Edukira joan

Mediterraneoko Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mediterraneoko Batasuna
Datuak
Izen laburraUfM
Motagobernu arteko erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera2008ko uztailaren 13a
SorlekuaParis
webgune ofiziala
Twitter: UfMSecretariat Edit the value on Wikidata

Mediterraneoko Batasuna (izen ofizial osoa: Bartzelonako Prozesua: Mediterraneoko Batasuna, BP:UfM)[1] Mediterraneo aldeko herrialdeen organismo bat da, nazioarteko harremanak eta lankidetza estutu eta garatzeko xedez sortua. 2008ko uztailaren 13an sortu zuen Nicolas Sarkozy, orduko Frantziako presidenteak.[2] Aurretik, 1995ean eratutako Euromediterraneoko Elkartearten birformulazio bat da.[3]

Mediterraneoko Batasunak 43 herrialde biltzen ditu, guztira 756 milioi biztanlerekin. Partaide dira Europar Batasuneko herrialde kide guztiak, Ipar Afrikako herrialdeak eta Ekialde Hurbileko esparru Mediterraneoko herrialdeak, horien artean Israel.[4] Egoitza Bartzelonan dauka.

Erakundearen xedeak hiru ardatzetan antolatzen dira: giza garapena, egonkortasuna eta eskualde integrazioa.[5]

Herrialde kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoko Batasuneko kideak hauek dira:

Europar Batasuneko kideak

Ipar Afrika

Balkanak

Ekialde Hurbila

Besterik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Press corner» European Commission - European Commission (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «Sarkozy sounds out basis for Mediterranean Union | EurActiv» web.archive.org 2011-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  3. (Frantsesez) «Histoire» Union pour la Méditerranée - UpM (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  4. (Frantsesez) «États membres - Union pour la Méditerranée -UpM» Union pour la Méditerranée - UpM (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  5. (Frantsesez) «Qui sommes-nous» Union pour la Méditerranée - UpM (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]