8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Pangea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pangearen zatiketa

Pangea (antzinako grezieraz: πᾶν Γαῖαlur osoa) Paleozoiko amaieraren eta Mesozoiko hasieraren artean egon zen superkontinentearen izena da.

Pangea Permiar garaian sortu zen eta Jurasikoan hasi zen bere apurketa. Apurketa hau Tetis itsasotik hasi zen eta Laurasia eta Gondwana izeneko bi kontinenteak sortu ziren.

Pangearen garaian zegoen itsaso bakarraren izena Pantalasa zen.

Pangea kontzeptuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, superkontinenteen eraketa eta hauen banaketa prozesuak ziklikoak izan dira historian zehar; hau da, guk ezagutzen dugun Pangea superkontinentea baino lehen beste horrelako asko egon direla uste da, elkartze eta apurtze prozesu etengabean egon direnak. Ezagutzen den laugarren kontinente zaharrena duela 2-1,8 milioi urte ingurukoa da, eta Columbia izenez ezagutzen da.

Banaketa prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pangearen desintegrazioa hiru aldi garrantzitsuetan eman zen. Lehenengo aldia, garai Jurasikoaren hasiera-erdialdean hasi zen (duela 175 milioi urte), non Pangea pitzatzen hasi zen Thetis ozeanotik (ekialdean zegoena) ozeano pazifikora (mendebaldean zegoena). Pitzadura Ipar Amerikaren eta Afrikaren artean gertatu zen, eta pitzadura ugari eragin zituen. Pitzadura horietako bat ozeano berri batean bilakatu zen, ozeano Atlantikoan hain zuzen. Ozeano Atlantikoa ez zen modu uniformean ireki, pitzadura, Atlantikoaren ipar-erdialdean hasi baitzen. Hego atlantikoa ez zen ireki Kretazeo garaiaren hasierara arte, non Laurasia eskuinerantz biratzen hasi zen, Ipar Amerikarekin batera iparralderuntz mugituz, Eurasia hegoaldera mugitzen zen bitartean. Laurasiaren mugimenduak gainera, geroago Thetis itsasoa ixtea ekarriko zuen baita "Sinus Borealis"-en zabalkuntza ere, honakoa beranduago ozeano Artikoan bilakatuz. Bitartean, Afrikaren bestaldean eta Madagaskar, Antartika eta Ekialdeko Afrikaren albo-ertzetan zehar, pitzadura berriak eratzen zihoazen, Kretazeo garaian hegoekialdeko ozeano Indikoaren sorrera ekarriko zutenak.

Kontinenteen jitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Wegener zientzialari alemaniarrak Kontinenteen jitoaren teoria planteatu zuen 1912an, eta historian zehar izan den eztabaida geologiko handienetako bat piztea lortu zuen teoria honekin. Wegenerren behaketen arabera, gaur egungo kontinenteak garairen batean elkartuta egon zitezkeen; eta guk ezagutzen dugun kontinenteen antolamendua hasierako plaka horren hausturaren ondorio izan zitekeen.

Hasierako ustezko superkontinente horri Pangea deitu zion, eta honen inguruan zegoen ozeano handiari, Panthalasa. Pangearen haustura eta ondorioz sortutako kontinenteen mugimendua azaltzen ere saiatu zen Wegener, baina garai hartan oso zaila zen ulertzea nola desplaza zitezkeen hain masa zurrun eta handiak, eta oso kritikatua izan zen. Azkenik, teoria 60ko hamarkadan onartu zuten, Wegenerren heriotzatik hainbat urtetara. Dena den, bizirik iraun zuen bitartean kritikei entzungor egin eta bere teoria forgatzeko hainbat forga eta oinarri zehaztu zituen: froga geografikoak, geologikoak, paleoklimatikoak eta paleontologikoak.

Froga geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo kontinente ertzen arteko osagarritasunean oinarritzen da. Esaterako, Atlantikoko kostaldeen arteko osagarritasuna: Hego Amerikak eta Afrikak puzzle bateko piezen antzera elkartu daitezke. Hala ere, froga hau ez zen onartua izan, zientzialari askok prozesu geologiko baten ondorioa izan beharrean, kasualitatea zela esan baitzuten (aipatutako osagarritasuna guztiz perfektua ez zela eta).

Froga geologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente ertzen osagarritasun fisikoaz gain, Wegenerrek froga geologikoak ere bildu zituen. Aipatutako kontinente osagarrietan (gaur egun elkarrengandik urrun daudenak) ezaugarri bereko harri formazioak zeudela jabetu zen: harri mota bera, antzeko egitura edo antzeko adina. Adibidez, Afrikako eta Brasilgo gneis plataformak bat etortzea; edo Hegoafrikako hainbat mendiren jarraipena Argentinan (Buenos Aires) egotea.

Froga paleoklimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri jakin batzuk klima zehatz bat behar dute eratuak izateko. Beraz, eskualde batean dagoen harri batek behar duen klima ez dator bat gaur egungo kokapen geografikoarekin. Honen adibide izan daiteke Hegoafrikan tillitak (klima glaziarretan eratzen direnak) aurkitu izana. Honek adierazten du harria latitude ezberdin batean zegoela, sortutako periodo geologikoan. Beraz, harri hori bere kabuz mugitu ez denez, dirudiena da kontinenteen desplazamendua gertatu izan dela.

Froga paleontologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente ezberdinetan organismo berdinaren fosilak aurkitu izana ere froga garrantzitsua izan zen Wegenerren teoriarentzat. Izan ere, organismo jakin baten ezaugarriak zirela eta, ezinezkoa zen bi kontinente banatzen zituen ozeano handiak zeharkatu izana, ur azpitik zein airetik. Mesosaurus anfibioaren fosilak, besteak beste, Hegoafrikan eta Hegoamerikan aurkitu dira, baina espezie txiki honentzat ezinezkoa zen ozeano zabal horiek zeharkatzea, ez baitzuen hegan egiteko gaitasunik, ezta distantzia handietan igeri egiteko gaitasunik ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]