Sasamón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sasamón
 Gaztela eta Leon
SasamónPlazaDeSasamón.jpg
Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Flag Burgos Province.svg Burgos
Eskualdea Odra-Pisuerga
Izen ofiziala Sasamón
Alkatea Jose Ortega Rodriguez PP 2015.png
Postakodea 09123
INE kodea 09363
Kokapena
Koordenatuak 42° 25′ 05″ N, 4° 02′ 30″ W / 42.4180903°N,4.0416749°W / 42.4180903; -4.0416749Koordenatuak: 42° 25′ 05″ N, 4° 02′ 30″ W / 42.4180903°N,4.0416749°W / 42.4180903; -4.0416749
Sasamón hemen kokatua: Espainia
Sasamón
Sasamón
Sasamón (Espainia)
Sasamón hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Sasamón
Sasamón
Sasamón (Gaztela eta Leon)
Demografia
Biztanleria 1.073 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -20
% 56,1 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,9
Eremua 113,11 km2
Dentsitatea 82,78 bizt/km²
Garaiera 828 m
Distantzia 30 km Burgosera
Datu gehigarriak

Sasamón Burgosko udalerria da, Odra-Pisuerga eskualdean dagoena.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.269 biztanle zituen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasamonek ondare aberatsa dauka. Bertan, Mergal de Fermetel-eko eta Santa Maria la Real-eko elizak nabarmentzen dira. Bertako Villa Plazak interes kulturalekoa izendatu du Espainiako Ministerioak. Plaza txiki bat besterik ez baldin bada ere, kategoria artistiko handikoa da.

Arkitektura erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria la Real Eliza: Estilo gotikokoa da eta XII-XIII. mendeetan eraiki zen. Gaur egun, Sasamon esfortzu handia egiten ari da eliza hau ezaguna bilakatzeko.

Ermita: Sasamoneko kanpoaldean dago eta oso egoera kaxkarrean dago, eta osorik dagoen pieza bakarra Kalbano gurutzea da, XV. mendekoa dena.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasamoneko Gazta: azken urteotan oso famatua egin da gazta izugarri hau eta, horren ondorioz, gero eta leku gehiagora esportatzen dute. Gazten ekoizpenaz Safornil familia arduratzen da.

Haragiak: Harategi bakar bat dago herrian, baina nahiko handia delako eta bertan produku tipikoenak saltzen dituztelako.

Gozogintza: Sasamonen oso tipikoak dira Gaztelar Erroskillak. Zaporea beste erroskillena bezalakoa da, baina haien itxura da bezeroak erakartzen dituena.

Salaguti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe-museo hau turismo aldetik erakargarritasun handikoa da. "Carlos Gutierrez Salaguti" eskultorea da etxe honen sortzailea. Bera Sasamonen jaio zen eta bertan dauzka bere lan guztiak. Bere lan garrantzitsuena bere etxea da, bertan, bere aurpegiaren irudia egin zuelako. Edonor joan daiteke Salagutira, berak ezer ez kobratu barik bere obra guztia erakutsiko dizulako.

Ostatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasamonen egun batzuk pasa nahi badituzu, hiru ostatu dituzu aukeran:

  • La Cambija.
  • Humilladero.
  • Gloriaren etxea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sasamón Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.