Santoña

Koordenatuak: 43°26′29″N 3°27′27″W / 43.441388888889°N 3.4575°W / 43.441388888889; -3.4575
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santoña
Santoña
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaMilagros Rozadilla Arriola (en) Itzuli
Izen ofizialaSantoña
Jatorrizko izenaSantoña
Posta kodea39740
INEk ezarritako kodea39079
HerriburuaSantoña
Geografia
Koordenatuak43°26′29″N 3°27′27″W / 43.441388888889°N 3.4575°W / 43.441388888889; -3.4575
Map
Azalera11.53 km²
Altuera7 m
MugakideakNoja, Argoños, Escalante eta Laredo
Demografia
Biztanleria10.892 (2023)
35 (2022)
alt_left 5.650 (%51,9) (%49,3) 5.374 alt_right
Dentsitatea944,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00, Udako ordutegi eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPalos de la Frontera, Lons eta El Puerto de Santa María
MatrikulaS
aytosantona.org…

Santoña[1] Espainiako Kantabria erkidegoko Trasmiera eskualdean dagoen kostaldeko udalerria da, izen berbera daraman Santoñako badia dagoelarik, Buciero mendi magalean. Santander hiriburutik 48 kilometrotara dago. Erdi Aroan Santoña udalerria Portua edo Santoñako Portua bezala ezagutzen zen eta garaiko agirietan honela ageri da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Latitudea: 43º 26' 29" I.
  • Longitudea: 003º 27' 27" M.
  • Hidrografia: Asón ibaiaren behe isuriak bokalean itsasoratzen den Tretoko itsasadarra sortu zuen, lokatzetan oparo diren bere sedimentuek Santoñako paduren ekosistema sortu zutelarik.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauri itsasoak udalerri ia bere osotasunean inguratzen du, horregatik iparraldetik Berria hondartzarekin mugatzen du, hegoaldetik San Martín hondartzarekin, ekialdetik Buciero mendiarekin eta mendebaldetik berriz Argoños, Escalante eta Bárcena de Cicero udalerriekin. Hortaz norabide horretan arrantzaleen portua eta kirol portuaren gune berria kokatzen dira, horiekin batera Santoña, Victoria eta, Joyeleko padurek Santoña, Victoria eta Joyeleko Padurak izeneko Babesgune Naturala osatzen dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009 2013
4.339 6.315 7.327 7.024 11.136 8.938 9.082 10.633 11.003 11.211 11.556 11.569 11.382

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak gastronomiari dagokionez antxoengatik ospe handia du, bertan 50 antxoategi baina gehiago daudelarik, haietan zuzenean edo udalerrian dauden dendetan erosi ahal daitezkelarik. Antxoak udalerriko edozein taberna eta jatetxetan ere topa daitezke.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da, bai eta hari loturiko jarduerak ere. Turismoak ere garrantzi handia du, udaldi nahiz jaiegunetan udalerria eta hondartzak jendez lepo egon ohi direlarik.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak onartzen duen izena Santoña da. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak testuan Santoña adibide gisa agertzen da, hizkuntza ofizial propioaren arabera erabiltzeko euskaraz ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]