Mundakako geltokia
Mundaka | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, 1; 48360 | |||||||
Udalerria | Mundaka, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1955eko abuztuaren 16a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo | |||||||
Bestelakoak | Taxi |
Mundaka Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geltokia da,, izen bereko udalerrian dagoena. 1955eko abuztuaren 16an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokia Zornotza-Sukarrieta trenbidea Bermeoraino luzatzearekin batera ireki zen, 1955eko abuztuaren 16an. Hiru solairuko bidaiarientzako eraikina du, estilo erregionalistan eraikia. Horri atxikita, zama garraiorako biltegia eraiki zen. Geltokiak bi trenbide zituen bidaiarientzako zerbitzuetarako, eta beste bi zama garraiorako. 70eko hamarkada azken bi trenbideak eraitsi ziren.
Gaur egun nasa bakarra eta bi trenbide ditu. Kanpoaldean doako aparkalekua eta taxi geralekua daude.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 26,243. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.
Irisgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokira sarbidea | Geltoki kalea, 1 | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).