu zen Oerlingshausenen. Bikotea Friburgora[5] aldatu zen. 1894tik aurrera jarduera feministetan parte hartzen hasi zen, Alemaniako Emakumeen Elkarteen Federazioko buru Gertrud Baümerrekin zuen adiskidetasunagatik. Gainera, senarrarekin lan egin zuen unibertsitateetako emakumeen kuota handitzeko.[6]

1897an, Heidelberg-en bizi zela, “Fallenbildung- Fallenstudium” elkartea sortu zuen. Elkarte horretan, emakumeek erlijioen historia, inperialismoaren, natura-zientzien, ergonomiaren eta ekonomia-zientzien buruzko klaseak jasotzen zituzten, baita artisautza- eta nekazaritza-lanbideetako prestakuntza ere.

Senarraren familia eta buru-arazoek eragin handia izan zuten Marianne Weberren bizitzan. 1898an, Maxek kolapso psikologiko bat izan zuen, eta litekeena da haren aita hiltzearen ondorioz sortutako izatea. Maxek aita (amari despota eta tratu txarrak ematen zizkiona) etxetik kanporatu eta gutxira gertatu zen, han bizi izan baizen ezkondu zirenetik denbora batera. Horrela, Maxek bizitza publikotik alde egin zuen, erakunde mentaletatik sartu eta atera zen, 1898 eta 1904 artean konpultsiboki bidaiatuz, eta 1918. urtean bere katedrari uko eginez, hil baino bi urte lehenago.

Estatu Batuetara 1904an egindako bidaian, Marianne Weber bi feminista eta ekintzaile politikorekin bildu zen: Jane Addams eta Florence Kelley. Garai hartan, emakumeen esperientziari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen eta Charlotte Perkins Gilmanen teorietan parte hartu zuen. 1907an, Karl aitona hil zen, eta bikotekideari lasai bizitzeko adina diru utzi zion.

Lehen Mundu Gerra hasi zenean (1914-1916), Max Weberrek ospitale militarren antolatzaile gisa lan egin zuen, bakea negoziatzeko eta Weimarko Errepublika jaio berriaren bulegorako aholkulari gisa.

1920an, Maxen arrebak, Lilik, bere buruaz beste egin zuen. Maxek eta Mariannek beren lau seme-alabak adoptatu zituzten, eta urte horretan bertan Max Weber pneumoniaz hil zen, ekainaren 14an. Ondorioz, Marianne depresio handiko etapa batean murgildu zuen. Horrek bere lan intelektual eta politikotik aldentzea ekarri zuen.

1921ean, Marianne Weber Heidelberg-era itzuli zen, eta hildako senarraren entsegu batzuk argitaratzen hasi zen. Lan biografiko bat ere hasi zuen: Max Weber, una biografía, 1926an argitaratua. 1924an doktoretza-titulua lortu ondoren, hizlari-karrera hasi zuen, eta bost mila pertsona baino gehiago bildu zituen konferentziaren batean. Adolf Hitlerrek Emakumeen Antolakuntzaren Alemaniako Federazioa desegin zuenean amaitu zen karrera, nahiz eta Marianne Weberrek idazten jarraitu zuen. 1935ean Las mujeres y el amor (Frauen und die Liebe) liburua argitaratu zuen eta 1942an La vida completa (Erfülltes Leben).

Heidelberg-en hil zen 1954ko martxoaren 12an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askoan, Max Weberren emaztetzat ezagutu zen Marianne Weber, nahiz eta Alemanian doktoretza lortu zuen lehen emakumeetako bat izan, Alemaniako Alderdi Demokratikoaren (DDP) emakume bakarra izan zen, Land bateko parlamentuan kargu bat zuena, eta senarraren lana biltzen eta argitaratzen aparteko ekarpena egin zuen. Hala ere, ia ez da ezagutzen bere soziologia-lana, ia ez baita itzuli, ezta ingelesera ere. Gainera, Marianne Weber Alemaniako mugimendu feminista liberalaren buru intelektualtzat har daiteke.[7]

Marianne Weberrek intelektual gisa hasi zuen bizitza publikoa Matrimonio, maternidad y ley (1907) argitaratu zuenean; lan horren ondoren, La cuestión del divorcio (1909), La autoridad y la autonomía en el matrimonio (1912), La valoración del trabajo doméstico (1912) eta Las mujeres y la cultura objetiva (1913). Halaber, La nueva mujer eta El ideal del matrimonio (biak 1914an), La guerra como un problema ético (1916), Tipos de Cambio de Mujeres Universitarias (1917), Las fuerzas que configuran la vida sexual eta Especiales tareas culturales de la mujer (biak 1919an).

Lan horietan, morala eta ezkontza gaiak aurkezten ditu, Weber bikotearen artean eztabaidagai izan zirenak, Max Weberrek emaztea engainatzen zuenean Else Jafferekin, bien laguna.

1918an, Marianne Weber Alemaniako Alderdi Demokratikoko kide egin zen, eta handik gutxira Badengo[8] estatu federaleko parlamentuko diputatu hautatu zuten. 1919tik 1923ra, Alemaniako Emakumeen Elkarteko (Bund Deutscher Fallenvereine) lehen lehendakaria izan zen. 1924an doktoretza Heidelberg-eko Unibertsitatean jaso zuen.

Obra eta pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika feminista ezkontzan eta lanean izandako esperientzian oinarritzen da. Teoria soziologikoaren abiapuntua emakumeen arteko desberdintasunak aztertzea da, gizarte-klaseari, hezkuntzari, adinari eta ideologiari dagokienez. Emakumearen autonomia lortzeko borrokatzen zen eta emakumearen berdintasuna defendatzen zuen hezkuntzan, bizitza sozioekonomikoan parte hartzean eta emakumeek zientzia eta kulturari egiten zioten ekarpenean. Familia gizartearentzat funtsezkotzat jotzen du eta kide bakoitzak eskubide berberak ditu. Ezkontzan etika sexuala defendatzen du.

Haren obra nagusia Senar-emazteak, amatasuna eta legea da, eta ezkontza-instituzioaren historia eta egitura aztertzen ditu, baita beste gai batzuk ere, hala nola, emakumeen eskubideak, ezkontza- eta familia-bizitzako abiapuntua, hezkidetza eta arazo moralak. Marianne Weberren azterketa historikoa etika protestantean oinarritzen da, emakumeen autonomia azaltzeko. Ulertzen du pertsona bakoitza (emakumea edo gizona) moralki independentea dela eta Jainkoaren aurrean kontuak baino ez dituela eman behar:

“Mundu Berriko erlijio-komunitateetan, espiritu puritanoak bultzatuta, emakumearen erlijio-berdintasunaren ideia lehenengo aldiz hartzen hasi zen... Kontzientzia-askatasuna, gizabanakoaren eskubide pertsonal guztien ama, ozeanoaren beste aldetik ere egon zen, emakumeen eskubideen jatorrian” (1912, Marianne Weber).

Beste liburu garrantzitsu batzuk hauek dira: "Las mujeres y el amor" (Frauen und die Liebe) eta bere autobiografia "Memorias". Bertan, ezkontzaren ikuskera berria definitzen du emazte gisa emakumearen berdintasun moral eta juridikoaren idealarekin.[9]

George Simmel soziologoaren laguna izan zen. Biek "la cuestión de la mejor" eta genero indibidualizatuen moduen eta generoaren bereizketa sozialaren arteko erlazioa ikertzen zuten. Marianne Weberrek 1911ko Simmelen saiakera kritikatu zuen Lo relativo y lo absoluto del problema de los sexos (The relative and the absolute in the problema of sexes) eta genero-harremanen kontzeptua bere lankidearen lanean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra eta itzulpen hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1900: Fichte's Sozilismus und sein Verhältnis zur Marx'schen Doktrin, Tübingen, J.cn. Mohr.
  • 1905/1919: "Jobs and Marriage", in Frauenlragen und Frauengedankell, Tübingen, JCB. Mohr, 20-37. orriak.
  • 1907: Ehefrau und Mutter in der ReehIJentwieklung, Tübingen, J.CB. Mohr,
  • 1912/1919/1997a: "Authority and Autonomy in Marriage", in "Selections from Marianne Weber's Reflections on Women and Women's Issues", Elizabeth Kirchen-ek itzulita. 27-41. orriak. Eskuizkribu ezezaguna. Jatorriz Frauenfragen und Frauengedanken, Tübingen, JCB. Mohr, 67-79. orrietan argitaratua.
  • 1912/1919/1997b: "On the Valuation of Housework", in "Selections from Marianne Weber's Reflections on Women and Women's Issues", traducido por Elizabeth Kirchen, 42-58. orriak. Eskuizkribu ezezaguna. Jatorriz Frauenfragen und Frauengedanken, Tübingen, J.CB. Mohr, 80-94. orrietan argitaratua.
  • 1913/1919: "Women and Objective Culture", in Frauenfragen und Fraluengedanken, Tübingen, J.CB. Mohr, 95-134. orriak.
  • 1917 /1919 /1997: "Types of Academic Women", in "Selections from Marianne Weber's Reflections on Women and Women's lssues", traducido por Elizabeth Kirchen, 67-73. orriak. Eskuizkribu ezezaguna. Jatorriz Frauenfragen und Fraluengedanken, Tübingen, J.CE. Mohr, 179-201. orrietan argitaratua.
  • 1918/1919/1997a: "The Forces Shaping Sexual Life", in "Selections from Marianne Weber's Reflections on Women and Women's Issues", traducido por Elizabeth Kirchen, 59-66. orriak. Eskuizkribu ezezaguna. Jatorriz Frauenfragen und Fraluengedanken, Tübingen, J.CB. Mohr, 202-237. orrietan argitaratua.
  • 1918/1919/1997b: "Women's Special Cultural Taslks ", In "Selections from Marianne Weber's Reflections on Women and Women's Issues", traducido por Elizabeth Kirchen, 1-26. orriak. Eskuizkribu ezezaguna. Jatorriz Frauenfragen und Fraluengedanken, Tübingen, J.CB. Mohr, 238-261. orrietan argitaratua
  • 1919: " Frauenfragen und Fraluengedanken", Tübingen,J.CE. Mohr.
  • 1926/1975/1995: Max Weber: A Biography, ingelesera itzulita Harry Zohn, New York, Wiley. Gaztelaniara itzulita honela: Biografía de Max Weber por Maria Antonia Neira Bigorra, México, Fondo de Cultura Económica: 652.orria.
  • 1929: Die Idee del Ehe und die EheJcheidtlllg, Frankfurt, Frankfurter Societats-Druckerie, Abteilung Buchverlag,
  • 1930: Die ldeale del' CeJcNechtergemeinJchaft, Berlín, FA. Herbig.
  • 1935: Frauen und Liebe, Koonigestein in Taunus, K.B. Langewissche.
  • 1948: Lebensetinnerungen. Bremen, J. Storm.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ZEITTAFEL MARIANNE WEBER Kronologia 2011ko abuztuaren 11n artxibatua Wayback Machinen. (alemanez) Kontsulta: 2016ko abenduaren 22a.
  2. (Alemanez) «Marianne Weber» www.fembio.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. «WOMEN'S INTELLECTUAL CONTRIBUTIONS» faculty.webster.edu (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  5. Marín, Antonio Lucas. (1996). Fundamentos de Teoría Sociológica. , 115 or. ISBN 84-309-1231-2..
  6. (Gaztelaniaz) «(sin título)» zapateando.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  7. (Gaztelaniaz) «Marianne Weber: pionera del feminismo» Gina Zabludovsky Kuper 2012-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  8. (Ingelesez) Adams, Bert N.; Sydie, R. A.. (2002-01-29). Classical Sociological Theory. Pine Forge Press ISBN 978-0-7619-8780-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  9. campus0d.unad.edu.co (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]