Jainko (deitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ssangbongsa 11-05266.JPG

Jainkoak eta jainkosak naturaz gaindiko izateak dira, maiz pertsonifikatuak, gizakiek ez dituzten ahalmenekin eta gizakien kontzientzia ukitu egiten duena, jainkotasunarekin harreman erlijioso batera bultzatzeko moduan. Mitologiako pertsonaia asko jainko edo jainkosa dira, munduaren sortzaileak kasu askotan, eta baita ere gizakiak bere kulturan azal ezin ditzakeen beste hainbat fenomenoren eragile. Jainkotasun maskulinoari jainko ere deitu zaio eta jainkosa femeninoari. Erlijio monoteistetan jainko bakarra dago, hala nola kristautasunean, judaismoan eta islamean. Erlijio politeistetan berriz, anitz dira jainkoak eta jainkosak, maila desberdinetakoak izan daitezkeen arren.

Euskaldunen antzinako jainko-jainkosak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunen antzinako erlijioa politeista zela uste da. Euskal mitologian jainko-jainkosa haietako ugariren istorioak gordeta egon daitezke, baita izen batzuk ere askoren ustetan, hala nola Amalur, Sugaar, eta Urtzi. Dena den, euskaraz edo hobe esanda, eusko-akitanieraz idatzita gorde diren antzinako testigantzetan, ez dira mitoetako izen gehien-gehienak agertzen. Badira, ordea, salbuespen izan daitezkeen bi izen: Behigorri eta Astoilun.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.