Edukira joan

Ordizia Rugby Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordizia Rugby Elkartea
Izen osoaAMPO Ordizia Rugby Elkartea
HiriaOrdizia, Goierri
 Gipuzkoa
Sorrera1973
Kirol zelaiaAltamira estadioa
(Edukiera: 2000)
PresidenteaEuskal Herria Koro Bosque
EntrenatzaileaArgentina Federico Gallo
LigaOhorezko Maila
2023-249.a
Webguneaordiziarugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako errugbi kluba da, egoitza Ordizian duena, Goierri eskualdean. Etxeko partidak Altamira estadioan jokatzen ditu. 1973an sortu zenetik, Espainian eta beste hainbat herrialdetan barrena eraman du Ordiziaren izena: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales...[1] Hiru aldiz izan da Espainiako Ligako finalista, azkena 2022an.

2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Espainiako Ohorezko Mailan parte hartzen ari da. Horretaz gain, 23 urtez azpiko, emakumezkoen, eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.

Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen. Ordiziako lagun kuadrilla batek jarri zuen martxan taldea, Ordiziako Mendizaleak elkartearen abaroan, eta S.M. Ordizia izena hartu zuen. 1973ko urriaren 28an jokatu zuen lehenbiziko partida, Rugby Club Irunen aurka.[2] Hasierako gazte haiek kirol berri bat erakutsi zioten Ordiziari, eta herriak bere egin zuen kirol hori.[3]

Altamirako belar naturaleko zelaian egin zituen lehen urratsak talde hark. Lokatz handia sortzen zenez, hasieran tirabirak izan zituzten futbolekoekin. Ondoren, Lazkaon ere jokatu zuten, eta Trevijanora aldatu ziren geroago. 2009tik Altamirako belar artifizialeko zelaian jokatzen dute.[3]

Klubaren historiako mugarririk handienetako bat 2005ean iritsi zen, Espainiako Mailara igo zelarik. Horri esker, zale asko erakarri ziren, eta klubak bultzada handia izan zuen. Mailari eusteko helburua zutenez, atzerriko jokalari batzuk ere kontratatu zituzten.[3] Bestalde, 2007. urtearen bukaeran hasi zen Idiazabalgo AMPO enpresa errugbi kluba babesten; harrezkero, AMPO Ordizia Rugby da taldearen izen ofiziala.[4]

2013ko Errege Kopako finala VRAC-en aurka.

2010-11n denboraldi bikaina egin zuen, La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera amaitu baitzuen.[5] 2012an eskuratu zuen lehenbiziko titulu garrantzitsua, Espainiako Kopa, Palentzian El Salvador 30 eta 27 menderaturik. Hurrengo urtean, berriz irabazi zuen Espainiako Kopa, Santanderren, VRAC-en aurka: 17-27.[3]

Bi kopak irabazi ostean, aldaketa handia bizi izan zuen taldeak, eta kosta egin zitzaion martxan jartzea.[3] 2015–16 denboraldian, 3 punturengatik saihestu zuen jaitsierako promozioa.

2021-22 denboraldia Kawa Leauma jokalariaren heriotzarekin hasi zuen Ordiziak.[6] Hilabete gogorrak izan ziren, baina taldeak buelta eman zion egoera gogor horri, eta Ohorezko Mailako finala jokatu zuen hirugarren aldiz. Sant Boi de Llobregaten izan zen, 2022ko ekainaren 5ean, eta katalanak 23 eta 17 nagusitu ziren.[7]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-
Gernikaren aurkako euskal derbia, 2021ean.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Ohorezko Maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordizia eta Angeluren arteko partida Euskal Errugbi Ligan.
Ordizia eta Ciencias taldearen arteko partida Ohorezko mailan.
Denboraldia Talde kopurua Postua Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2005-2006 10 7.a 36 18 8 0 10
2006-2007 10 7.a 36 18 8 0 10
2007-2008 10 6.a 39 18 8 0 10
2008-2009 10 6.a 36 18 6 2 10
2009-2010 10 6.a 43 18 9 1 8
2010-2011 10 2.a 67 18 13 0 5
2011-2012 10 2.a 65 18 13 1 4
2012-2013 12 5.a 65 22 12 2 8
2013-2014 12 6.a 60 22 12 0 10
2014-2015 12 7.a 45 22 9 0 13
2015-2016 12 9.a 40 22 6 0 16
2016-2017 12 7.a 51 22 10 0 12
2017-2018 12 5.a 72 22 13 1 8
2018-2019 12 4.a, finalerdiak 63 22 12 2 8
2019-2020 12 4.a 55 17 11 1 5
2020-2021 12 4.a 57 21 12 0 9
2021-2022 12 4.a, finalista 49 19 12 1 6
2022-2023 13 8.a, final laurdenak 49 18 10 0 8
Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Euskal Maila (A multzoa) 2.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 1.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2018-19[8] Euskal Maila (1. maila) 3.a
2019-20 -
2020-21[9] Euskal Maila (1. maila)[oh 1] 4.a
  1. Kanpazar Arrasate-Ordizia RE

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ordizia Rugby Elkartea: Historia. ordiziarugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  2. Ordizia Rugby Elkartearen 50. urteurrena. ordiziarugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  3. a b c d e Berastegi, Iñaki. Herriak bere egin du errugbia. Berria, 2023ko urriak 24, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  4. Apalategi, Arkaitz. Ordizia Rugby Elkarteak eta Ampok urtebetez luzatu dute hitzarmena. Goierriko Hitza, 2015eko ekainak 10, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  5. La Vila cierra la Liga con derrota. Información, 2011ko martxoak 7, informacion.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  6. Berastegi, Iñaki. Anthony Matoto: «Kawak hutsune handia utzi du». Berria, 2022ko urtarrilak 27, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  7. Ordizia, ligako txapeldunorde hirugarrenez. Berria, 2022ko ekainak 7, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-3-31).
  8. Euskadi Rugby: 2018-19 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-4-1).
  9. Euskadi Rugby: 2020-21 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-4-1).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]